Euskal Literatura XVIII. Mendean: Ilustrazioa eta Egileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,05 MB
1. Sarrera eta testuingurua
XVIII. mendean, euskal literatura garatzeko mezenasgoa eta babes-sareak (Eliza, adibidez) funtsezkoak izan ziren. Garaiko helburu nagusia erlijio-liburuak hedatzea eta euskalki literarioak (gipuzkera eta bizkaiera) finkatzea izan zen.
2. Antzerki herrikoia eta egileak
Ilustrazioaren haritik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antzerkia erabili zuen herria hezteko:
- Pedro Ignacio de Barrutia: Hegoaldeko lehen antzerki-lana idatzi zuen (Acto para la Nochebuena): «Gabonetako ikuskizuna: Todos: Emon, emon!, tiene lindo barrigón (aporreanle). Gracioso: Hauxe dala Zeledon, hartu bai ta ez emon. Mari Gabon, non haiz ene Mari Gaban Neure hazurrak pedazatuta hemendik jagi ezin non. Asoma Mari Gabon a la ventana».
- Xabier Munibe (Peñafloridako Kondea): Gavón Sariac eta El borracho burlado: «Txanton: ¿Quién diablos mandó subir a estas mozas a mi cuarto? Don Pedro: Luego las despacharemos, pero es preciso ver antes si traen cosas de provecho. Una tendera: (a Txanton) Jauna, ez digu ezer erosten? Hona non duen, inon ikusi badu-ta, lienzo preziatua. Begira: Muestra una pieza de lienzo, y se arrima D. Pedro a verla. Primerako suertekoa da hala ere. Don Pedro: Ikusi dezagun, ea. La otra tendera: (a Txanton) Nagusi jauna, berorrek estreinatu behar nau. Hona tabako ederra piparako, nahi badu Habanako hoja lejitimo-lejitimoa; ta hala propio Holandako pikatua, eta hautsa, berriz, nahiz Habanakoa, eta nahiz hoja Virginiakoa, a escoge».
3. Manuel Larramendi
Gipuzkera literarioaren bultzatzaile nagusia izan zen. Nahiz eta lan gehienak gaztelaniaz idatzi (kanpokoen aurrean euskara defendatzeko), ezinbesteko tresnak sortu zituen:
- Lehen gramatika: El imposible vencido.
- Hiztegi hirueleduna: Gaztelania-euskara-latina.
- Eragina: Eskola bat sortu zuen (Kardaberaz, Mendiburu...) eta idazleei hitz berriak sortzeko bidea erakutsi zien, erdarakadetatik ihes eginez.
4. Joan Antonio Mogel eta Peru Abarca
Bizkaierazko literaturaren sortzaile nagusia izan zen. Bere helburua euskara defendatzea eta baserritarren mundua balioestea izan zen:
- Obra nagusia: Peru Abarca (1802). Euskal eleberriaren aitzindaritzat hartzen da.
- Gakoa: Peru (baserritar jakintsua, euskara garbia) eta Maisu Juanen (kaletar ezjakina, erdarakadak) arteko elkarrizketak.
- Helburua: Euskarak gai jasoetarako eta mundu modernorako balio duela frogatzea.
- Balioa: Bere bizitasunagatik eta balio etnologikoagatik nabarmentzen da.