Euskal Literatura Klasikoa: Axular eta Larramendi
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,3 KB
Pedro Agerre, Axular
Pedro Agerre, Axular (XVII. mendea), Nafarroako Urdazubi herrian jaio zen, Axular izeneko etxean. Lapurdin dagoen Sara herriko erretore izendatu zuten. Sermolari ospetsua izan zen eta Saran idatzi zuen bere liburu ezaguna, gure literatura tradizioan mugarri den obra.
XVII. mendeko testuinguru erlijiosoa
Garai hartako katolizismoaren jokabide zurrunak eta beldurrezkoak eragin handia izan zuten. Literatura erlijiosoa asko hazi zen eta elizako liburuak nazio-hizkuntzetan argitaratzen hasi ziren. Mende honetan, idazle ospetsu gehienak Iparraldekoak ziren, eskualde hori ekonomikoki aberatsagoa zelako.
Gero liburua
Gero liburu erlijiosoa da. Azken momenturako uzten ari den pertsonari, lehenbailehen jarri dadin limurtzen du. Sarako idazle talde batekin batera idatzi zuen.
Manuel Larramendi
Andoainen jaio zen XVIII. mendean. Loiolan kokatu eta euskararen aldeko lanean murgildu zen. Gipuzkera literarioaren eragile eta bere garaiko giro euskaltzalearen suspertzaile izan zen.
Larramendiren obrak
Bere obrak gaztelaniaz idatzi zituen, Espainian euskararen aurka aritzen zirenei gure hizkuntzaren balioak erakutsi nahian. Bere lan nagusiak hauek dira:
- El Imposible Vencido: Tituluak "ezina, egina" esan nahi du. Euskararen aurkako batzuek euskara araugabea zela eta gramatika-legeetara ezin zela moldatu esaten zuten; Larramendik oker zeudela frogatu nahi zuen. Eztabaida sutsuak izan zituen euskara hizkuntza barbarotzat jotzen zutenekin.
- Diccionario Trilingüe: Larramendiren lan erraldoia da, baina kritika gogorrak jaso zituen, beste hizkuntzetatik hitzak hartu zituelako.
Euskal Aditzaren Paradigmak
Nor-Nork aditza
- Oraina: na-, ha-, de-, ga-, za-, za-...-te, -d (dena=zake).
- Iragana: nint-, hint-, irreg., gint-, zint-, zinte...-te, irreg. (dena=zake).
- Alegiazkoa: Iraganaren berdina, 'n' kenduta.
Nor-Nori aditza
- Oraina: daki, dakizki (nork bezala, dena=ke).
- Iragana: zeki, zekizki (goian bezala, dena=keen).
- Alegiazkoa: leki, lekizki (lehenagokoa bezala, dena=ke).