Euskal Literaturaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB

GAIA

  1. Nolakoa zen euskarazko liburugintza duela 150 urte? Erabat erlijiosoa zen. Poesian batzutan amodiozko bertsoak eta kopia jostalariak idazten ziren, eta prosan elizgaiak nagusitzen ziren. Hitz lauko alorrean, aparteko garrantzia eduki zuen nobelagintzak.

  2. Prosa ez erlijiosoaren artean zeintzuk nabarmentzen dira? Joan Antonio Mogel: Peru Abarka elkarrizketa liburua; Joan Batista Azkonagerraren: Atheka gaitzeko oihartzunak; Joan Piarres Duvoisinen: Baigorriko zazpi Liliak; edota Joan Batista Elizanbururen : Piarres Adame.

  3. Nor da Txomin Aguirre? Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen koperatu igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen eta hura bezala abade. Gizon apal eta langilea, euskarazko eleberriak lantzea haru zuen helburutzat.

  4. Zeintzuk izan ziren bere lanak? -Auñemendiko Lorea nobela historikoaren argumentua 7. mendean okatzen da. Euskal Herria kristautzen hasi zen garaian. Ruktrudis eta Portun protagonisten zinezko maitasuna jaiki eta kristau berrian arteko tirabirak islatzen zaizkigu. -Kresala ostera ohitura nobelaren ildotik abiatzen zaigu. Ondarroako gertaerak eta apsadizoak kontatzen ditu. Moñasi eta Angelek duten amodiozko istorioaren hari mehea delarik. -Garoa. Euskal nekazaritza eta artzaintzaritza eleberria da. Euskaldunen ideia idealizatuta ematen du, hori dela eta pertsonaia literario bezala sinesgarritasuna falta zaio.

  1. Nor da Antonio Mogel? Nafarroatik etorritako mediku-familia bateko ondorengoa da. Calatayudeko jesuitetan ikasi zuen. Euskal Herriaren adiskideen elkarteko bazkide izan zen.

  2. Zein da bere lanik garrantsitzuena? Peru Abarka, (1881) (lan didaktikoa). Hitz lauz egina, eta bizi zen artean argitaratu gabe utzitako alegia-sorta, bertsoz egina, gerora iloba Bizenta Mogelek argitaratuko zuena.

  3. Zergatik Peru Abarka ez da eleberri bat? Narratiba arlorako lana izanda, euskal eleberriaren sorrera eta hastapena ikusi izan dute batzuek. Hala ere, lanaren erderazko izenburu luzeari erreparatzea baino ez dago elkarrizketa generoaren aurrean gaudela konturatzeko. Didaktikotasuna, euskararen gorazarrea eta bertute zaharraren defentsa. Denbora eta lekua ez da zehazten, pertsonaien garapen eza, neutroa da, ez dauka hasiera/ korapilo/ amaierarik. Izan ere, eleberriak jarraitzen duen egitura ez du erabiltzen.

GAIA

  1. Eman Lizardiren 4 ezaugarri. Jose Maria Agirre Egoña “Lizardi” zarautzen jaio izan arren, Tolosan igaro zituen bizitzako unerik gehienak. Gipuzkoako buru-batzarreko kidea izan zen. Euskal idazlea izateaz gain, bere zuzenbide ikasketak egin zituen eta legegizona izan zen. Lauaxeta eta Orixerekin batera aroko olerkaririk onena izan zen. Bere lanik garrantsitzuena Biotz Begietan poema izan zen. Gainera, Euskaltzaleak elkartea sorzen lagundu zuen.

  2. Zer motako lanak egin zituen Lizardik? Bizi zela, Biotz Begietan poema soilik imprimiu zuen. Hil eta hurrengo urtean hor-hemenka zeukan puskekin Umezurtz olerkiak publikatu zioten Euskaltzaleak elkartekoak.

  3. Biotz begietan eta Lizardiren poesiaren hildo nagusiak? Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai. Industrializazioak gutxi erasondako ingurukoa da, gerraondoko kutsadura masiboa eta pinuaren hedatze ikaragarri nagusitu gabe baitaude oraindik. Bbeste poema batzuetan berriz egoera afektiboek bereganatzen dute erabiltzeko protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak, herioztak ezagututako poemak ditugu. Herria eta hizkuntza era askotan aipatzen ditu.

  4. Eman Estepan Urkiaga Lauaxearen datu biografikoak. Ikasketak Durangon eta Loiolan egin zituen Jesuitetan: Jesusen kanpainia utzi eta Bilbora jo zuen 1938an, Orixerekin bayera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egitera. Asko nabarmendu zen errepublika aldian kazetari eta lan egitera. Horregatik, gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta argutik zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiako frentean. Horrelantxe ziharduela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran Gernikan. Gaztexera eraman eta han fusilatu zuten ekainaren 26an.

  5. Lauaxetaren poesia liburuen izenak eman. Bide berriak eta Arrats berean.

  6. Adierazi Orixeren biografian datu garrantzitzuena. Nikolas Ormaetxea”Orixe”, gipuzkoarra zen jaiotzez, Orexekoa, baina Urtzin Nafarroan hazia. 1923-1931 Bilbon aritu zitzaigun lanean, sortu berria zen Euskaltzaindian eta EUZKADI egunkarian. 1931-1936 jaioterrira erretiratu zen, euskaldunak poema gauzatzera EUZKO-GOGOA aldizkariaren sorreran parte hartu zuen ea 1961ean hil zen. Poesian bere garaiko sortzailerik oparoenetakoa zen. 1934 Barne Muinetan liburuko mistikoa argitaratu zuen neurri nasai samarretan; gerratako iskiluak zirela kide. 1950ean kaleratu zen arren 1936ra orduko burutzea zuen Euskaldunak poema epiko erraldoia.

GAIA

  1. Zeintzuk izan ziren 20. mendean nagusitu ziren bertsolariak? Hegoaldean, Xenpelar; Jose Maria Iparragirre(gernikako arbola)eta Bilintx (Behin batian Loiolan). Iparraldean: Piarres Topet”Etxahun” eta Joanes Oxalde (Maria Solt eta Kastero)

  2. Nolako estimazioa zuten gizartean? Estimaziuo irakargarria lortu dute gure artean.

  3. Eta eskolatuen artean? Herri xeheak bertsoetarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.

  4. Zein zen garbitzaileen iritzia? Jose Menterolak asko lagundu zion bertsolaritzari baian Etxegarrik ezjakin arlotzat hartu zituen bertsolari gustiak haien kontuetan ez zegoela inolako baliorik esanez.

  5. Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbitzaileak? Ez zion bertse munduari mesederik ekarri. Bertsolarien euskera mordoilegia zen.

  6. Eman Txirritaren garaiko 3 izen. Joan Baista Urkia “Gaztelu”, Joan Jose Lujanbio “Sailburu” eta Jose Maria Berria “Teilleri Txiki”

  7. Zergatik da hain garrantsitzua Txirritaren ofizioa? Jose Manuel Lujanbio Txirritak benetako ofizio bertsolaritza zuen eta gogoko lanbide horri ez zion hil arte ukorik egin, ia denean zen ona, bat bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean( Neskazar bat tentatzen)

Entradas relacionadas: