Euskal literatura XVII

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,69 KB

19.  Noizkoa da askorentzat lehen euskal eleberria?  Zein da bere izenburua?  Eta egilea?

Lehen euskal eleberria XIX. Mendekoa da. Bere izenburua Peru Abarka eta egilea Juan Antonio Mogel.

20. Zer ziren Lore Jokoak? Noizkoak dira? Nork antolatzen zituen?

Lore Jokoak poesia bultzatzeko lehiaketak ziren. XIX. Mendekoak dira, eta idazleen babesleek antolatzen zituzten. Hemen Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte eduki genituen. Hauek biek poesia bultzatzeko lehiaketak antolatu eta lanak agintzen zituzten. 

21.  Zein mendetan ezagutu zuen euskal olerkigintzak loraldia?  Zergatik? Aipatu orduko olerkigile batzuk

Euskal olerkigintzaren loraldia XIX.
mendean izan zen, idazleen babesleek (Antoine Abbadiak eta Louis Lucien Bonapartek) poesia bultzatzeko lehiaketak (Lore Jokoak) antolatzen zituztelako eta lanak agintzen zituztelako. Horren ondorioz, olerkigile eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen. Garai hartako olerkigilerik garrantzitsuenak Etxahun, Bilintx, Iztueta, Iparragirre … e.A. Izan ziren.

23.  Zer izan ziren Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte?  Eman azalpena. Esan mendea ere

Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte XIX. Mendeko idazleen babesleak izan ziren. Hauek poesia bultzatzeko lehiaketak (hau da, Lore Jokoak) antolatzen zituzten eta lanak agintzen zituzten. Horregatik, mende horretan olerkigile eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen.

33.  Nor izan zen euskal olerkigintzaren sortzailea? (mendea, lekua, generoa, lana)

Euskal olerkigintzaren sortzailea Bernart Etxepare izan zen. XVI. Mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan. Bere lana
Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da. Liburu honek 4 gai ditu: maitasuna , erlijioa politika eta euskararen goraipamena.

35.  Noiz sortu zen euskal literatura idatzia? (mendea, lekua, sortzailea, generoa, lana)

Euskal literatura idatzia XVI. Mendean sortu zen. Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan Bernart Etxepareren eskutik. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da.


4.Zein mendetan sortu zen euskal literatura idatzia? Non sortu? Norena? Zein lanekin? Generoa?  Non idatzi? Non argitaratu? Gaia?

Euskal literatura idatzia XVI. Mendean  Ipar euskal herrian
Bernat Etxeparek olerkigintza lana Bordelen argitaratu zuen, ez dauka gai bakarra, 4 baino.

5. Nor eta noizkoa da hego euskal herrian ezagutzen dugun lehen euskal idazlea? Lana eta gaia

XVI.Mendean, Araban Joan Perez Lazarragak hego euskal herrian lehen euskal idazlea izan zen, bere gaia maitazuna zen, olerkiak, abestiak eta prosa egiten zuen, bere lan bat artzain liburua zen.

6.Zein euskal idazle lotu ahal dugu gatazka politikoren batekin? Arrazoitu. Mendea, lekua, lana

Bernat Etxepare gatazka politiko batekin Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik espetxeratu zuten. Nafarrobeherekoa donibare garazi, bere lan bat lingoe vasconum primitiae zen eta 4 gai zituen: erlijioa, politika, maitasuna eta euskararen goraipamena

8. Zein euskal idazlek dauka erreformarekin zerikusia? Arrazoitu. Mendea, lekua, lana, gaia

Ipar euskal herrian joannes Leizarraga XVI.Mendean joanna albretek protestantea egin eta hark Leizarragari itun berria itzultzeko agindu zion, lapurdikoa eta gai erlijiosoa.

9. Zein izan zen Joannes Leizarragaren lana? Helburua? Mendea, lekua, lana, gaia

Lan gusta itzulpena da, idatziz landigabea zen hizkuntzan itzulpenak egiten hastea izan zen. Beste lan batzuk ere baditu: kalendrera eta abc edo christionea instructionea, lapurdikoa da, apaiza zen, ipar euskal herrikoa eta XVI.Mendekoa.

10.Zer zen “Sarako eskola” ? Esan dakizun guztia. Mendea, lekua, idazle, gaia, lana

XVII.Mendean, Lapurdiko Sara herrian sortutako idazle talde bat zen, lan ugari idatzi zituzten, Gaia erlijiosoa zen eta garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes ziren, Apaizak ziren.


12.Nor izan zen Pedro Axular? Mendea, lekua, lana, gaia …

Pedro Axular Ipar EHko Lapurdiko XVII. Mendeko apaiza izan zen. Apaiz hau “Sarako eskola”ko partaiderik garrantzitsuena izan zen, eta Gero liburua idatzi zuen; bere gaia erlijioa da Sarako eskola” XVII. Mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat izan zen. Idazle hauek apaizak ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.

14. Noren eskutik sortu zen euskal antzerkigintza? Zein mendetan? Non?

Euskal antzerkigintza XVIII. Mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.

15


Zer dakizu XVIII. Mendean Ipar Euskal Herrian izan zen literatura produkzioari buruz? Idazleak, lanak

Ipar Euskal Herrian, XVIII. Mendean, Utrech-eko ituna sinatu ostean, ekonomiak behera egin zuen eta literatura emaitza moteldu egin zen;  baina honek ez du esan nahi lanik argitaratu ez zenik.  Aipatzekoa da XVII eta XVIII. Mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa);  mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina euskaraz.  garai honetan, gramatika eta hiztegi ugari egin ziren, eta horretan ibili zen Joannes Etxeberri Sarakoa bera ere.

16. Zergatik da Manuel Larramendi hain garrantzitsua euskal literatura idatzian? Esan mendea, lekua, lana

XVIII. Mendeko Hego EHko, Gipuzkoako apaiz honek euskararen apologia gaztelaniaz egin arren, ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituelako. Manuel Larramendik El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz. Berak euskaraz idaztera bultzatu zituen idazleak Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro eta abar izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak. 
Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauek  sortu zituzten bizkaiera eta gipuzkera literarioak

17.  Noiz hasi zen ezagutzen oparotasunez euskal literatura idatzia Hego Euskal Herrian?  Zehaztu, aipatu idazleak

Hego Euskal Herrian euskal literatura idatzia oparotasunez XVIII. Mendean hasi zen.  Gipuzkoan Manuel Larramendi apaizak euskararen apologia egin zuen gaztelaniaz.  El imposible Vencido  eta Diccionario Trilingüe egin zituen,  baina ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituen. Idazle horiek:  Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro eta abar izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak.  Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauen artean sortu ziren bizkaiera eta gipuzkera literarioak.

Gainera, euskal antzerkigintza ere mende honetan sortu zen (Hego Euskal Herrian) Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.

18. Zein mendetan sortu ziren bizkaiera eta gipuzkera literarioak?  Nork sortu zituen? Zehaztu

Bizkaiera eta gipuzkera literarioak XVIII. Mendean Hego Euskal Herrian sortu ziren, Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro … eta abarren eskutik. Guztiak idazle erlijiosoak izan ziren. Baina hauek guztiak Manuel Larramendik bultzatu zituen euskaraz idaztera. Manuel Larramendik (XVIII. Mendeko apaiz gipuzkoarra) euskararen apologia gaztelaniaz egin zuen, El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) idatziz. Baina bere ondorengo idazleak (lehen aipatu direnak) euskaraz idaztera bultzatu zituen.

Entradas relacionadas: