Euskal Literatura Klasikoa: Etxepare eta Oihenarten Gaiak eta Atsotitzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,29 KB

AD_4nXfMRW_dRALIIFsGcSzHKwSLgXwhJLOQk9-DtWTxFQCWUvW-sUStJfCOQkRKYsVmctSgSXkIhf-8uD5WCy_C4N5ZOHp-41F27smcXMoYgZ7SzQkKUPv5Qjg5GD7eW2wTNNQwWSPDSQ?key=M9ST5Mr0MXSJ0gjJsffrNWRl AD_4nXcHfRqK86X5_-MNUD5-AG0XIF9MZYxDy43eXYb8TpU6c8S-MfnOw5rqWG-VAdXkmBdniI0PqjQNwN0YuzTU-oY7BzQ33qiUtOMRZmW3wWHxItdRxLEOisop5BoZjIkUCEYmru_QzQ?key=ZvVJ5CukFpqU6yNaxJYap1ME

(Oharra: zilindroa, konoaren azalera)

AD_4nXcNt0rp6eBcuc9tetguZVVYz9vWfxgdKokSn62koKuVcTQo3ZvhJhsAjjjgwqT2deLMpy6NuL4_jOpuBul9Bz2fp2uB3oC7utO8JkmIqkwNo0sbhZWWx8w7XI4px0huPRAkVdYBhA?key=ZvVJ5CukFpqU6yNaxJYap1ME AD_4nXekJF1acAyeWxdrmfsK4VTWlmW4u734MZMmeX-lMnjManMnwVYUG0DGPPU0xH8JaBnUz2km8W98QgkdmhKKylYdVB_p1mrFDQDcUiinEUrTRBurK2EjrXWWUOD8CPh9SjgJGBhHqA?key=M9ST5Mr0MXSJ0gjJsffrNWRl

Bernart Etxepare: Linguae Vasconum Primitiae (1545)

Hona hemen poema bakoitzaren gaineko azalpen orokor batzuk:

  • Kontrapas

    Poetak hizkuntza maite du, euskara, eta euskarari hitz egiten dio maitasun sentimendu hori adierazteko. Gainera, euskal herritarrek euskara maite dutela ere adierazten du. Zentzu batean, komunitate baten maitasun adierazpena ere bada.

  • Emazteen fabore

    Poema osoa kontuan harturik, maite dena da emakumeek gizonekin eskuzabalki jokatzea (eta kasu konkretu horretan, baita sexuan ere). Oro har, emakumeen jarrerak eta jokaerak ditu maite poetak; kolektibo oso baten jokamoldea du maite. Eta alderdi zehatzei begiratuta, poetak maite du bi pertsona larrua jotzen ikustea. Beraz, kasu horretan esan daiteke maitatua ez dela pertsona bat, ekintza bat baizik: larrua jotzea.

  • Amoros sekretuki dena

    Poetak emakume jakin bat maite duen arren, ez dio emakume horri afektu keinurik egingo, eta triste dago. Izan ere, ez da gai emakume horri zuzenean maitasun adierazpenik egiteko.

Ondorioak: Maitasun mota ugari Etxepareren poesian

Poema horietan maitasun mota ugari adierazi dira:

  • Batzuetan, subjektu batek sentitzen du maitasun hori ("Amoros sekretuki dena"), eta beste batzuetan subjektua kolektibo edo komunitate baten ordezkaria da, eta komunitatearen izenean hitz egiten du ("Kontrapas").
  • Bide beretik, batzuetan objektu maitatua pertsona bakar bat da ("Amoros sekretuki dena"), edo izan daiteke kolektibo edo komunitate bat ("Emazteen fabore").
  • Gainera, objektu maitatu hori izan daiteke pertsona bat (edo izan daitezke pertsonak); halaber, jarrera bat ere izan daiteke (eskuzabaltasuna) edo kultura bat (hizkuntza, euskara).

Arnaud Oihenart: Atsotitzak (XVII. Mendea)

  • Geroa, alferraren leloa

    Alferra denak nahiago du zereginak eta ardurak beti gerorako uztea, lehenbailehen horiek egitea baino. Antzeko adiera du "Gero dionak bego dio" esaerak ere: geroxeago egingo dugula esatea, ardura ez hartzeko aitzakia besterik ez da.

  • Lan lasterra, lan alferra

    Azkar eta presaka lan egiten badugu, ez ditugu zereginak behar bezala betetzen, eta lan hori berregin egin behar izaten dugu. Hiru txerritxoak ipuinean ere ideia hori azpimarratzen da.

  • Isilik dagoenak ez dio gezurrik

    Asko hitz egiten duenak aukera gehiago du hanka sartzeko.

AD_4nXcuE01nQllA_zXgx0j3Dq2fUUvFiQMORpzW3JbGyi6QcU1PtPjLApPMJJTktuAcFrnyh0lI2_lnIE6PHBv9fLkVPajWk3gGHVOzLH2d80HhXrDCHyBZRu1x_JZZ29cb4Wc3d_ef9g?key=l_MhfXP_XrE6lcAwuHSdBVsU AD_4nXehl3pHr5Ymo5PIf2ReMe23j-GXCW6K83cz7yYQoDAdpeqgAaXxCzxNvFFDl7EZKQ0XJEpU5yGmxKCL3mFgacZM2K-z6-RM27YQd13YrOOv8oqzWsWz8bZ1_brGoh-M9GFVs3YPSw?key=l_MhfXP_XrE6lcAwuHSdBVsU AD_4nXd6B5vue6gv3aKS_w2Tiqbp5tBBSyr7hcy4Zmk8WCcFr_kdWs8FmxSClTYsxLlnUCiZa_-nRsqLYlqtueHeDi2-trdewo5X7VgWgDygVIsxikYM7Vxgov5WbqODGyqUgZoOE_ciOQ?key=l_MhfXP_XrE6lcAwuHSdBVsU

  • Gaina eder, barrena uher

    Gorputz ederra izateak ez du esan nahi pertsona jatorra, zintzoa... izango denik; sarritan, azaleko edertasun horrek barruko itsuskeriak estal ditzake.

  • Orratzak baino hariak luzeago behar du izan

    Lan egiteko tresnak baino, mamiak sendoago izan behar du. Lanabesek baino materialek dute garrantzia, material horiek baitira funtsezkoak sormenerako (eta ez hainbeste lanabesak). Hiru txerritxoak ipuinean ere etxea eraikitzeko materialak duen garrantzia azpimarratzen da.

  • Hartzen duena zorduntzen da

    Argi ibili behar da beti ematen dabilenarekin. Izan ere, gero zorretan zaudela sentiaraz diezazuke. Adibidez: zenbait pertsonek opariak egiten dituzte, gero eskean etortzeko, edo besteak zorretan sentiarazteko.

  • Guti erran eta anitz egina da zuhurraren atsegina

    Zuhurra bazara, ekintzen bitartez adieraziko duzu nolakoa zaren, eta ez hitz hutsen bitartez.

Atsotitzen Gaurkotasunarekin Harremana

Oihenarten atsotitzek gaur egun ere badute aplikazioa:

  • Gaina eder, barrena uher

    Komunikabideetan eta batez ere sare sozialetan, dena da edertasuna eta itxura, baina askotan kanpo edertasun hori ez dator bat pertsonaren izaerarekin.

  • Isilik dagoenak ez dio gezurrik / Guti erran eta anitz egina da zuhurraren atsegina

    Bi atsotitz horiek gaurkotasun handikoak izan daitezke egungo politikan; izan ere, azken urteotan, ustelkeria eta prebarikazio kasuak ugaritu dira, bai eta hitzemandako hainbat kontutan atzera egin izan duten agintarienak ere.

  • Hartzen duena zorduntzen da

    Gero eta ohikoagoak dira erraz eta azkar lor daitezkeen maileguak, bai bankuen bai bestelako finantza erakundeen aldetik. Alabaina, kontu handiz ibili behar da dirua itzultzeko baldintzekin, interes handiak eta epemuga zorrotzak izaten baitituzte.

Entradas relacionadas: