Euskal herriko historia kontzertu ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,32 KB

16.Testua Kontzertu ekonomikoak ezeztatzea


Formaren aldetik, testu hau juridikoa da.
Kontzertu ekonomikoa ezeztatzen duen dekretu bat delako.
Edukiari dagokionez, politiko ekonomikoa da, zeren eta kontzertu ekonomikoa deuseztatzen duelako. Lehen mailako iturria dugu. Nahiz eta dekretua osorik ez egon BOE (Boletin Oficial del Estado), Estatu berri faxistaren aldizkari ofizialean dago. Egilea Francisko Franko izan zen. Frankok Espainia Nazionaleko estatu

berriaren burua zen.Espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deitzen diogun aldian. Hartzailea publikoa da. Bereziki Euskal probintziei zuzenduta dago. Gipuzkoa eta Bizkaiari bereziki eta zeharka Nafarroa eta Arabari berresteko.

Denboran eta espazioan kokatzeko Burgosen egindako dekretua da 1937ko ekainaren 24an. Gerra zibilean, Madril konkistatu gabe. Frankoren tropak Bilbo hartu eta egun batzuetara ezeztatu zen kontzertu ekonomikoa.


Idei nagusiei dagokionez, Frankok Gipuzkoa eta Bizkaiari kontzertu ekonomikoak ezeztatzen die, bando Nazionalaren aurka aritu direlako Gerra Zibilean.

Bertan Kontzertu ekonomikoen kontrako bi arrazoi azaltzen ditu:


  • Diputazioek eskumen gehiegi zeukaten. Hori dela eta, arruntak bihurtuko ditu zigortuko dituelako.

  • Zerga karga gutxi ordaintzen zutela, orain beste probintzietan bezala batuko dira.

Euskal probintziek estatuak emandako pribilegioen eskuzabaltasunari ezberdin erantzun die. Alde batetik, Araba eta Nafarroan kontzertu ekonomikoek jarraituko dute, leial izan direlako. Baina beste aldetik, Bizkaian eta Gipuzkoan ezeztatuko dira. (Zigorra)


Kontzeptuekin jarraituz, ezinbesteko da kontzertu ekonomikoa zer den jakitea. Espainiako Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga eta finantza harremanak antolatzen dituen baliabide juridikoa da, foru erregimenaren parte da. Beste aldetik, Aldundia, Bizkaiko gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu. Eskuduntza hauen jatorria hain zuzen ere foru izaeran datza, izan ere, Euskal Herriko foruen garaitik datoz.

Amaitzeko, Mugimendu Nazionala, Espainian Frankoren diktadura garaian faxismoan oinarritua zegoen eta gizarte eta bizitza publikoan ordezkari bakarra izaten saiatu zen frankismoaren sistema totalitarioa izan zen.

Aurrekarriei dagokionez, aurretik, aipatzen den Kontzertu Ekonomikoa zer den azalduko dugu. Liberalismoak ekarritako iraultza eta aldaketa sakonen ondorioz, Euskal Probintzietan krisi handia sortua zen XIX. Mendetik. Foruen defentsan altxatu egin ziren euskaldun asko, Gerra Karlistak dira horren adibide nabarmenena. Azkenean, Errestaurazioarekin batera (Primo de Rivera garaian), Canovas del Castillok azken gerra karlista irabazi eta probintzia hauetako Foruak ezabatu zituen, hauen ordez, finantziazio sistema berezi eta partikular bat ezarriz, Kontzertu Ekonomikoa.

Kontzertu Ekonomikoak beraz, garrantzi ekonomikoa izatez aparte, bazuen ere garrantzi sinboliko handia euskal abertzaleentzat. Militar batzuk eta eskuineko indarrak Errepublikako gobernuaren kontra altxatu ziren eta gerra hasia zuten, sistema aldatu nahian. Altxamendu hori ez du lortuko Instituzioak bereganatzea eta bi bandoen arteko gerra piztuko da, Gerra Zibila (1936-1939). Legea argitaratzen denerako protagonista diren bi probintziak (Gipuzkoa eta Bizkaia)
Errenditu dira, nazionalek Gipuzkoa konkistatu ondoren eta Bilboko “burdin gerria” gainditu ondoren.

