Euskal herriko historia kontzertu ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,44 KB

Hemen Dugun dokumentua Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu ekonomikoak Ezeztatzeko lege-dekretuaren zatia da. Gerra zegoela Francoren, Altxamenduko ejertzitoen buru eta Generalísimoa irailetik, erabakia Izan zen. Dokumentu publikoa da. Bertan deuseztapenaren arrazoiak eta probintzia traidore hauen (Gipuzkoa eta Bizkaia)
Dekretu ondorengo egoera ekonomikoa zein izango den adierazte da.

Lehen Mailako iturri historikoa da, idatzi dagoen moduarengatik juridikoa, Eta eduki politiko -ekonomikoa .

1937-06-23an, Bilbo nazionalen menpe erori berria eta Estatutua ere. Burgesen Idatzia, Mugimendu Loriatsuaren hiriburu gerra garaian, eta Argitaratua hurrengo egunean izan zen BOE aldizkarian (nº 247). Eragina batez ere Gipuzkoa eta Bizkaian izango du.

Dokumentu Honen gai nagusia Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu ekonomikoaren Deuseztapena da.
Kontzertu ekonomikoa zen Ogasun ministerio eta Diputazioen arteko akordio ekonomikoa, honen arabera euskal Lurraldeek nolabaiteko autonomia ekonomikoa zuten, beraiek Erabakitzen zuten zein zerga jarri, noiz kobratu , nola administratu Ondoren urtero, aldez aurretik adostutako, kupo izeneko diru kopuru Bat ordaintzen zioten Ogasun Ministerioari. Abantaila Garrantzitsuenak zergak lurraldeko arazoak konpontzeko edota Hainbatetan hobekuntzak egiteko
erabiltzen Direla. Hauek 1878an ezarri ziren 1876an foruak deuseztatuak izan Zirelako.

Dekretua Hau idatzi zenean Espainian Gerra Zibila ematen ari zen. Izan ere, 1936ko hauteskundeetan eskerreko alderdiek Sortutako koalizioak, Fronte Popularrak, lortu zuen garaipena Garaipen honek zentru-eskuinekoen egokitzapena, kalean tentsioa Areagotzea polarizazio politikoarengatik eta gobernu Errepublikano- Sozialista berrezartzea ekarri zuen. Fronte Popularren garaiko Gobernuak Biurteko Erreformista garaiko erreformak martxan jarri zuen Berriz, amnistia eman zien 1934ko iraultzan kartzelaratuei, euskal Estatutuaren idazketarekin hasi ziren berriz (1936ko urrian onartuko Dena). Garai honetan Falange (muturreko eskuin faxista), karlistak Eta Sanjurjo eta mola jeneralak estatu kolpe bat prestatu zuten. Honek guztiak prestatu zuen bidea 1936ko uztailaren 17an emango zen Altxamendurako. Horrek aipatutako gerra zibila hastea ekarriko du.

Altxamenduaren Ondoren bi fronte sortzen dira: nazionala (faxistak) eta Errepublikarena (gorriak). Euskal Herrian, Araba eta Nafarroa, Karlisten eraginpeko eremua, nazionalen alde jarri ziren. Gipuzkoa Eta Bizkaia, berriz, errepublikaren alde jarri ziren. 1936an Nazionalek Nafarroatik Gipuzkoa hartu zuten frontera itxiz baina Bizkaia 9 hilabete gehiago mantendu zen “libre”.

Bizkaiak Bere defentsarako “Burdin gerrikoa” eraiki zuen, Bilbo eta Honen inguruko industria gunen inguruko hesi ia igaroezin baina proiektu hau diseinatu zuen ingeniari Nazionalista, ihes egin ondoren, etsaietara pasa zen; horrela Errazagoa izan zen eremu hori hartzea. Altxatutakoek babesa izan Zuten (Alemaniako Kondor legioa eta Italiako brigadak). Hauek Biztanleria zibila bonbardatu zuten, beldurra hedatzeko (Gernika, Durango …). Azkenik Euskal Herriko ebakuazioa agindu zen. Nazionalek Bilbo 1937ko ekainean hartu zuten mendean. Gudaroste Abertzalea Santoñara erretiratu zen eta han italiar soldaduen Aurrean kapitulazioa sinatu; gero, ordea, Francoren armadaren esku Utzi zituzten. Ezkertiarren gudarosteak, berriz, desegin egin ziren; Ahal izan zutenek Asturiasera eta Kataluniara jo zuten, borrokan Jarraitzera. Galtzaileetako askok atzerrira jo behar izan zuten. Eusko Jaurlaritza ere Kataluniara joan zen eta hortik Frantziara.


Analisiarekin Jarraitzeko dokumentuan esaten da Dekretuak Kontzertu ekonomikoa Zuten lau lurraldeen egoera ekonomikoari buruz eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa deuseztatzeko, Arabakoa eta Nafarroakoa mantentzeko Arrazoiei buruz eta geroko egoera ekonomikoari buruz hitz egiten du.

Francok Adierazten du kontzertu ekonomikoa izan duten lau lurralde hauek “pribilegioa” izan dutela, euskal probintziak eta Nafarroa, Estatuko beste lurraldeen egoera ekonomikoarekin konparatuz. Dokumentuan Gipuzkoa eta Bizkaikoak ezeztatzeko eta Araba eta Nafarroakoa mantentzeko arrazoiak ematen ditu.

Francoren Dekretuak probintzia hauetako Diputazioek duten autonomia eta bertako Biztanleek dituzten pribilegioak jasotzen ditu. Beraz, lurralde Horietako biztanleak armak hartuta altxatutakoen aurka altxatu ziren. Nafarroako eta Arabako kasuan, probintzia hauen jokabidea goraipatzen Du. Hori dela eta, Francok probintzia hauen kontzertua mantentzea Erabakitzen du.

Azkeneko Paragrafoan lau lurralderen ondorengo egoera ekonomikoa azaltzen da. Francok zehaztu du Dekretua indarrean jartzen den momentutik (1937-07-01), Bizkaia eta Gipuzkoak estatuko beste lurralde guztiek Ordaintzen duten eran eta momentuan ordaindu beharko dutela, ea ordea Nafarroa eta Arabak, non kontzertua mantenduko den. Era horretara Francok Diputazioekin kontzertatutako finantzatzeko erregimena Ezeztatzen du.


Konklusio Moduan esango dut Francok ikusita zein izan zen Bizkaia eta Gipuzkoaren jokabidea gerra garaian, kontzertu ekonomikoak Deuseztatzea erabaki zuela. Landu dugun dokumentuan “pribilegio Ekonomiko” horien amaiera jasotzen da, Araba eta Nafarroakoa Mantentzen diren bitartean.

Kontzertu Ekonomikoak 1978ko konstituzioarekin berrezarriko dira Euskal Herriko Eta Nafarroako finantziazio sistema bezala. Gaur egun mantentzen Dira.

1978ko Konstituzioarekin autonomien estatua sortu zen deszentralizazio Administratiboa irekitzen zuen prozesu bati hasiera emanez. Honek Ahalbideratu zuen Kontzertu ekonomikoak berrezartzea euskal Lurraldeen eta Nafarroan autonomia finantzatzeko erregimen bezala. Gaur egun indarrean jarraitzen dute.


Entradas relacionadas: