Euskal Herriko Herri-Antzerkia: Xaribariak, Maskaradak eta Gehiago

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Xaribariak

Xaribariak edo astolasterrak ohiturazko komediatxoak dira. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak hartzen dituzte eta aire zabalean antzezten dira. Xaribariak erru edo hutsegite moralen aurka gazteriak antolatzen dituen kanta satirikoak dira.

Maskaradak

Maskara edo mozorro hitzak ematen digu maskaradak zer diren ulertzeko lehen pista. Antzerki-itxura har dezaketen jai-dantzak dira, musikaz lagunduriko mimo eta adierazpen mintzatuez osatuak. Inauteri garaian egiten dira.

Maskaradetako taldeak

  • Gorriak: Bertako jendea (Bizargilea, Medikua, Borikaria...).
  • Beltzak: Atzerritarrak (Hartza, Buhameak, Kukulleroak...).

Pastoralak

Pastoralak euskal herri-antzerkiko agerpenik ezagunenak dira. Erdi Aroan jatorria dutela uste da, baina pastoral zaharrenen testuak XVIII. mendekoak dira. Erlijioarekin zerikusia zuten eta azken aztarnak Zuberoan daude.

Pastoralaren egitura

  1. Munstra: Hasierako desfilea.
  2. Lehen pheredikia (hitzaurrea):
    • Ongietorria.
    • Edukiaren laburpena.
    • Ikuskizuna atsegin gertatzeko desira.
  3. Trajeria: Istorioaren antzezpena.
  4. Azken pheredikia (epilogoa):
    • Hutsegiteen barka-eskea.
    • Mezua.
    • Agurra.

Baladak

Baladak edo erromantzeak gertaeren kontaketetan oinarritzen dira eta literatura-generoen artean epikako sailean sartzen dira. Gertaera historikoak kontatzeaz aparte, asmaketak, sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketaz emandako sailak ere badira.

Baladen berezitasunak

  • Eredu epikoa (XV.-XVI. m.): Erdi Aroko bukaerako gudu-gertakariak, buruzagi eta jauntxoen ekintzak eta banderizo kantuak. Adibidez: Beotibarko gudua.
  • Eredu epiko-lirikoa (XVII. m.): Kontaera dute oinarri, baina dramadunak dira (elkarrizketaz emanak). Pertsonak, lekuak eta garaiak orokorrak dira. Adibidez: Arrosa xuriaren azpian.
  • Eredu lirikoa (XVII. m.): Herri-poesian ugariena eta onena. Gaiak amodiozkoak dira, sinbolismoz beteak eta elkarrizketa bidez agertzen dira. Adibidez: Intxauspeko alaba.

Entradas relacionadas: