Euskal Herriko Biztanleria Aktiboa, Jarduera eta Langabezia Tasak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
con un tamaño de 3,7 KB
Biztanleria Aktiboa: Definizioa eta Sailkapena
Biztanleria aktiboa 16 urte edo gehiago izanda ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana eman edo ekoizpen horretan murgiltzeko ahaleginak egiten dituzten pertsonen multzoa da.
- Lan egiten duen biztanleria biztanleria aktibo okupatua da.
- Lan bila ari dena biztanleria aktibo ez-okupatua da.
Biztanleria ez-aktiboak ez du ordaindutako lanik egiten. Talde honetan sartzen dira pentsiodunak, errentadunak, ikasleak eta etxeko zereginetan aritzen diren pertsonak.
Jarduera Tasa: Bilakaera eta Aldaketak
Biztanleriaren jarduera neurtzeko zenbait indize daude. Jarduera tasaren bilakaeran bi une nagusi bereiz daitezke:
- Oraintsu arte behera egin du: Emigrazioaren eta menpekotasun tasaren gorakadaren eraginez gertatu zen. Kanporako emigrazioak, batez ere, gizonezkoen jarduera tasa ukitu zuen, eta barrukoaren eraginez, emakumezkoen biztanleria aktiboa galdu zen hasieran. Menpekotasun tasak gora egin zuen, nahitaezko eskolatze aldia luzatu zelako, erretiro ordaindua orokortu zelako eta, kasu batzuetan, erretiroa hartzeko adina aurreratu zelako.
- 1987tik gora egin du: Bereziki Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) egiteko sistema berriaren eraginez, biztanleria ez-aktiboa murrizten baitu. Hala ere, behin-behineko faktore nagusia emakumezkoak lan munduan sartzea da, nahiz eta oraindik ez den asko gauzatu.
Jarduera Tasaren Aldaketak
Jarduera tasak aldaketak ditu faktore hauen arabera:
Sexuaren Arabera
Gizonezkoen jarduera tasak oraintsu arte behera egin du, krisi ekonomikoaren eta industria birmoldaketaren eraginez. Horrek erretiro aurreratuak ugaritzea eta langabezia aldi luzea eragin zituen, eta langile askok itxaropena galdu eta lan mundua bertan behera utzi zuten behin betiko. Emakumezkoen jarduera tasa, aldiz, apurka-apurka berreskuratzen joan da. Emakumezkoak lan merkatuan sartzeko arrazoiak ideologikoak, demografikoak eta ekonomikoak izan dira.
Adinaren Arabera
Gizonezkoen kasuan, jarduera tasarik handienak 25 eta 54 urte bitartean daude, eta emakumezkoen kasuan, 20-24 urte bitartean.
Lurraldeen Arabera
Jarduera tasa handiak dinamismo ekonomikorik handiena duten inguruetan daude, enplegurako aukera gehiago eskaintzen baitituzte, hala nola: Mediterraneoko kostaldea, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Bartzelona.
Langabezi Tasa: Bilakaera eta Aldaketak
Langabezi tasaren bilakaeran etapa hauek bereiz daitezke:
- 1973 arte: Ez zen arazo larria izan. Lan merkatuan zegoen presio demografikoa konpontzeko, kanpora emigratzen zen; gainera, emakumezkoek etxetik kanpo ez zuten lanik egiten.
- 1973 eta 1985 bitartean: Langabezia tasak hazkunde handia izan zuen arrazoi hauengatik: krisi ekonomikoa, industria birmoldaketa, atzerrian zeuden emigrante espainiarrak itzultzea, emakumezkoak lan merkatuan sartzea eta biztanle askok lana eskatzea.
- 1985 eta 1995 bitartean: Langabeziak behera egin zuen 1990 arte, egoera ekonomikoak hobera egin zuelako. 1995 arte, berriro gora egin zuen hamarkadaren hasierako krisiaren eraginez, eta lan eskaintza gelditu eta lanpostuak suntsitu ziren.
- 1995etik aurrera: Langabezi tasak behera egin du, egoera ekonomikoa ona delako eta lan merkatuan sartzen diren belaunaldiak hain ugariak ez direlako.
Langabeziaren Aldaketak
Langabeziak aldaketak ditu adinaren, sexuaren, trebakuntza mailaren, urte sasoiaren eta autonomia erkidegoaren arabera.