Nazionalen hasierako helburua, Madrilen konkista izan zen, honen defentsa sutsuak Franco eta Molaren estrategia aldaketa ekarri zuen eta iparraldeko industria eta aberastasuna lortzeko erasoa iparraldera bideratu zuten. Errepublikarekin lerratutako bi probintzia hauek kontrolatzea iparraldeko eremu industria-siderurgiko garrantzitsua kontrolatzea izan zen. Bitartean, Franko, bando nazionaleko boterea bereganatzen hasi zen. Altxatu ondoren, Franco “Generalisimo” izendatu zuten, eta ondoren, ikusten ari garen urterako, 38rako, Estatu Berriaren eraikuntzan ari dira. Bertan Partidu Bakarra osatuko da, eta Franko botere absolutua lortuko zuen.


Ideien analisiari dagokionez, 1936ko Urrian, Nafarroa, Araba eta ia Gipuzkoa osoa ere hartuta zegoenean (Elgeta izan ezik), Errepublikako gorteek autonomi estatutua onartu zuten. Euskal gobernuak errepublikaren aldeko gerra zuzendaritza hartu zuen.

Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugako mendietan lubaki-lerro bat eraiki zuten lurraldea defendatzeko eta tropa frankistei aurre egiteko. 1937ko ekainaren 19an tropa nazionalak Bilbon sartu ziren eta handik gutxira, ekainaren 24an, dekretu hau atera zuen Frankok, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak baliogabetzeko zigor bezala. Errepublikanoek emandako lege guztiak guztiz debekatu ziren. Honen proposamena Gipuzkoa eta Bizkaia zigortzea zen. Kontzertu ekonomikoa pribilegioa iruditzen zitzaion Frankori bi arrazoi nagusiengatik: Aldundiek kudeaketa autonomia zutelako eta zergapetuek estatua aurrera eramateko karga gutxiago ordaintzen zutelako. Zentralizazioa bilatzen zutenek ez zuten onartzen inolako berezitasunik. Baina Araba eta Nafarroan bai onartu  ziren, Frankoren alde jarri zirelako.


Ondorioei begira, garrantzitsuenetako bat gizarte zibilaren aurkako errepresioa izan zen. Honek oinarrizko askatasun eta eskubideen galera, Euskal elizaren aurkako errepresioa, euskal kultura eta hizkuntzaren debekatzea ekarri zuen.

Geroago, Frankismoan zehar Nafarroa eta Araba “provincias exentas” izan ziren, Kontzertuen onurak izanik. Bertan ere (Araban eta Nafarroan), bertako erakundeek baliabide gehiago izan zuten azpiegituretan inbertitzeko. Aldiz, Gipuzkoak eta Bizkaiko aldundiek diru gutxi jaso zuten azpiegitura eta obra publikoetan inbertitzeko.

Gerora, 60.Hamarkadan, Bizkaian eta Gipuzkoan industrializazio prozesua kontrolik gabe, modu basatian eman zen.


Balorazioari dagokionez, testu honek garrantzi handia izan du historian zehar, izan ere, testu honen bidez 1878an Espainiako gobernuak Euskal Herrian emandako Kontzertu Ekonomikoa bertan behera geratu zen 1937 urtean Bizkaia eta Gipuzkoako probintzietan. Bakarrik mantendu egin zen Araban eta Nafarroan frankismoaren garaian. 1981etik aurrera 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutuari esker, Kontzertu ekonomikoa berreskuratu zen Bizkaian eta Gipuzkoan, hain zuzen ere gaur egun arte dagoena.


Entradas relacionadas: