Euskal herriko industrializazioa txuleta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,98 KB


el intruso

KOKAPENA

Testua narrativo-soziala da, historiografikoa. Egilea Blasco Ibáñez da eta hartzailea,

irakurleak. Data 1904koa da eta gaia Bizkaiko meatzarien egoera XX. Mendeko

hasieran. Garaia: Alfontso XIIIaren erregealdian.

ULERMENA

Egileak aipatzen du peoien etxea meatzariak bizi ziren etxeei deitzeko. Hurrengo

parrafo osoan zehar barrakoietako ez higieniko baldintzei buruz hitz egiten du. Lanaldi

gogor bat jasan eta gero, afari txar bat hartu eta gero, langileak barrakoietara joaten

ziren lo egitera eta han arroparekin lo egin behar zuten. Ezin zen arnasarik hartu,

parasitoak familiakoak ziren, zikinkeria bizia zen,... Hurrengo parrafoan lanari berari

buruz hitz egiten du; meategiari harrobia deitzen dio eta harrobia meategia baino

arriskutsuagoa dela esaten du han lan egiteko prestakuntza beharrezkoa ez baita. Hara,

goseak bultzatuta, pertsona asko heldu ziren haien nekazaritza-lanak utzi eta gero eta,

protagonistaren ustez, Enkarterrirainoko gizonen korronte hori bukatu arte, lan-

baldintzak hobetzea oso zaila izango zen.

TESTU INGURUA

Artikulu honen garai historikoa Berrezarkuntza da. Sistema politiko horrek borbordarren

monarkia kontserbadorea ezarri zuen. Politikan: alderdibiko txandaketa, iruzurkeria,

zentralismoa eta katolizismoa. Ekonomian: atzerapen ekonomikoa eta industrializazioa

fokalizatuta (Katalunian eta Euskadin). Berrezarkuntzaren oposizioan langile

mugimendua eta nazionalismoak. Euskal Herrian, batez ere Bizkaian industrializazioa

garatu zen.

Industrializazioaren hasieran sektorerik inportanteena meagintza zen, kanpoko

kapitalekin hemengo meategiak ustiatu ziren eta burdin mea, kalitate onekoa eta ugaria

zenez, Ingalaterrara esportatzen zen. Harreman kolonialak ziren, baina meategietako

jabek dirua pilatu zuten eta gero burdingintzan inbertitu zuten. Baina gure industria

garatzeko funtsezkoa zen barne merkatua kontrolatzea, horretarako neurri

protekzionistak eskatu zizkioten Madrilgo gobernuari.

Euskal industriak eskulan ugaria behar zuen, horrexegatik langile asko, batez ere

gizonak, nekazal ingurutik hemengo meategietan edo industrian lan egiteko etorri ziren.

Horiek lan eta bizi baldintza oso gogorrak ziren( etxebizitzak pobreak, barrakoiak,

kantinetan erosteko beharra, lan baldintza zailak, soldata txikiak, lan arriskutsuak,

gaixotasunak..) . Meategietako giroa izan zen beste lan motakoak baino txarragoa.

Meategien ondoan jabeek barrakoiak eraiki zituzten hauetan, derrigorrez, meatzariak

bizitzeko. Askotan zerbitzu higienikoak ez zituzten eta barruan ehun edo ohe gehiago

zeuden. Eta hori nahikoa izango ez bazen, meatzariak behartuta egon ziren enpresak

jarritako dendetan denetarik erostera, prezioak altuegiak eta kalitatea baxuegia izanda.

Blasco Ibañezen eleberrian oso ondo ulertzen da nola bizi ziren garai hartako

meatzariak, industrializazioaren hedapena gertatu zen bitartean. XIX. Mendearen azken

laurdenean Bizkaiko biztanleria oso modu desorekatu batean igo zen eta langileen bizi-

baldintzak ia-ia jasanezinak izan ziren. Gehienak Espainiako iparraldeko mesetatik etorri


2

ziren eta askotan sasoikakoak ziren eta nekazaritza-lanak egin behar ez zituztenean,

hona etorri ziren lan baten bila eta lortutako lana eta bizi baldintzak oso txarrak izan

ziren.

Horren ondorioz langile mugimendua sortu zen. Sozialismoa izan zen ideologiarik

hedatuena. Sozialismoak klase gabeko gizartea eta bizitza politikoan parte hartzea

langileen interesak defendatzeko defendatzen zituen. Bere estrategian grebak eta

hauteskundeak sartzen ziren. Sozialistek 1879 PSOE sortu eta 1886 Facundo

Perezaguak Bizkaiko lehenengo elkarte sozialista sortu zuen Bilbon.

90.Hamarkadan zehar greba batzuk egin zituzten, hain zuzen ere 1890ekoa. Hori

izan zen meatzarien lehen greba garrantzitsua. Kausak: soldata errealaren jeitsiera,

derrigorrezko dendetan erostea. Grebaren pizgarria maiatzaren bateko ospakizunaren

ondorioz Orconerako zuzendaritzak 5 meatzari kanporatu zituen ospakizuna antolatzeko.

Greba siderurgia eta ontzigintzara hedatu zen, 30.000 langile geldiaraziz.. Haien

helburuak ziren: langileak onartzea, 10 orduko lanaldia jartzea eta derrigorrezko dendak

eta barrakoiak debekatzea. Gobernuak armada bidali eta gerra egoera aldarrikatu zuen.

Greba bukatu zen Loma jeneralak bere bandoa aldarrikatu zuenean bere helburuekin.

Garaipena erlatiboa, lehenengoa bete zuten bigarrena ez. Horrexegatik gero grebak

errepikatu ziren: 1891, 1892.

Baina helburuak ez ziren lortu, hurrengo grebetan eskaera berdinak agertu

zirelako. Adibidez, 1903ko greban. Oso gogorra izan zen. Armadaren parte hartzea eta

gerra egoera aldarrikatu. Zappino jeneralaren bandoarekin bukatu zen : asterako

ordainketa bermatu eta derrigorrezko dendak eta barrakoiak kendu. Oraindik 1906an

langileek Lomaren bandoarena eskatzen zuten. Horrek langilearen mugimenduaren

ahulezia erakutsi zuen.

1910eko meatzarien greba oso arrakastatsua izan zen lanaldia bederatzi ordu

eta erdia murriztea onartu zuen. Langile abertzaleek erreakzionatu zuten eta, jarrera

horrekin ados ez zeudenez, euren sindikatua eratu zuten: Euzko Langileen

Alkartasuna (ELA/STV). Bere helburua zen euskal langileen batasuna lortzea.

Abertzaleentzak sozialismoa ideologia zorrotza zen. 1911ko grebaren porrotaren

ondoren sozialismoaren barruan joera moderatuak nagusitu ziren. Horien ordezkaria

Indalecio Prieto zen. Horrela hauteskundeetan parte hartu zuten. Sozialismotik sortu

zuen alderdi berri batek, Komunista. Sozialismoa finkatu zen. II. Errepublikan.

TESTUAREN GARRANTZIA:

Nahiz eta testua eleberri batetik hartua izan, oso argi ikusten dira garai hartako

industrializazioaren ondorioak: soldata baxuak, eguzkitik eguzkirako lanaldiak,

etxebizitza ez-higienikoak, meategietako jabeen abusuak, ... Gauza hauek guztiek

bultzatuko zuten langile-mugimendu indartsu bat, sozialismoak gidatuta eta denborak

pasa ahala, grebak (1890, 1896, 1910koak,...), haien baldintzak hobetzeko.


Entradas relacionadas: