Euskal Literaturaren Hasiera: XVI. Mendeko Idazlanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

XVI. Mendeko Euskal Literatura

Euskal liburuen sorrera

Noiz hasi ziren argitaratzen lehen euskal liburuak eta zer gertakarik bultzatu zuten? XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehen liburuak. Bi arrazoi nagusi egon ziren: batetik, Europan Errenazimendua nagusitu zen; bestetik, erlijioaren inguruan sortutako borrokek hizkuntza arrunten erabilera bultzatu zuten.

Bernat Etxepare eta lehen liburua

Nor izan zen euskarazko lehen liburu inprimatuaren sortzailea eta nongoa zen? Euskarazko lehen liburuaren egilea Bernat Etxepare izan zen, Ipar Euskal Herrikoa.

Linguae Vasconum Primitiae

1545ean, Bordelen, Linguae Vasconum Primitiae argitaratu zen, euskarazko lehen liburua. Bertako “Kontrapas” poeman, Etxeparek euskara kanpora, plazara eta mundura ateratzera deitzen du, euskaldunei beren buruaz harro egoteko eskatuz.

Liburuaren egitura eta gaiak

Liburuak 15 poema, prosazko hitzaurrea eta doktrina kristauaren azalpen luzea ditu. Poemetatik 11 bertsoz idatziak dira, gizon eta emakumeen arteko maitasuna ardatz hartuta. Azkenekoetan, kartzelaldia eta euskararen omenaldia lantzen dira.

Joanes Leizarraga eta Erreforma

Zer gertakarik bultzatu zituen Joanes Leizarragaren lanak? Erreforma kalbindarra izan zen eragilea. Katolizismoa arbuiatu eta Kalbinen doktrina berriak onartu zituen. Kalbinismoa hedatzeko, herriari egokitutako irakurgaiak behar ziren, eta Leizarraga izan zen lan horien egilea. Bere lan nabarmenena Testamendu Berriaren itzulpena izan zen.

Joan Perez Lazarraga eta Arabako euskara

Zein da Joan Perez Lazarragaren lan nagusiaren edukia? Prosaz eta bertsoz idatzitako neska-mutilen maitasun gorabeherak dira; guztira 46 poema (37 euskaraz eta 9 gaztelaniaz). Bere lana aurkitzea garrantzitsua izan da bi arrazoirengatik: Arabako euskara zaharraren testigantza delako eta Hegoaldean literatura-lanak existitzen zirela frogatzen duelako.

Atsotitzak eta errefrauak

Lazarragaren lana aurkitu aurretik, zein ziren Hegoaldeko euskal idazlan nagusiak? Azpimarratzekoa da esaera zaharren edo atsotitzen bildumagintza. Garrantzitsuena 1596an Iruñean kaleratutako Refranes y sentencias comunes en bascuence izan zen.

Entradas relacionadas: