Euskal Literaturaren Historia: Mugimendu eta Idazle Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Euskaraz inprimatutako lehen liburua

Lingua Vasconum Primitiae (1545) euskaraz inprimatutako lehen liburua da, Bernat Etxeparek idatzia. Egilea idazle, apaiz eta bikario izan zen. Liburuaren egitura honakoa da:

  • 2 erlijiozko olerki.
  • 10 amodiozko olerki.
  • Olerki autobiografiko 1.
  • Euskararen laudorio diren 2 olerki.

Erromantizismoa

Erromantizismoak modernitaterako lehen urratsak ekarri zituen euskal literaturara:

  • NI-a bihurtzen da munduko ardatz.
  • Herri bakoitzak bere nortasuna duela sinesten zuten.
  • Sentimenduak landu zituzten.
  • Poetek bertsolaritzaren mugan ibiltzen ziren (gehiago bertsoak poemak baino).

Gai nagusiak: maitasuna, gizakiaren patu tristea eta nitasuna. Euskal Herrian XIX. mendean garatu zen (XVIII. bukaeran eta XIX. hasieran). Idazle nagusiak: Etxahun eta Bilintx.

Sinbolismoa

Erromantizismoaren ondorengoa da. Ezaugarri nagusiak:

  • Herri-poesia, bertsolaritza eta poesia kultua bereizi zituzten.
  • Zeharkako adierazpidea, sinboloak eta metaforak erabiltzen dituzte.
  • Hizkuntza maila altua eta musikaltasuna.
  • Heriotzarekiko larridura eta euskararen aldeko kezka.

XIX. mendearen bukaeratik frankismora arte iraun zuen. Idazle nagusiak: Lauaxeta eta Xabier Lizardi.

Poesia soziala

Egoera politiko eta soziala salatzeko sortu zen, frankismo garaian:

  • Nekazari eta langile industrialen egoera azaleratzea.
  • Agintarien kontzientzia moralaren hutsunea salatzea.
  • Publiko zabalera iristeko, hizkera sinplea erabiltzen zuten.

Idazle garrantzitsuena: Gabriel Aresti.

Abangoardia

Modernitatearen iraultzaren pausorik handiena izan zen XX. mendearen hasieran:

  • Gizarte molde estetikoak aldatu nahi zituzten.
  • Artea jolastzat hartzen zuten.
  • Poesia sentimentalari uko egin zioten, nitasuna adoleszentziaren ezaugarritzat joz.

Idazle nagusia: Joxe Anton Artze.

Surrealismoa

Abangoardiaren barruan, esperimentazioa eta deshumanizazioa uztartu zituzten:

  • Inkontzientea adieraztea, pentsatu gabe idatziz.
  • Irudiak eta metaforak pilatuz osatutako testuak.
  • Gizakiaren askatasuna gai nagusia da.

XX. mendearen bukaeran garatu zen. Idazle nagusiak: Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia.

Entradas relacionadas: