Euskal herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 29,23 KB

5. GAIA. EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE-ONDORIOAK (1875-1923)

5.1. Hitzaurrea

Berrezarkuntza garaian Euskal Herriak ekonomia garapen bizia izan zuen


Euskal industrializazioari buruz hitz egitean, Bizkaiko Industria Iraultza aipatzea ezinbestekoa da. Iraultza horren abiapuntua burdina mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren.
Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen eta industria garapenaren bultzatzailea.

Industrializazioaren bilakaera


Euskal Herriko industrializazioaren garapena 3. Gerrate karlista bukatzerakoan gertatu zen, bat etorriz Bretainia Handiko industriak siderurgikoak zuen lehengai-premiarekin. Hala ere, Euskal Herriko industrializazioaren lehen urratsak lehenago gertatu ziren: I gerrate karlista amaitzerakoan eta aduanak kostaldera eramatean.
Bilbo bere alde zituen ezaugarriak, kokapen estrategikoa eta fosforo gutxiko burdin mea ugari baliatuz sortuko dira lehen labe garaiak, industrializazioari  hasiera emanez

XIX. Mendearen erditik aurrera, Euskadin gertatutako aldaketek eragin handia izan zuten Euskadiren bilakaeran. Ordura arte, euskal gizartea nekazaria eta tradizionala izan zen batez ere. Hala ere  baziren zenbait hiri, eta hiri horiek ekonomia-uharte modukoak beste eremuetan baino askoz azkarrago onartzen baitzituzten ideia berriak, aldaketak eta berrikuntzak.

Industria Iraultza sortu zenean, gizarte-egitura nagusiak aldatu ziren


Industrializazioaren fenomenoaren protagonista burgesia sortu berria izan zen eta klase honek izan zen modernizazio-prozesua zuzendu zuena. Burgesia hau meatzeen jabe zen, atzerriko konpainiekin batera. Etekinak industria osagarri  batzuk eratzeko inbertitu zirenean, Bizkaiaren garapen kapitalistari hasiera eman zitzaion. Hori baino lehen, Bizkaiak egiten zuen gauza bakarra lehengai minerala esportatzea zen. Horrez gain, exodo  handi bat sortu zen nekazaritza-eremuetatik hirietara. Milaka eta milaka etorkin iritsi ziren hirietara, alderdi politiko berriak sortu ziren eta sindikatuak  ere eratu ziren.

Industrializazio-prozesu horretan, Bizkaiak berehala hartu zuen aurrea, beste lurraldeek baino askoz baldintza hobeak baitzituen.

Mendearen amaieran, Gipuzkoa iraultzan sartu zen


Araba, berriz, atzeratuta geratu zen eta  ez zen industrializatu XX. Mendera arte.

5.2.BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIO EREDUA

  • 1870 arte


LEHEN INDUSTRIALIZAZIOA: BI GERRATE KARLISTEN ARTEKO GARAIA (1839-1872)


KAPITAL AUTOKTONOAREN INBERTSIOAK (BILBOKO MERKATARIAK)


Hona hemen Bilbo aldeko industrializazioaren faktore eragileak:


-Industria tradizionalaren eragina:

burdinoletan, untzigintzan eta itsas - nabigazioan trebatuta zegoen eskulana.

-Bizkaian, alderdi garrantzitsu hauei esker hasi zen industrializatzen Ibaizabal  ingurua:
meatzeak kalitate handikoak ziren (fosforo gutxikoa), kokapen estrategikoa portua oso gertu  zegoenez (komunikazioa)  ez zen garestia meak esportatzea. Ingalaterrara esportatzen ziren, batez ere, meak.

-Merkatu nazionalaren sorrera:

barne-aduanen ezabaketa eta kostaratzea  1841. (Espartero). Merkatu bakar bat sortzeko trabak erabat desagertzen dira.

Bilboko burgesiak garrantzi handia izan zuen  industrializazio-prozesu horretan, fabrika zaharkituak kendu eta metalurgia-
Fabrika modernoak jarri baitzituzten haien ordez. Gainera irabazien zati handi bat inbertitu zuten industria-prozesuak  hobetzeko enpresa berriak sortzeko

Bizkaia, Gipuzkoa, Santander eta Asturias nagusi ziren burdingintza industrian, meategietan aberastasun handia zeukaten eta. Gainera, merkataritza hori esportaziora begira zegoen eta kapitalizazio handia ekarri zuen. Hau da, burdina atzerrira saltzeak eragindako diru sarrera izan zen euskal kapitalismoaren oinarria.
Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen hirurogeiko hamarkadan, gero gerra karlista zela-eta gelditu bazen ere. .

Bizkaian industria moderno bat sortzeko lehenengo ahaleginak 1841koak dira


Bilboko merkataritza-burgesiako talde merkatari bat, burdina produzitzen eta eraldatzen hasi zen, Estatuko lehenengo sozietate anonimoa sortuz:

Boluetako Santa Ana

Sozietate hau Ibaizabal ibaian kokatutako antzinako burdinola eraldatzen hasi zen, eta burdina urtzeko herrialdeko lehenengo labe garaia, oraindik erregai gisa egur ikatzez funtzionatzen zuen.

1848an, Ibarra anaiek La Merced sortu zuten Guriezon (Kantabrian)

Kokapen honek oztopoak jartzen zituenez, 1855ean enpresa Barakaldora eraman zuten Karmengo Amaren Labe Garaia delakoa kokatu zuten (gero Bilboko Labe Garaien  sorgunea izango dena). Hemen eraikitako ontzietan Asturiasetik eta Bretainia Handitik ekartzen zen harrikatza erabiltzen hasi ziren.

Lehen industrializazioan lagungarri suertatu ziren eragileak:

1857an bi elkarte sortu ziren:

Trenbideak Espainiako merkatuarekin bat egiteko Bilbo- Miranda de Ebro- Tutera


Mirandan de Ebron  Madril - Irun trenbidearekin lotzea lortu zuten eta, horrela, Bilbok tradizionalki izan zuen Gaztelako produkzioen esportazio-portu gisa jokatutako papera berreskuratu zuen (Santander lehia gaindituz). Espainiako merkatuan integratzeko oso garrantzi handiko urratsa izan zen.

Sektore finantzieroaren hastapenak: “ Banco de Bilbao”,


Bilboko burges familia gehienek hartu zuten parte. Biurteko progresistaren (1854-56) neurri liberalizatzaileek erraztu zuten bi entitate hauen sorrera.

Biek aldatu zuten euskal ekonomiaren egoera eta pausu garrantzitsu bat izan ziren XIX. Mendeko garapen ekonomikoan

B) 1870. Hamarkada

Azken gerrate karlistaren ondorengo urteak. BERREZARKUNTZA GARAIKO INDUSTRIALIZAZIOA. Bizkaiko meategien  ustiaketa.

Euskal Herriko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko, hala, kanpoko inbertsioari esker gertatu zen.

1855ean jarri zuten, Espainiako lehenengo Bessemer bihurgailua (burdinazko lingote bat oinarri harturik, altzairua seriean egiten zuen). Bihurgailu horrek burdina ez-fosforikoa behar zuen (Europako bi zonetan bakarrik: Suedian eta Bizkaian). Suediako mea kostaldetik urrun zegoenez eta arazo klimatikoek zaildu egiten zutenez garraioa, Britainia  Handiko industriek Bizkaikoa erabili zuten: untziratzen portuetatik hurbil, ustiatzen erreza zen (ia ia kanpoan baitzegoen) eta kalitate handiko burdina ez- fosforikoa zen. Lurralde horretako industria zabaldu egin zen.

Hamarkada bukatzean, berriz, lehen Martin-Siemens labea piztu zuten, kalitate goreneko altzairua ekoizteko, mendea bukatzean ekoizpen guztiaren bi herenak bertan egiten ziren.

1865etik aurrera Bizkaiko mea-zonaren ustiapen intentsiboa hasi zen, denbora gutxiren buruan, ehunka mehatze sortu ziren Somorrostron eta Trianon.
Bizkaiko burdingaia ustiatzeko konpainia ugari sortu ziren, baina batez ere atzerriko kapitalarekin, hauetan Ibarra anaiek hartu zuten parte. Familia horrez gain, beste enpresari euskaldun batzuk, esaterako Martínez de las Rivas, Chavarri, Sota , Aznar, ere hasi ziren meatzeak ustiatzen eta  burdin mea esportatzen. Horrela sortu ziren, besteak beste:
Luchana Mining Company(1871), Orconera Iron Ore Lid (1873, + %25 ibarra anaiak) eta Société Franco-Belge des mines de Somorrostro (1876, + %25 ibarra anaiak). Kontutan izan behar da, urte honetatik aurrera trenbide-azpiegitura trinko baten trazadura ere hasi zela.

Aldi honetako ezaugarria atzerriko inbertsioak izan ziren (ingelesa batez ere) eta honek azpiegituren  (trenbideak, ontziralekuak..) eraiketari bidea ireki zion. Horrekin batera, eskulan merkea (immigrazioa), proletalgoaren agerpena.

Seiurteko Demokratikoaren politika librekanbista: Figuerolaren zerga librekanbistak atzerriko inbertsioa eta burdinaren esportazioa bultzatu zituzten. Batez ere, atzerriko kapitala zuten enpresak arduratu ziren mea Ingalaterrara esportazioaz, baina esportaziotik ateratako mozkinen zati bat euskal gizarteko zenbait sektoreetara itzuli zen, sozietate handien kapitalean (Ibarra anaiak) zuzenean esku hartzen edo meatzeen jabeek  burdin mea zuzenean esportatzea izango da (Sota edo Aznarren kasua)

Hirugarren Karlistaldian industria gelditu egin zen, baina handik aurrera, burdina-ekoizpena eta  esportazioak etengabe hazi ziren, mendearen amaierara arte.

1876an, bigarren karlistada amaitu zenean eta Berrezarkuntzan foru legeak kendu zirenean, burdingintza sendotu zen, Galeseko koke ikatza Bilbora iristen hasitakoan. Galeseko ikatza merkeagoa zen eta bero ahalmen handiagoa zuen. Horren ondorioz, Asturiasko burdina lantegiek lehiakortasuna galdu zuten, gain-kostuak jota. Euskal Herriko Industrializazioa prozesuan funtsezkoa izan zen Bilbo eta Cardiff arteko merkataritza ardatza sendotzea, bi zutabeok oinarri harturik: Britainia Handira burdina esportatzea eta Galeseko ikatza Bizkaiko labe garaietarako inportatzea. Bi norabideetako trukeak handitzearekin batera, jaitsi egin ziren unitate garraiatu bakoitzeko kostuak.  1880 eta 1900 bitartean produkzioaren %90 esportatu zen.

C) 80. Hamarkada. Industria Siderurgikoa. Labe garaien garapena. Burgesia boteredunaren eraketa

Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra


Bizkaiko meatzaritzaren etekinak  pertsona  talde txiki batek  bereganatzea erraztu zuen, hauek baitziren meategien jabeak eta meategien ustiaketetan  parte hartzen zutenek.

Talde honek hasi zuen, 80ko hamarkadan, Bizkaiko egitura ekonomikoa sakonetik aldatuko zuen industrializazioa, hiru lantegi sortuz:

  • Sestaon,Francisco de las Rivasek  Fábrica de San Francisco (1878) sortu zuten;
  • Txabarrik, La Vizcaya(1882); Barakaldon,
  • Ybarra anaiek Karmengo fabrika modernazitu, eta Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao bihurtu zuten (1882); eta 1890ean, Etxebarria familiakoek La Iberiasozietate anonimoa sortu zuten.
  • Gerora Azken hiru enpresa horiek bat egin zuten, eta   Bizkaiko Labe Garaiak (
    Altos Hornos de Vizcaya) sortuz ziren, 1902an, hainbat hamarkadatan euskal burdingintzaren enpresen buru izan zena.

Honen emaitza, ekoizteko gaitasun izugarria zuen industria bat izan zen.
Arazoa zen ekoizteko gaitasuna merkatuak kontsumitzeko zuen gaitasun erreala baino askoz ere handiagoa zela, horrela, XIX. Mendearen bukaerako burgesiaren arazoa merkatua bihurtu zen. Aldaketa protekzionismo ezartzearekin batera iritsi zen.  
1887tik aurrera, ekonomiaren kontzepzio nazionalista hasi zen. Horretarako atzerritarren lehiarekin amaitu beharra zegoen, horregatik industriako burgesia, Victor Txabarri buru zuela, merkatu nazionala babestuko zuen lege protekzionista lortzen tematu zuen.
Helburua merkatu espainola lortzea zen, horretarako, atzerritik iristen ziren produktuei zerga-mugak ezarriz. Ondorioa, 1896ko legea:
Trenbideek zituzten muga zergen salbuespenak desagertu  egin ziren.

D) 90. Hamarkada. Boom ekonomikoa. Konzentrazio industriala eta hainbat sektoreen garapena


-Kontzentrazio  industriala:  "Liga Vizcaína de productores"( 1894): altzairu eta burdin mearen monopolioa barne-merkatua monopolizatzeko (cartel bat osatu zuten);  Altos Hornos de Vizcaya" ( 1902).

-

Ontzigintzaren garapena

Burdina mearen esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-ontzien hazkundea ekarri zuten.
1898an koloniak galtzean kapitala herrialdera itzuli zen eta ontzigintzaren sektorea suspertu zuen.
Astilleros del Nervión, (Martinez Rivas),  (La Naval,
Sestaon

);

 
Euskalduna (Ramón de la Sota eta Aznar) (itsas inperio handia sortu zuten, 190lean, Bizkaiko 152 itsasontzietatik 77 kontrolatzen zituzten) Hemendik aurrera, burdina-mea Bizkaiko itsasontzietan garraiatuko da (Garai hartan, Bizkaiak eraikitzen zuen Espainiako itsasontzien %50) Honek  aseguru konpainiak sortzea ekarri zuen: “Aurora”(1900), “ La Polar” (1901)

-
Metalurgiaasko indartu zen, enpresa garrantzitsuak sortu baitziren; besteak beste, la Sociedad de Talleres Deustun eta Sociedad Alambres del Cadagua Alonsotegin.

-Baina trenbideen sektorea  hazi zen gehien, hainbat trenbide eraiki baitzituzten lurralde osoan zehar, batez ere, bide estuko trenbideak. Linea hauek eraiki zituzten: Tutera-Bilbo (1863), Iparraldeko Trenbide (Irun eta Miranda de Ebro lotzen zituen)eta Euskal Trenbideak (1906), Bilbo eta Donostia. Meatzaritzako trenak ere baziren, burdingaia portuetara garraiatzeko: Trianokoa (1865), Orconerakoa (1877) eta Lutxanakoa (1887)

-Sektore finantzieroaren garapena: bankuak eta Burtsa

Mehatzeetako eta Siderurgiako oligarkiatik iritsitako kapitalak egitura finantziero baten osaketa ahalbidetu zuten:
Bilbao Bankua (1857), Bizkako Bankua(1901),. Bilboko Burtsa (1901)

-

Industria hidroelektrikoa

Bilboko burgesia sektore elektrikoa bultzatu zuen Euskal Herrian eta Espainian. Garai honetan  ere  lehendabiziko hidroelektrikok sortu ziren: Ibaizabal, Hidroelectrica del  Nervion;  Hidroeléctrica Ibérica...

Garapen eragileak:  Kontzertu ekonomikoa (diputazioak burgesiaren esku, industrializazioari bultzada (azpiegiturak hobetu

edota,  Lehen Mundu Gerraren eragina (Espainia neutrala)XIX. Mendearen bukaeran Bizkaian industria siderurgikoa zegoen, egitura finantzieroa, merkatua, komunikabideen azpiegitura hastapenak eta portu berria.

Esan daiteke Bizkaia jadanik industrializatuta zegoela

5.2.GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIO EREDUA

Bereizgarriak. Bizkaiarekin konparatuz, guztiz desberdina izan zen


Gipuzkoan industrializazioak beste eredu batera jo zuen, ezaugarri geografikoek, lehengaien eskasiak eta kapital metaketa ezak bultzaturik. Prozesua eragin zuten faktoreak:

  • Kokalekua (ezaugarri geografikoek eragin zuten sakabanatua izatea
  • Kapitala:
    jatorri ezberdinetakoa (atzerrikoak, Bizkaikoak, Espainiako beste lurralde batzuetakoak eta bertakoak- merkatariak, landa eremuen jabeak, indianoak, lanbide liberaletako kapitalistak
    ....). Kapitalismo ez monopolista batek gidatu zuen Gipuzkoako industrializazio prozesua, kapital hori ez zegoen pertsona edo familia bakar batzuen esku, enpresari txiki eta erdi mailako askok hartu zuten parte.
  • Gipuzkoako industrializazio-prozesua askoz motelagoa izan zen, 1840 hamarkadatik XX. Mendearen lehen hamarkadak arte (1898tik aurrera koloniak galtzean hango kapitalak itzuli ziren). Bultzada nabarmena I. Mundu Gerraren Garaian.

  • Banaketa orekatuagoa. Herrialdean zehar banatu zen eta enpresa txikiak edo erdi mailakoak ziren gehienetan. Hala eta guztiz ere, kontzentrazio maila handiagoa izan  zen Deba (burdina), Oria (papergintza)
    Eta Urola (ehungintza)
    Ibaien arroetan; Goierrin (metalurgia), Azkoitian, Beasainen edota Donostian eta honen inguruko herrietan Errenteria Hernani, Pasaia, Irun,.

  • Dibertsifikazio handia:

    Armagintza, siderurgia, ehungintza, papergintza, metal eraikuntza… eta ez zegoen, Bizkaian bezala, sektore nagusi bat.

Sektore nagusiak:


PAPERGINTZA


. 1841.Eko dekretuaren arabera, aduanak kostaldera, Donostia, Pasaia, Hondarribi, Getaria eta Debara eraman ziren. Momentu honetatik aurrera enpresa berrien sorrera eta honek probintziaren suspertze ekonomikoa

1842an


  Donostiar burgesiaren talde batek  Tolosan La Esperanzasortu zuen,  paper jarraitua egiten  zuen lehenengo enpresa. 1841- 1880 arte Oria Ibaiaren inguruan paper fabrika asko sortu ziren: Iruran, Txaraman; Tolosan fabrika garrantzitsuak sortu ziren:

La Confianzaeta La Providencia(1858), La Tolosana

 Baina mendearen bukaeran sektorea krisian sartu zen: ekoizpena merkatuan zeunden kontsumorako aukerak baino handiagoa zelako.

XX. Mendearen hasieran Gipuzkoako industrializazioaren bizkortzea gertatu zen


Paperaren sektoreak berregituraketa sakona jasan zuen, fabrikak ugaritu ziren, teknologia berriei esker, eta horrez gain, 11 enpresak bat egin, eta Papelera Española sozietatea sortu zen 1902an. Gipuzkoa, protekzionismoari esker, Espainiako lehen hornitzaile bihurtu zen. 

EHUNGINTZA


Arlo hau ere transformatzen hasi zen 1840 hamarkadatik aurrera.
Bergara nabarmendu zen gehien, Hilería Muguerzazeritzon enpresa sortu baitzen han, Tolosa (Elosegui txapelak)
Eta  Errenteria (Fabril Lanera)
, eta  Azkoitian  (espartinak);
Andoainera eta Hernanira ere zabaldu zen.  XIX. Mendearen amaieran, 25 fabrika baino gehiagotan lantzen zuten kotoia, zeta eta artilea; besteak beste.

Hirugarren Karlistaldia amaitu ondoren sustatu zen gehien industrializazio-prozesua


. Enpresa hauetako finantziazioan mendearen azken urteetan sortutako bankuek (ez ziren Bizkaian eta Bilbon bazelakoak, baina bai txikiak eta ertainak); eta Gipuzkoako bankua (1899)
Donostiako Aurrezki kutxa (1878); Gipuzkoako Aurerzki kutxa (1896) hartu zuten parte.

SIDEROMETALURGIA



Deba Beheran, arma industria izango da nagusi Eibar, Ermuan eta Soraluzen. Lehen Munduko Gerraren urteetan (1914-18);  asko hazi zen kanpoko eskariei esker, gehien bat (nazioartean ospe handia lortu zuen, pistolak). Arrasaten, Elgoibarren eta Pasaian ere zabaldu zen.
Gerra bukatzeak eskariaren jaitsiera eragin zuen eta krisia sortu zen.  Krisiak langabezia ekarri zuen eta enpresek berregituratzeko prozesu bat hasi zuten. Armen sektoreak, adibidez, bizikleta (Orbea) eta josteko makinak ( SIGMA-Elgoibar) ekoiztuko ditu.

Deba garaian


Arrasate, XIX. Mendearen bigarren erdialdetik 1914arte Arrasateko Unión Cerrajera (kapital bizkaitarra+gipuzkoarra). Beasainen berriz, "Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles” CAF
1917an sortu zen, honek trenbideko materialak eta bagoiak eraikitzen zituen esportatzeko. Goierrin (Zumarraga, Legazpi) enpresa metalurgiko handiak sortu ziren, Legazpiko “Patricio Echeberria” eta Orbegozo
Zumarragan

1820 Urquijo bankua sortu zen Donostian.

Denborak aurrera egin ahala, banakako ekimenak ez ziren nahikoa izan, eta 1920ko hamarkadatik aurrera kooperatiben fenomenoa sortu zen, adibiderik bikainena, Alfaren sorrera.

Garraioak

Errepide sarea


Aldundiek eta enpresa bidegileek eginiko ekimenei esker, XVIII. Mendetik aurrera nabarmen garatu zen eta hurrengo mendean zehar hobekuntza lanek etenik gabe jarraitu zuten.
Pasaiako portuak, errepide sare eta trenbide sare on batek erraztuz zuten Gipuzkoako industriaren garapena.
Madri-Irun (burdinbide zabala); Bilbo-Donostia, Urolakoa, Bidasoakoa..( burdinbide estuko trenak).

Itsas trafikoa. Bilboko portua izan zen erreferentzia nagusia. Debakoak eta Pasaiakoak ere garrantzia izan zuten.

Lehen Mundu Gerrak ekarritako garapen industrialaren ondoren, Gipuzkoa lurralde industrializatu bihurtu zen, Espainiako hirugarrena, Bartzelona eta Bizkaia ondoren.

5.3. ARABAKO INDUSTRIALIZAZIOA BERANTIARRA

1955 arte nekazaritza (zerealak, patata eta ardoa) izan zen ekonomiaren oinarria.
1950eko hamarkadaren bukaeran hasi zen eta 60ko hamarkadan izan zuen unerik garrantzitsuena.

Gasteiz izan zen manufakturak zituen ia zentro bakarra


. Lehenengo karlistada bukatu ondoren  manufaktura enpresa txikiak sortu ziren (inportanteena Justo Montoyak sortutakoa gurdiak (carruajes) eta diligentzia egiteko). XIX. Mendearen azken herenean, enpresa elektriko txiki batzuk sortu ziren, eta bankuen sektorea hedatzen hasi zen;
1850an “Caja Munizipal” sortu zen behe klaseko  aurrezkiak bultzatzeko, 1864an  Banco de Vitoria bankua sortu zen.

Gasteiztik Madril -Irun ardatza  igarotzea (Europarekin  komunikazioa) abantaila izan zitekeen industria garapenerako baina Bilborekin konexioa ez izatea izango zen industrializazio berantiarren arrazoi bat.
Beste batzuk trenak manufaktura  ez suspertzea, kapitalik eza eta burgesia ekintzailea ez izatea izan ziren.

 Azken gerra karlista amaituta eta Kontzertu ekonomiakoak ezarri ondoren, enpresa batzuk instalatu ziren Gasteizen  (oihalak, galdategiak, nekazaritzarako makinak…)

1868an, Heraclio Fournier enpresaburua Euskadiko hiriburura iritsi zen. Estanpazio litografikoko lantegi bat sortu zuen han, eta 1877an, espainiar karta sorta asmatu zen. Karta sorta hori seriean egiten hasi zen, eta Espainia osoan arrakasta handia izan zuen.

Dena den 1950 arte itxoin beharko da enpresa “handiak” sortzeko:


Areitio, Iriondo, Esmaltaciones San Ignacio, Forjas Alavesas… industria garapenaren benetako  eragileak.  1955tik.
Llodio  ere aipatu behar da. 1935an Bizkaiko kapitalek “ Vidrieras de Llodio” ren agerpena eragin zuten eta 1940an” Aceros de Llodio”.

Industriaren garapenarekin batera eta hari ondo loturik garatu zen finantza sektorea.
Erakundeok industrializazioari bultzada handia eman zioten, industrializazio horrek finantzabide oinarria behar beharrezkoa zuelako. 1922an Espainiako bankak guztira zituen erreserben erdia zegoen euskal erakundeen esku.

5.4. INDUSTRIALIZAZIOAREN  GIZARTE ONDORIOAK

Migrazio mugimenduak eta hiritartze-prozesua: Immigrazioa Euskal_Herrian

Industrializazioaren garapenak eragin izugarria izan zuen gizartean


Euskal- Herrian fabrika berria asko zabaldu ziren eta eskulan ugari behar zen, behar horrek immigrazio bultzatu zuen. Etorritako langile horien esker egin zuen aurrera industrializazio-prozesuak. Gehienak inguruko probintziatik etorri ziren eta Euskal Herriko egitura sozio-ekonomikoa aldatu zuten. Biztanleria asko handitu zen, batez ere, Bilbon eta haren inguruetan. Immigranteak Bizkaiko ibai ezkerretako herrietan bizi ziren fabrika ondoan, berriz, oligarkia Bilboko itsasadarraren eskuinean kokatu zen: neguri, Getxo...

Gizarte egituran egondako aldaketak

ALDAKETA DEMOGRAFIKOAK

Bilakaera demografikoa industrializazio ereduarekin lotuta dago


. Araba eta Nafarroako biztanleria oso motel hazten zen bitartean, Gipuzkoa eta bereiziki Bizkaiak hazkunde ikaragarri izan zuen. Industrializazio eredu honek eskulan ugariren inportazioa (landa exodoa) eta eskulan hori gune geografiko txiki batean biltzea ekarri zuen. Horrela, heriotza-tasak gora egin zuen, lehenengo industrializazioarekin populazioa pilatzeen ondorioz: biriketako gaixotasuna eta infekziosoak izan ziren heriotzaren arrazoi nagusiak. Bizitzeko baldintza eskasak, higiene faltak, soldata errealaren jaitsierak eta lan saio gogorrek sortutako egoerek hilkortasunaren gorakada ekarri zuen. XIX. Mendearen bukaeran behera egingo du osasun baldintzak hobetu zirelako.

GIZARTE EGITURA industrializazio prozesuak eta hazkunde demografikoak aldaketa handiak sortu zituzten gizartean.

Euskal Herriko gizartea oso polarizatua egon zen Berrezarkuntza garaian

Oligarkia


Talde txikia zen eta goi-mailako burgesia industrial eta finantzieroa osatzen zuen.
Bizkaian, Ibarra, Chavarri, Martinez de las Rivas, Sota, Aznar... Familiek fabrika garrantzitsuak zituzten eta hauek botere politikoa ere  monopolizatuta zuten. Goi burgesia honen aukera politikoa espainolista zen.
Ohitura berriak sustatu zituzten (turismoa eta futbola), Atletic Club de Bilbao eta Real Sociedad izeneko taldeak sortu ziren.

Erdi mailako klaseak



Gutxi ziren. Lanbide liberalekoak, merkatari txikiek eta erdi- mailako lurjabeek osatzen zuten

Ideologikoki oso heterogeneoa zen, nahiz eta Euskal herrian askok joera nazionalistara jo zuten. Kultur maila handiko taldea zen.  Bizitza politikoan parte hartzen hasi ziren goi mailako burgesiarekin batera, baina oligarkia zen benetako kontrol politikoa zuen taldea.

Langile klasea:


gero eta gehiago ziren, mehatzeetako eta industrietako langileen bizi-maila txarra zen eta izan zituzten arazo ekonomikoek bultzatu zuten klase-kontzientzia hartzera.
Talde honek zituen arazoen artean, lehen mailako produktuen prezioen igoera, etxebizitzako alokairuen gehiegizko igoera eta soldata txikiak zeuden. Bestalde, industriako langileen artean oso normala zen emakumeak eta haurrak lanean ikustea; horiek oso soldata txikiak jasotzen zituzten eta lan-esplotazioaren erregimenaren menpe zeuden. Euskal Herrian langileen nahian sozialismoaren bitartez ( Perezagua, Indalezio Prieto) bideratu ziren. Bestalde, 1911n izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna sortu zen, Solidaridad de Obreros Vascos (SOV), gero Eusko Langileen Alkartasuna (ELA)
izango zena.

Nekazariak:


Lurraren banaketa desorekatuaren ondorioz lurrik gabeko jornalari asko zeuden. Biztanle aktiboaren %70 ziren. Jabe txikiek diru-sarrera eskasak zituzten eta horrekin ez zen nahikoa familia mantentzeko. Gainera lanik gabe egoten ziren denboraldi luzeak. Hala eta guztiz ere, beraien egoera izan arren ez zuten gatazka handirik sortu jauntxoen menpe bizi zirelako.

IDEOLOGIA POLITIKO BERRIAK ETA MASA GIZARTEAREN AGERPENA


Gero eta jende gehiago bizi zen hirietan eta zabalagoa zen informazioa. Hori dela eta, jendeak era aktiboan hartzen zuen parte gizarte-arazoetan, gero eta indar handiago hartzen ari zirelako elkarteak. Horrez gain, 1890 gizonezkoen sufragio unibertsala.
Berrezarkuntza sistematik kanpo zeuden alderdiak (errepublikanismoa, nazionalismoa, anarkismo, sozialismo...) gero eta indar gehiago hartu zuten.

Mende bukaerako urteetan ere masa-gizartea agertu zen fenomeno sozial gisa. Jarduera ludikoek (kirol-ikuskizunak, zezenketak, zinema...) bultzatu handia izan zuten. Jarduera horiekin batera, elkarteak ere garatu ziren (kultura alorrekoa, ateneoak, kultura elkarteak-, aisiarako guneak -kasinoak- langile elkarteak, sindikatuak, kooperatibak.

Entradas relacionadas: