Euskal Herriko Industrializazioa: Ezaugarriak, Ereduak eta Ondorioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Ezaugarri Nagusiak

Oro har, Euskal Herrian industrializazioa nahiko berandu garatu zen, are gehiago, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian. Bizkaia eta Gipuzkoa XIX. mendean industrializatu ziren, eta Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria XX. mendean.

  1. Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoa: Aberastasun gehien sortu zen probintzia izan zen, eta industrializazio garaian Euskal Herriko ekonomian pisu gehien izan zuena.
  2. Burdingintzaren nagusitasuna: Burdinaren eta altzairuaren ekoizpena izan ziren industriako sektorerik garrantzitsuenak.
  3. Espainiako merkatuarekiko dependentzia: Burdin produktu eta ondasunak, batez ere, Espainiako merkatuan saldu ziren, zaila gertatu izan zelako Europako herrialde aurreratuagoetan lehiatzea.
  4. Kanpoko eskulanaren erabilera: Bizkaia XIX. mende bukaeran hasi zen immigrazioan, eta urte horietan nahiko iraunkorra izan zen. Gipuzkoan, berriz, XX. mende hasieran hasi ziren poliki-poliki etorkinak agertzen, baina geroago nabarmen igotzen joan zen etorrera hori.

Bizkaiko Industrializazio Eredua

Hasiera

XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen garatzen.

Kokapena

Batik bat Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Bilbo bertan.

Aldeko Baldintzak

  1. Itsasportuarekiko hurbiltasuna.
  2. Kalitateko burdingaiak.
  3. Ohiko burgesia merkataria.

Etekina eta Onuradunak

1855ean, Ingalaterrako industrian Bessemer bihurgailua erabiltzen hasi ziren. Asmakizun horren bidez burdina altzairu bihurtzen zen. Sistema honek fosfororik gabeko burdingaiak behar zituen. Europan bi lekutan aurki zitekeen honelako burdingaiak: Suedian eta Bizkaian. Britainia Handiko industriari gehiago interesatzen zitzaion Bizkaiko lehengaia, lortzeko errazagoa baitzen.

  1. Zatirik handiena kanpoko kapitalistentzat zen.
  2. Beste zati handi bat hemen bertako burgesentzat zen.

Ondorioak

  1. Lortutako etekinekin industria berriak sortu zituzten: Bilboko Labe Garaiak, La Vizcaya.
  2. Iraultza teknologikoak gero eta enpresa handiagoak eskatzen zituen, eta horretarako kapital gehiago ere behar zen.
  3. Siderurgia handiari lotuta, bestelako burdingintzaren garapena iritsi zen: Aurrera, Talleres Deusto.
  4. Sektore honekin batera ontzigintza ere garatu zen: Euskalduna, Sota.
  5. Beste sektore batzuk ere garatu ziren: hidroelektrika, oihalgintza.
  6. Industria horiek sortzeko behar ziren hasierako inbertsioak finantzatzeko bankuak, elkarte anonimoak eta Bilboko burtsa sortu ziren.

Gipuzkoako Industrializazio Eredua

Ezaugarriak

  1. Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan ez zen gertatu industriaren kontzentrazio geografikorik. Nahiko orekaturik joan zen industria garatzen.
  2. Ez zen gertatu sektore baten nagusitasun nabarmenik, Bizkaian gertatu zen moduan. Industrializazio multisektoriala eta ertainak ziren nagusiak.
  3. Merkatuan eta artisautzan sustraituriko erdi mailako burgesak eta burges txikiak izan ziren industrializazioari ekingo ziotenak.
  4. XX. mende hasieran, talde finantzarioak sortu ziren: Banco Guipuzcoano, San Sebastián.
  5. Gipuzkoako industrietako langileria ere bertakoa izan zen. XX. mendea ondotxo aurreratu arte, nekazari mundutik zetorrena hain zuzen.

Aldeko Faktoreak

  1. Geografikoak: Frantzia eta Espainiaren artean kokatzen zen.
  2. Finantzarioak: Ohiko burgesia merkataria. Merkataritzan lorturiko mozkinak industrian inbertitzen ziren.
  3. Giza kapital aproposa: Artisauen tradizioan moldatua.

Kontrako Faktoreak

  1. Burdinaren eta harrikatzaren falta.

Sektoreen Araberako Azterketa

Sektoreak eta Kokapena
  1. Burdingintza: Antzinako burdinoletan eta tailer txikietan oinarriturik, lantegi moderno batzuk sortu ziren: CAI, Patricio Echeverría.
  2. Armagintza: Sektore honek tradizio handia zuen Gipuzkoan. Lehen Mundu Gerrak sektore honen loraldia eragin zuen. Horren ostean armagintzaren ekoizpena jaisten joan zen, eta lantegi batzuk birmoldatu egin ziren beste ondasun batzuk ekoizteko. Eibar eta Soraluze izan dira garrantzitsuenak.
  3. Oihalgintza: Antzinatik sakabanatuta zegoen nekazari giroan, XIX. mendean. Sektore hau batez ere Bergara aldean kontzentratu zen.
  4. Papergintza: Tolosa aldean kontzentratu ziren papergintzarik garrantzitsuenak: Lan Esperanza, Brunete.
  5. Zementugintza: Arroan, Zumaian eta Donostian kokatu ziren sektore honetako enpresak.

Arabako eta Nafarroako Industrializazioa

Noiz eta Zergatik

1960ko hamarkadaz geroztik.

Eragina Izan Zuten Faktoreak

  1. Hamarkada horretan nazioarte zein Estatu Espainiar mailan industri ekoizpenaren izugarrizko gorakada gertatu zen.
  2. Itsasaldeko lurraldeak industri aldetik nahiko aseta zeuden eta industrializazioa ondoko probintzietara zabaldu zen.

Ezaugarri Komunak

Erakundeen bultzada.

Bultzatutako Neurriak

  1. Lantegi berriak eraikitzeko lurzorua eta beharrezko azpiegiturak eskaintzen hasi ziren.
  2. Nafarroako Diputazioa kreditu-fondoak eta onura fiskalak eskaintzen hasi zen.

Kokapen Geografikoa

Araban, industria Gasteiz aldean. Nafarroan, berriz, probintzian zehar sakabanaturik, Iruñean kokagune industrialik garrantzitsuena izan arren.

Ipar Euskal Herriko Industrializazioa

Ezaugarriak

  1. Berandu garatu zen.
  2. Herri handietan soilik: Donibane-Lohizune eta Maule.

Industria Aipagarrienak

Kimika, aeronautika, elikagaien eraldaketa eta larruaren eta oinetakoen industria.

Entradas relacionadas: