Euskal Literatura Garaikideko Testuen Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

1. Gotzon Barandiaran – Katamalo (2007)

Gaia: Nortasunak eta ispiluak

Pertsona bat ispiluaren aurrean makillatzen ari da mundutik babesteko. Makillajea gure egiazko itxura ezkutatzeko "mozorroa" da. Begiak ixtean bakarrik gara garen bezalakoak.

2. Pako Aristi – Nire etsaiak maite ditut (2003)

Gaia: Nortasunak eta etsaitasunak

Etsaiak onak dira egia esaten digutelako eta bidean indarra ematen digutelako. Bizitzan jarrera eta iritzi sendoak dituzunean bakarrik bereizten dira benetako lagunak eta etsaiak.

3. Karlos Linazasoro – Erostetxe erraldoian (1991)

Gaia: Genero-rolak eta familia

Ama batek semea galtzen du supermerkatu handi batean, erosketengatik eta umeaz apur bat libratu nahi duelako. "Madari mailatuen zauriak" esaldiak esan nahi du gizarteak baztertu egiten dituela triste edo gaizki dauden pertsonak.

4. Uxue Apaolaza – Karrotxoa (2006)

Gaia: Genero-rolak eta familia

Ama bat supermerkatuan dago eta familiaren beharrak bereen aurretik jartzen ditu beti. Aurreko testuarekin alderatuta, biek erakusten dute umeak eta etxea zaintzeko lana beti emakumearena dela.

5. Kirmen Uribe – Supermerkatuan (2001)

Gaia: Kultura-talka eta aurreiritziak supermerkatuan

Jendeak mesfidantzaz begiratzen die kanpoko pertsonei. Gizon bati fruituak lurrera erortzean, denek laguntzen diote eta tentsioa hausten da. "Madari mailatuek" diskriminazioaren mina erakusten dute.

6. Miren Agur Meabe – Ohar laburrak - 1 (2000)

Gaia: Telebistako errealitate gordinaren aurreko enpatia

Idazlea etxean lasai dagoen bitartean, telebistan gerran dagoen haurtxo bat ikusten du sufritzen. "Esneak sostenaren tirantea umeldu zidan" esaldiak ama-sena eta ume horrengatik sentitzen duen min sakona azaltzen du.

7. Kirmen Uribe – Bisita (2001)

Gaia: Kultura-aniztasuna

Ospitalean oso gaixo dagoen senide bat bisitatzearen beldurra eta min fisikoa kontatzen ditu. Egoera gogor hau jasangarriagoa egiten da familiaren maitasunari eta eskutik heltzeko laguntza isilari esker.

8. Miren Agur Meabe – Antsien oharrak - 2 (2000)

Gaia: Gorputzaren ahotsak

Denboraren joanak eta zahartzeak emakumeei sortzen dien antsietatea da. Gorputz erreal baten markak deskribatzen ditu:

  • Pitzadurak
  • Koipea
  • Erditzeak

Zahartzea onartzearen min psikologikoan zentratzen da.

9. Jon Benito – Autoerretratu gaurkotuak (2006)

Gaia: Gorputzaren ahotsak

Testuak bi zati ditu:

  • A zatia: Gorputz-atalak deskribatzen ditu metafora politekin (ileak basoa dira).
  • B zatia: Gizarteko datu hotzak agertzen dira (NANa, kontuak).

Puntuaziorik gabe idatzita dago eta bi zatiak behar ditugu garen bezalakoak izateko.

10. Leire Bilbao – Galdera bat da nire gorputza (2011)

Gaia: Gorputzaren ahotsak

Ospitaleko eskaner baten barruan proba bat egiten ari den pertsona baten beldurra da. Gorputza armairu batekin konparatzen du, organoak eta sekretuak gordetzen dituelako. Jon Benitoren olerkia baino askoz intimagoa da, gaixotzeko beldurra azaltzen baitu.

11. Alaine Agirre – 25 (2017)

Gaia: Sentimenduak adierazten

Protagonista psikoanalistaren (medikuaren) kontsultan dago, krisi psikologiko eta psikosi baten barruan. Kanpotik indartsu egoteko "bider bi egiten du" (itxurak egin). "Kartzelaren giltza" esaldiak dio bera dela bere buruaren kartzelaria eta berak bakarrik aska dezakeela barruko sufrimendua.

12. Beatriz Chivite Ezkieta – Esparru hutsak (2017)

Gaia: Sentimenduak adierazten

Mugetan eta Mediterraneoan pertsona errefuxiatuek jasaten duten egoera gogorra salatzen du. "Burdinan peluxe, kotoi, egarri..." esaldiarekin kontraste handia egiten du material hotzen (hesiak) eta gizakien hauskortasunaren (haurrak, peluxeak) artean.

13. Harkaitz Cano – Twist. Izaki bitartekoak (2011)

Gaia: Iragana ezagutzen eta estimatzen

Errepresio politikoaren eta bi lagunen desagerpenaren trauma kontatzen du. Muturreko egoeretan adiskidetasuna eta lagun baten babesa bizirik irauteko helduleku bakarra dela dio. Adiskidetasuna bidean eroritakoak ez ahazteko konpromiso bat da.

14. Ixiar Rozas – Beltzuria (2014)

Gaia: Iragana ezagutzen eta estimatzen

Denboran zehar bidaiatzen duten ahotsak dira eta "intermitentzia" hitzak denbora-jauzi horiei egiten die erreferentzia. Bi garai lotzen ditu:

  • 1921ean mutil bat Marokoko gerrara doanean.
  • 1936an neska bat neskame hasten denean.

Helburua memoria historikoa bizirik mantentzea da.

15. Oihana Iguaran eta Alaia Martin – Testigantzak (2019)

Gaia: Kritikoak izaten

Emakume bertsolariek oholtza gainean jasan behar dituzten aurreiritzi matxistak salatzen dituzte (bertsotan nola egin beharrean, arropari edo sostenaren tiranteari begiratzen zaionean). Aurre egiteko "bider bi egiten dute": beren buruaz ziur egon eta askatasunez kantatu.

16. Amaia Agirre eta Ane Labaka – Testigantzak (2019)

Gaia: Kritikoak izaten

Txapelketetan emakumeen artean sortzen den lehiakortasun toxikoari eta estereotipoei buruz hitz egiten dute. Hasieran belaunaldi berriekiko beldurra edo jeloskortasuna sentitu zutela aitortzen dute, baina feminismoari esker ikasi dute elkarri laguntzen eta indarrak batzen.

Entradas relacionadas: