Euskal Herriko Geomorfologia eta Klimaren Faktoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,17 KB
Geomorfologia: Lurrazaleko Egiturak
Lapiazak edo lenarrak tabike gutxi-asko zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak dira. Jariatze-urek isurialdeetan eragiteagatik eratzen dira ildoak, bai eta gainazal pitzatuetan eragiteagatik ere.
Uraren Eraginez Sortutako Egiturak
- Arroilak, zintzurrak edo karkabak: Haran estuak eta sakonak dira, eta ibaiek eratutako isurialde malkartsuek inguratzen dituzte.
- Poljeak: Sakonune luzeak dira; hondo horizontalak dituzte, eta isurialde malkartsuz inguratuta daude.
- Dolinak edo torkak: Ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune handiak dira. Zirkularrak edo inbutu-txurakoak izan daitezke.
- Haitzuloak: Sortzeko, ura infiltratu egiten da, eta lur azpiko kareharrizko eremuetako pitzaduretan galeriak eratzen ditu. Estalaktitak sabaitik kaltzio karbonatotan aberatsa den ura tantaka erortzean sortzen dira. Estalagmitak lurrean ura metatuz sortzen dira. Infiltratutako ura lurgainera itzul daiteke, iturburuen edo urbegien bidez.
- Leizeak: Lurgaina lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.
Kostaldeko Egiturak
- Lurmuturrak: Itsasoan barneratzen diren kostaren irtengune handiak dira.
- Golkoak eta badiak: Kostan barrena itsasoak egiten dituen sargune zabalak dira.
- Itsaslabarrak: Itsasertzeko malkarrak dira, maldatsuak oro har, itsasoaren higiduraren ondorioz sortuak.
- Itsasadarrak: Kostako sargune estuak dira. Ibai-haranen azken zatia itsasoak inbaditzearen ondorioz sortutakoak dira.
- Padurak: Lokatzezko lautadak dira. Badia baxuetan eratu ohi dira, badiak zeharkatzen dituzten ibaiek eta itsasoak ekarritako sedimentuekin beteta.
- Albuferak: Kostaldeko aintzira gaziak dira, badia ixten duen kordoi batek itsasotik bereiziak.
- Deltak: Kostaren irtenguneak dira, eta ibaiek ekartzen dituzten sedimentu guztiak itsasoak birbana ezin ditzakeenean eratzen dira.
Kostaldeko Hareazko Egiturak
Dunak: Hondarrezko kostetan egon ohi diren hareazko tontorrak dira. Haizeak garraiatutako eta pilatutako hondarrarekin eratzen dira, hondar hori landarediak geldiarazten duenean.
Faktore Geografikoak eta Klima
Latitudearen Eragina
Faktore geografikoak: Espainiaren latitudeak Ipar hemisferioko zona epelean dago, lau urtaro egotea eragiten du: oso nabarmenak dira (uda eta negua), tarteko beste bi (udazkena eta udaberria). Kanariar Uharteak latitude subtropikalean daude, Kantzer tropikotik gertu.
Kokapenaren Eragina
Iberiar penintsula oso ezaugarri termiko kontrastatuak dituzten bi masa handiren (Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa), eta bi kontinenteren (Europa eta Afrika) artean dago. Kokapen horrek zenbait aire-masa-guneen bidegurutze bilakatzen du. Kanariar Uharteak Afrikako kostaldetik gertu daude.
- Iberiar penintsula zabalera handikoa da, kostalde ia koskarik gabea duena, eta kostaldearekiko paraleloak diren mendi ugari dituena; hori dela eta, itsasoaren eragina oso urria da bertan.
- Erliebearen eragina hiru faktoreren ondorio da:
- Altitudean 100m gora egin ahala, tenperaturan 0,5ºC / 0,6ºC bitartean jaisten da eta, horrek airea hozten eta kondentsatzen duenez, prezipitazioak ugaritu egiten dira.
- Erliebearen kokapenak zenbait eratako eraginak dauzka:
- Itsasoaren eragina zailtzen edo errazten du.
- Aire-masa jakin batzuen eragina errazten edo zailtzen du.
- FÖEHN EFEKTUA: Haizebeko mendi-hegaletan aire lehorrak behera egiten du eta horrek atmosfera berotzen eta lehortzen du. Efektu hori oso nabarmena da mendi-erliebeak dituzten Kanariar Uharteetan.