Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Trantsiziokoa, Mediterraneoa eta Mendikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Euskal Herriko Klimak

Euskal Herriko klimaren osagai nagusiak hauek dira: hodei ugariak eta intsolazio urria (Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean izan ezik). Urteko lurralde ia osoan, zeru estaliaren ehunekoa %65etik gorakoa da. Prezipitazioen kopuru osoa ugaria da (Bizkaian, Gipuzkoan eta Euskal Herriko kontinentalean), eta urriagoa hegoaldean (Araban eta Nafarroan). Banaketa nahiko erregularra da (800 mm-tik gora). Maximoa udazkenaren amaieran (mendi inguruetan 1000 mm-tik gorakoa) eta neguaren lehenengo erdian izaten da. Minimoa udan; izan ere, Azoreetako antizikloiak, latitudea igotzean, babesten du. Prezipitazioen intentsitatea indartsua da. Euri indartsuen eta ekaitzen eraginez, uholdeak eta lur-jausiak gertatzen dira. Prezipitazioen forma nagusia euria da, Araban elurra baita mendi-inguruetan.

Klima Motak

Klima Ozeanikoa

Isurialdeen banalerroaren lurrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia, Arabako iparraldeko haranak, Nafarroaren iparraldea eta Ipar Euskal Herria. Prezipitazioak bolumen handikoak eta erregularrak dira (800 mm-tik gora). Maximoa udazkenean eta neguan ematen da. Kostaldean, prezipitazioak 800 mm-tik gora igotzen dira. Tenperatura-tartea txikia da (11 ºC); neguak moderatuak (6 ºC-10 ºC) eta udak freskoak dira (ez dira 22 ºC-ra iristen). Landaredia baso hosto-erorkorrak dira (haritza eta pagoen baso primarioan, gaztainondoak baso sekundarioan). Gizakiaren eraginez, hazkunde azkarreko zuhaitzek (pinua, eukaliptoa) hartu dute hedadurarik handiena. Basoarekin batera, beste bi formazio agertzen dira: larreak eta sastrakadiak.

Trantsizioko Klima Ozeanikoa

Arabaren eta Nafarroaren erdiko inguruetan dago. Klima ozeanikoaren eta klima mediterraneoaren arteko erdibidekoa da. Urteko prezipitazioak 900 mm-tik 600 mm bitartekoak dira. Maximoak udazkenean eta neguan, eta minimoa udan. Neguak hotzak (izozte ugariak) eta udak freskoak izaten dira. Zuhaitz mota berezi batzuk agertzen dira: pagoak, haritzak, eta arteen baso mistoa dago nagusi: eskarmutxa, pinu gorriak.

Mediterraneo Kontinentalizatua

Errioxa Arabarra eta Nafarroa hartzen ditu. Itsasoaren eragin txikia dagoenez, prezipitazioak urriak (600 mm-tik beherakoak) eta irregularrak dira: maximoa ekinozioetan; udan, lehorrak. Tenperatura (itsasoa urrun dagoelako) muturrekoak izaten dira: tarte termiko handia. Negua hotza eta uda freskoa edo beroa izaten da. Baso hosto iraunkorra eta erkameztia agertzen dira. Horiekin batera, sastrakadi mediterraneoa.

Mendiko Klima

Mendi inguruetan dago. Prezipitazioak oso ugariak dira (1500 mm-tik 1800 mm-ra); elur itxuran izaten dira neguan. Negu luzeak eta oso hotzak, uda freskoa. Urteko batez besteko tenperatura 8 ºC-koa da. Mendiko landaredia mailaka antolatzen da: behetik hasita, hosto erorkorreko basoa, koniferoak (pinu gorria) eta zuhaixkak, belardia eta gailurretan, harritxintxolak.

Entradas relacionadas: