Euskal Herriko Mendiak: Erliebea eta Ezaugarri Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Euskal Herriko Mendiak eta Erliebea
Euskal mendiak Pirinioen eta Kantabriar mendilerroaren arteko sektorean kokatuta daude. Altuera moderatukoak dira eta orogenesi alpinoaren ondorioz tolestuta daude.
Ur-isurialdeen iparraldea
- Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak dira, Jaizkibel adibidez. Oraintsuko materiaz osatuak daude (Tertziariokoak) eta altuera gutxikoak dira.
- Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dute. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa nabarmenagoekin eta desnibel gogorrekin (Ernio, adibidez). Kareharria nagusia denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
- Bost Hirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean Paleozoikoko materiaz osatutako mendi tipikoak altxatzen dira. Urepele, itsasotik gertu egon arren, menditsu eta zail itxura du.
- Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Kantabriar-Mediterraneoko ur-isurialdea mugatzen duten mendizerren magalean kokatzen dira, Urko adibidez.
Kantabriar-Mediterraneoko ur-mugalerroaren mendikatea
Atlantiko eta Mediterraneo arteko ur-mugalerroa markatzen duen mendikatea da. Ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute. Adibidez: Aizkorri.
Ur-mugalerroaren hegoaldea
- Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala.
- Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiñuko arroaren artean hedatzen dira eta Araba ia zati simetrikoetan banatzen dute. Adibidez: Tuyo mendizerra.
- Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Kareharrizkoak dira, Artzena adibidez.
- Trebiñuko arroa: Haran zabala eta mendiz inguratua, Tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
- Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabako Mendialdea deituriko eskualdearekin bat dator. Morfologia zaila duen eremua da, Arboro adibidez.
- Toloño-Kantabria-Kodes mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da, Palomares gailurrarekin.
Ebroko zokogunea
Toloño-Kantabria-Kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean kokatzen da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua dago eta hegoalderantz malda beherako erliebea du.