Euskal Literatura Gerra Zibilaren Ondoren (1936tik aurrera)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

1936ra arteko euskal nobelagintza

1936ra arteko euskal nobelagintza ez zen hain aberatsa izan, Txomin Agirre eta beste batzuen salbuespenarekin. Esparru berri samarra genuen Euskal literaturan, eta orduan nagusitu zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egiten.

Irazuztak eta Eizagirrek Ameriketan gauzatutako eleberrietan idazmolde erraz eta herrikoikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak ipintzen baitzituzten garaiko agintariek.

Jon Etxaide, eleberri historikoen maisua

Eleberri historikoetan Jon Etxaide dugu maisu. Bi lan madarikaturi esker lortu zuen ondo merezitako ospea: Joanak joan eta Gorrotoa lege eleberriekin.

  • Lehena Piarres Topet “Etxahun” koblakari famatuaren biografia nobelatua da, Zuberoan kokatua.
  • Bigarrena, aldiz, Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian Oinaztar eta Ganboarrek elkarrekin izandako borroka odoltsuak ditu ardatz eta kontagai.

Euskal giroa gauzatu nahi du. Euskal Herri osoko lurraldeak, paisaiak, kantak, idazleak, etab. erakutsiko ditu bere lanetan. Jorratu eta landu dituen sail guztietan —eleberria, ipuina, antzerkia, saiakera— herrigintza da Etxaideren helburu nagusia.

Lehen eleberri poliziakoa

Lehen eleberri poliziakoa Jose Antonio Loidi errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean, Amabost egun Urgainen izenburuaz. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da.

Hurrengo hamarkadan, besteak beste, Mariano Izeta, Txomin Peillen, Xabier Gereño eta Gotzon Garate izan ziren agertutako idazleak.

Aipatzeko beste idazle batzuk

  • Luis Villasante
  • Federiko Krutwig
  • Jose Basterretxea “Oskilaso”
  • Gabriel Aresti
  • Txillardegi

Iparraldeko antzerkigintza

Piarres Lartzabal azkaindarra garai horretako antzerkigile trebe eta langileena dugu; bere antzerkiak herrikoiak eta ikasiak dira, jende landu eta jende arruntarentzat eginak.

Telesforo Monzon ere, Ameriketatik etortzean, antzerkigintzan aritu zen, eta Lartzabalek bezala, drama zein komediak taxutu zituen.

Bitoriano Gandiaga eta "Handiaren arrazoiak"

Bitoriano Gandiagak idatzi zuen Handiaren arrazoiak poema, Hiru gizon bakarka liburuaren parte dena.

Gandiagarengan bi etapa bereiz ditzakegu. Hasieran, poema lirikoak egin zituen, baina poema hau ez da poesia lirikoa, bigarren etapakoa baizik. Poesia soziala da eta protesta du helburutzat.

Herri izan nahi eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten du poema horretan Gandiagak. "Handia" eta "txikia" hitzekin konparatzen ditu:

  • Gaztelera eta euskara
  • Espainia eta Euskal Herria

Entradas relacionadas: