Euskal Industriaren Egungo Egoera eta Kokapena: Erronkak eta Aukerak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Euskal Industriaren Egungo Egoera

Gaur egun, euskal industriaren egoerak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Jarduera tradizionaletan espezializatutako produkzioa (metala).
  • Enpresa txikien eta ertainen (ETE) nagusitasun nabarmena duen egitura.
  • I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza) maila handia Espainiako batez bestekoarekin alderatuz.
  • Eskulan kualifikatua, baina enpresa txiki eta ertain askotan eta eraldatzen ari diren enpresetan birziklatu beharra duena.
  • Kokapena oso polarizatua eta desorekatua eskualde eta lurralde historikoari dagokionez.
  • Ingurumen-arazoak kutsadurarekin eta industria-hondakinekin lotuta.
  • Egon dauden arazo horiei aurre egiten ahalegintzen den industria-politika bizia.

Industriako Produkzioa

Produkzioan, gaur egun ere, metalari lotutako jarduerak dira nagusi (metalurgia, produktu metalikoak eta makineria) eta, bigarren mailan, eraikuntza, garraiorako materialak, kautxu plastikoak eta material elektrikoa. Beraz, bi jarduera motatan dago espezializatua:

  • Jarduera tradizionalak: Hazteko mugatuta daude, teknologia helduak eta erraz eskuratzeko modukoak erabiltzen dituzte. Lehiatzeko hobaria prezio baxuak dira, produktuen bereizketa baino gehiago. Hori dela eta, euskal produktuaren kostuek lehiatzeko gaitasunari kalte egiten diote.
  • Ekipo-ondasunak: Maila teknologikoa eta bitartekoak eskatzen ditu. Hala ere, goi-teknologiako sektore berriek eskaintzen dituzten aukerak ez daude oso aprobetxatuta. Sektoreok balio erantsi handia eragin eta hazkunde azkarra dute. Hala ere, sektore tradizionaletan ere berritzeko aukerak eta goi-goian kokatzeko aukerak daude.

Industrien Kokapena

Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. Aldaketa gutxi batzuk gorabehera, 1970eko hamarkadaren erdian zeuden joerak daude gaur egun ere, eta banaketa desorekatua eta polarizatua dagoela erakusten dute:

Eskualdeka: Triangelu alderantzizkatuaren itxura hartzen du. Triangeluaren hiru erpinetan hiru hiriburuak ditu, eta kontrasteak daude kostaldeko bi lurraldeen eta barrualdearen artean. Bilbo eta Donostia nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrutik eta dentsitate txikiagoko kostaldeko ardatz batetik. Aitzitik, barrualdean hutsunea dago Durango, Deba eta Gasteizen artean.

Bizkaiko eredu polarizatuak Arabako makrozefalia du aurrez aurre. Gipuzkoan, banaketa orekatuagoa da. Lurralde bakoitzean, hiriburuan biltzen dira industria gehienak, zerbitzuen eta industriaren artean lotura gero eta handiagoak daude eta.

Araban eta Nafarroan, industriak apurka-apurka hartu du espazioa. Gainera, ingururik dinamikoenak dira azken hamarkadetan. Gertaera hori aldaketa-prozesu handiagoren barruan dago sartuta, Europako eta Estatuko garapen-ardatz handietan. Atlantikoko ardatzak pisua galdu du, baina Ebroko ardatzak pisua du oraindik. Esparru berri horretan, Euskal Herriko inguru mediterraneoak kokapen estrategikoa du.

Inguru horretako industria-proiektu asko isurialde atlantikoko haranetik datoz, lurzorua urria eta garestia delako. Horrez gain, hegoaldean industria-jardueretarako prestatutako espazio ugari dago, azpiegituretarako eta komunikabideetarako baldintzak hobeak eta bizi-kalitatea hobea da. Horri guztiari esker, izan du gorakada hegoaldeko inguruak. Irun herria eta Arabako Lautada industria-garapena biltzen duten polo handiak dira.

Arabaren kasuan, Gasteizek lanpostuen eta industria-jardueren %80 hartzen ditu; Laudio eta Amurrioren inguruak soilik du pisu apur bat gainerako lurraldean. Iruñearen kasua antzekoa da; industrien pilaketa hain handia ez den arren, Nafarroako industriako lanpostuen erdiak hartzen ditu. Beste nukleo garrantzitsu batzuk Tutera, Tafalla, Irurtzun eta Lesaka dira.

Euskal Herri kontinentalean, industria Lapurdiko kostaldean ezarri da, BAB inguruan (Baiona-Anglet-Biarritz), Baionako portuaren garrantzia dela eta.

Entradas relacionadas: