Euskal Herriko Mendiak: Pirinioetatik Ebroko Sakonunera

Geología4,01 KB

1. Pirinioak: Euskal Herriko Pirinioak

Euskal Herriko Pirinioak ekialdeko Hiru Erregeen Mahaian (2.428 m) hasi eta mendebalderantz Larruneraino (900 m) hedatzen dira. 3 azpi unitate hauek ditu:

1.1. Ardatzetako Pirinioak

Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Materiala kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira nagusi. Ez dira mendi oso garaiak baina malda handiko multzoak osatzen dute. Ibaien jarduera oso bizia da eta haitzarte sakonak sorrarazi ditu, hala nola Bidasoa haranarena.

1.2. Pirinioen Hego Isurialdea

1.2.1. Barrualdeko Mendikateak

Euskal Herriko Piriniotako sektorerik garaiena eta hedadura handikoena dira (Orhi 2.021 m; Auñamendi 2.521). Aipatzekoak dira bertan dauden horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak.

1.2.2. Barrualdeko Sakonuneak

Irunberritik Iruñeraino luzatzen da eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioez osatuta dago eta flysch sektoreak eta marga sektoreak nabarmentzen dira.

1.2.3. Kanpoaldeko Mendikateak

Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire mendikateak osatzen dute: Euskal Mendien erdialdeko mendikateetan jarraipena dute (Andia, Urbasa…). Tertziarioko materialez osatuta daude.

1.3. Pirinioen Ipar Isurialdea

Orografia sinplea du. Mendiek altuera galduz doaz ekialdetik mendebaldera luzatu ahala eta orokorrean modelatu leun eta monotonoa osatzen dute.

2. Euskal Herriko Mendiak

2.1. Banalerroen Iparraldea

Kostaren paraleloan Errobi ibaitik (ekialdean) Barbadun ibaiaraino (mendebaldean) luzatzen da. Ez dira tontor oso garaiak eta glaziazioak ez du izan garapen handirik (Aralarren bakarrik daude aztarnak). Uren banalerroen iparraldean lau unitate bereiz daitezke:

2.1.1. Kostaldeko Mendikate Tertziarioa

Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturreraino iristen da. Unitate aipagarriena Jaizkibel-Ulia lerrokadura da. Aipatzekoak dira bertan azaltzen diren flysch paisaiak.

2.1.2. Kostaldeko Ipar Antiklinala

Bortzirietako mendikatearen eta Matxitxako lurmuturraren artean dago. Aipatzekoak: Ernio (1.072 m.), Izarraitz (1.026), Arno (602 m.) eta Sollube (684 m.) dira. Kareharriak eta modelatu karstikoak ugariak dira, baita ere Olatz edo Lastur bezalako sakonune itxiak.

2.1.3. Bizkaiko Sinklinala

Punta Galeatik (mendebaldeko muturrean) Bortzirietako mazizora doa. Mendiak mendebaldetik ekialdera gero eta altuagoak dira: Unbe (301 m), Oiz (1026 m) eta Murumendi (864 m) dira aipagarrienak. Erliebeak forma biribilduak agertzen ditu eta ibai haranen artean Ibaizabalekoa eta Butroekoak dira aipagarriena.

2.1.4. Bizkaiko Antiklinala

Bortzirietako mazizotik Ordunte mendikateraino hedatzen da. Pirinio aurreko mendikateen segida da: Aralar, Aizkorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekorta. Litologia aldetik kareharriak dira nagusi eta modelatu karstikoak osatzen dute.

2.2. Hegoaldeko Mendikateak eta Arroak

Mediterraneo isurian daude kokatuta, Ebro ibaiaren arroan. Material gehienak tertziariokoak dira.

2.2.1. Arabako Lautada

Pirinio aurreko sakonune ertainaren jarraipena da eta Arakil korridorearen bidez egiten dute bat Iruñea eta Gasteiz.

2.2.2. Mendebaldeko Mendikateak

Badaia, Arkamo, Gabixo, Salvada eta Arrato dira mendi nagusiak eta mendebaldetik ixten dute Arabako Lautada. Nerbioiaren goi ibarra aipa daiteke.

2.2.3. Erdialdeko Mendikateak

Araba eta Nafarroako lurraldeetan hedatzen dira eta Pirinioetako kanpoaldeko mendikateen mendebaldeko jarraipena dira: Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta eta Gasteizeko mendiak dira. Honekin batera Trebiñoko arroa dugu.

2.2.4. Hegoaldeko Mendikateak

Toloño eta Kodeseko mendikateak osatzen dute eta Trebiñoko arroa eta Arabako Errioxa bereizten dute.

3. Ebroko Sakonunea

Euskal Herria Ebroko sakonuneko alderik mendebaldekoenean dago. Iparraldean Kantabriar, Andia, Urbasa eta Izko mendikateek eta hegoaldean Ebro ibaiak mugatzen dute sakonune hori. Aipagarriena Nafarroako hego ekialdean kokaturik dauden Bardeak dira.

Descargar

PDF Word HTML