Euskal Herriko Autonomia Estatutua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,69 KB
11 GAIA.
1. ERBESTEA.
Bilbo frankisten esku jauzi ondoren Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen, 1938an Bartzelona hartzear zutela Frantziara. Milaka herrikide babestu ziren herrialde horretan. Agirre lehendakaria Belgikan zegoen Alemaniaren 1940ko erasoaldian eta ezin Europatik atera. 1941ean lortu zuen Estatu Batuetara ihes egitea. Frantzia okupatuta eta Vichyko erregimena ezarrita Eusko Jaurlaritzaren eta EAJ alderdiaren lokalak itxi eta Euzko Deya aldizkaria ere. Milaka errefuxiatu eta gobernu ordezkariak Amerikara, Mexiko, Argentina, Venezuela bereziki joan ziren. Jaurlaritzaren ordezkaritzak New Yorken eta Londresen ireki zituzten, harreman onak nazismoaren kontrako borroka zela eta (Jesus Galindez nazionalistak espiatzen jardun zuen FBI eta CIArentzat. Beste euskaldun asko alemanen kontzentrazio esparruetan amaitu eta hil ziren.
Errepublikaren erbesteko gobernuarekiko harremanak ez ziren errazak izan, tirabira ugari eta haustera ere iritsi ziren. Baionako Ituna sinatzean 1945eko (21. Testu iruzkina) martxoaren 31an batasuna berreskuratu zen. Euskal indar politiko eta sindikal guztiek, EAK, PSE, ANV, UGT, ELA, CNT... Alderdi Komunista barne Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren papera eusteko konpromisoa hartu zuten. Nazio Batuen erakundearen laguntza espero zuten. Handik gutxira diktadoreak botereari eutsiko ziola ikustean samintasuna nagusitu zen. Politika tentsioak areagotu ziren eta Alderdi Komunista Eusko Jaurlaritzatik bota zuten 1948an. 1950ean Euskal Munduko Biltzarra egin zen Parisen. Aukera eman zuen indar politikoak batzeko eta Francoren erregimenaren aurkako oposiziorako irizpideak zehazteko.
1.1.BARNEKO ERRESISTENTZIA.
Euskal lurraldean geratu ziren buruzagi politikoak alderdien azpiegiturak berrantolatzen hasi eta zubiak ezartzen Frantzian eta Ingalaterran zeuden buruzagiekin: Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatu bat sortu zituzten. 1946ra arte EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat antolatzekotan egon ziren eta talde politiko-militar antolatu: Euzko-Nahia. Nazioarteko egoera berria zela eta proiektua alde batera utzi zuten. Harrezgeroztik borroka baketsuaren alde egin zuten.
Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren kontrako oposizioa zirela eta greba orokor bat deitu zuten 1947ko maiatzaren 1erako: 60.000 langile inguru, errepresio gogorra (2000-4000 atxilotuak eta kaleratu asko). Beste greba orokor bat 1951ko apirilean: bizimodua garestitu zela eta gizarte hobekuntzak eskatzeko.
2. FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN: HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA ALDAKETA SOZIALAK.
Gerra ostean Euskadiko garapen ekonomikoa batez ere Bilbo inguruan ikusgarria izan zen. Nazio-berreraikuntza planak aprobetxatuz industria siderurgikoek, kimikoek, finantza sektoreak, ontzigintzak eta abarekoek emaitza bikaineko eta irabazi handiko aldia izan zuten.
EAEko burgesia handia hirurogeiko hamarkadako hazkundearen protagonista nagusia izan zen. Garapen ekonomiko horren arrazoia lehenengo frankismoko fase autarkikoko negozio bikainetan pilaturiko kapitala izan zen. Eta, era berean, “desarrollismoaren” kreditu beharrizanen ondorioz Euskadin atzerriko kapitala sartzea, bereziki kimika sektorean.
Kooperatibismoa Gipuzkoan. Finantza beharrizanen eraginez kooperatibismoa orokortu zen, Arrasaten bereziki, Ulgor kooperatibaren bidez eta gizarte-katolizismoaren eraginez (Jose Maria Arizmendiarrieta, apaiza). Sozietate kooperatiboen gune garrantzitsuena sortu zen Euskadiko Kutxaren inguruan egituratuta (Laboral Kutxa). Industria asko sustatu zituzten: galdaketak, ekipo ondasunak, etxetresna elektrikoak…
Araba. Ordura arte ez zuen industria-iraultzarik izan eta Gasteizko udalak sustatuta Gasteizko inguruan industria fenomenoa metatuta egon zen.
EAE osoko hazkunde ekonomikoa. 1959ko Egonkortze Planaren ondoriozko eraginpean gelditu eta 1973ra arte hazkunde iraunkorra egon zen. Industria kimikoa garrantzitsua sortu zen Bizkaian, metalurgia garatzen jarraitu zuen bitartean. Araban horrek izan zuen hegemonia. Bizkaian lehen sektoreak indarra galdu zuen (nekazaritza, arrantza, meatzaritza). Gipuzkoak Arabak baino hazkunde txikiagoa izan zuen, produktibitatea handiagoa izan arren.
EAEko hazkunde ekonomikoak industria siderometalurgiakoarekiko mendekotasun handiegia zuen eta 1973ko petrolioaren nazioarteko krisiaren ondorioz arazo hori nabarmendu zen, kapital inbertsioak geldiarazi zirenean. Bestalde trantsizioko mugimendu sindikalaren (politikoak) eta ETAk enpresaburuen aurka jarduera terroristaren ondorioz, enpresaburu asko EAEtik kanpora joan behar izan ziren. Horrela Euskadiko ekonomia krisi sakonean sartu eta birmoldaketa gogorra egin behar izan zen.
Desarrollismoaren ondorio demografikoak. Hamabost urtetan 1960-1975 bitartean Euskadiko biztanleriak %44,38 hazkundea izan zuen. Laurdena lantegietara lan bila iritsitako beste probintzietako gazteak ziren. Migrazio-saldo itzela izan zen kostaldeko probintzietan. Bilbo Handiaren kasuan 1950etik 1970ra biztanleria 405.000 biztanletik 816.000 biztanlera igo zen eta horietatik 330.000 migranteak izan ziren.
LEHENBIZIKO EUSKO JAURLARITZA: LEHENDAKARITZA ETA DEFENTSA, José Antonio Aguirre (EAJ-PNV); SEGURTASUNA, Telesforo Monzón (EAJ-PNV); JUSTIZIA ETA KULTURA, Jesús María de Leizaola (PNV); OGASUNA, Heliodoro de la Torre (EAJ-PNV); MERKATARITZA ETA HORNIKUNTZA, Juan Ramón Aldasoro Galarza (Izquierda Republicana); LANA, AURREIKUSPENA ETA KOMUNIKAZIOAK, Juan de los Toyos (Partido Socialista Obrero Español); INDUSTRIA, Santiago Aznar (PSOE); GIZARTE LAGUNTZA, Juan Gracia (PSOE); LAN PUBLIKOAK, Juan Astigarrabía (Partido Comunista de España); NEKAZARITZA, Gonzalo Nárdiz (Acción Nacionalista Vasca); y OSASUNGINTZA, Alfredo Espinosa (Unión Republicana).
3. FRANKISMOAREN AURKAKO OPOSIZIOA.
Frankoren lagunak EAEn.- Francoren erregimenak armadaren, elizaren, enpresaburuen, hiriko erdiko klase zati baten eta lurjabeak ziren nekazarien laguntza izan zuen. Frankismoarekin EAEko burgesiak berreskuratu zuen errepublikarekin galdutako indarra.
Aldundiak, udalak, ministerioak eta enbaxadak abizen euskaldunez bete ziren: Areilza, Lequerica, Javier de Ibarra, Pilar Careaga… Prestakuntza kultural eta intelektual handiko pertsonak ziren, eta erregimenarekiko jarrera pragmatikoa zutenak. Francorekiko leialtasun pertsonala eta familia politiko jakinekoak (falangistak, karlistak, monarkikoak, katolikoak…)
Ekonomiaren garapenak erregimeneko bezerokeria apolitikoa sortzea eragin zuen, baina sistema mantentzeko baliagarri. Frankismoaren EAEko gizarte egituraren barruan honako hauek sartu ziren: burgesia txikia, enpresaburu ertainak, funtzionarioak, zerbitzu-sektoreko profesionalak eta baserritarrak. Udak babes horrekin, Donostian igarotzen zituzten erregimenaren ordezkariek.
Francoren aurkako oposizioa EAEn.- Jazarpen politikoa eta soziala Fronte Popularreko alderdietan eta taldeetan oinarritu zen eta bertako kide nagusiak auzipetu eta espetxean sartu zituzten.. Oposizioa eratzeko ahaleginak alferrekoak izan ziren. Errepublikanoak (IR eta UR) buruzagi historikoak desagertuta gaitasunik gabe geratu ziren.; sozialistek Besteiro eta Largo Caballero galdu zituzten eta Prieto eta Negrinen arteko tirabirak kaltegarriak izan ziren.; komunistek borrokan jarraitu zuten, makien bidez eta Aran haranaren inbasio txikia eta alferrekoa egin zuten. EAJko abertzaleek 1941ean Euskadiko Kontseilu Nazionala sortu zuten Londresen, independentismoa aldarrikatzen zutelarik. Estatubatuarrekin batera hartu zuten parte hainbat ekintzatan eta espiotzan. Agirreren gobernuan EAJ zen nagusi eta mendebaldeko estatuetatik babes gutxi izan zuten. 1945ean erbesteko indar errepublikano espainiarrekiko akordioa itzuli zen eta Baionako Ituna sinatu zuten koalizioko gainerako alderdiekin.
ERREGIMEN FRANKISTA MUNDURA IREKI.- Amerikako Estatu Batuekiko 1953ko hitzarmena sinatzeak eta bi urte geroago NBEn sartzeak aldaketa ekonomikoak eragin zituzten Espainian: langileen mobilizazioak 1952ko, 1956ko eta 1958ko grebak. Protestak orokortu ziren eta frankismoaren oposizio tradizionalaren ideiak belaunaldi berrira hedatu ziren.
EAEn barruko oposizioak lotura estua izan zuen erbestearekin Frantziako hurbiltasuna zela eta.. Aipagarriak 1947ko eta 1951ko lehenengo greba orokorrak Bilboko itsasadarreko eta Gipuzkoako zona batzuetatik hedatu zirenak.
4. DIKTADURAREN KRISIA EUSKAL HERRIAN.
Indalecio Prieto 1962an hil zenean tirabirak sortu ziren PSOEn, sektore historikoa baztertuta geratu zelarik eta Felipe González jarri zuten idazkaritza nagusian eta EAEko Nicolás Redondo UGTn (Suresneseko Kongresuan).
Abertzaletasunaren barruan EAJko gazteek (EGI) kritikatu egin zuten alderdi horren erreformismo demokratikoa; horrela bertatik banandu eta 1959an ETA (Euskadi Eta Askatasuna) sortu zuten. Hurrengo urtean Agirre lehendakaria hil zen Pariseko erbestean. ETA sorberriarren teoriko nagusia Txabi Etxebarrieta izan zen, Bilboko familia dirudun batean jaiotakoa; maoismo sartu zuen erakunde terroristaren barruan eta horrela sozialismo abertzalea defendatu zuen. 1970ko abenduan Burgoseko epaiketa ETAko hamasei kide epaitu zituzten, eta horrek nazioarteko ospea eta eta erregimenaren aurka indarkeria erabiltzeko legitimazioa eman zion erakundeari.. ETAren ekintza ikusgarriena Luis Carrero Blanco, gobernuko presidentearen hilketa izan zen 1973ko abenduaren 20an.
Elizak ere garrantzi handiko eginkizuna oposizio taldeen eraketan. Protestako eta mobilizazioko gidariak buruzagi sindikalak eta Ekintza Katolikoko langile taldeetatik sorturiko politikariak ziren. Vatikano II. kontziliotik euskal eliza politizatu egin zen. 1960an 339 abadek frankismoaren aurkako agiria sinatu zuten 1968an talde bat Derioko Seminarioan giltzapetuta gelditu zen eta 1974an Bilboko apezpikuak, Antonio Añoveros, Euskal Herria bere nortasuna mantentzeko eskubidea zuela aldarrikatu zuen pastoral-eskutitz batean. Eliza gainera euskal kulturaren eta euskararen irakaskuntzaren sustatzaile nagusia izan zen, (Elizaren mendeko ikastoletan 12.000 ikasle zebiltzan). Aipagarria da euskara batuaren sorrera. Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Gabriel Aresti, Txillardegi, Koldo Mitxelena eta Luis Villasante izan ziren euskara batuaren bultzatzaile nagusiak.
23 TESTUA
1.KOKAPENA.TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
Aztertuko dugun dokumentua testu juridiko bat da, Lege Nagusi bat delako; 1978ko Espainiako Konstituzioa 1978ko abenduaren 29an idatzita. Eduki politikoa du batez ere.
Lehen mailako informazio iturria da, hau da, testu historikoa. Gainera publikoa ere bada Espainiako herritar guztiei zuzenduta dagoelako.
Testuaren egileak gorte konstituz
ionalak izan ziren, bereziki honetan ordezkaritza zuten partidu politikoak: UCD, PSOE, AP eta PDC partiduak. Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta (publikoa).
1978ko Konstituzioaren txostengileak:
• (UCD) Gabriel Cisneros Laborda (1940-2007) Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón (1940) José Pedro Pérez-Llorca Rodrigo (1940-2019)
• (PSOE) Gregorio Peces-Barba Martínez (1938-2012)
• (PCE) Jordi Solé Tura (1930-2009)
• (AP) Manuel Fraga Iribarne (1922-2012)
• Kataluniako gutxiengoa (CDC, UDC, PSC-R, EDC y ERC): Miquel Roca i Junyent (1940)
Honen helburua Espainian eredu politiko eta juridiko berria ezartzea da.
Konstituzio hau 1978ko abenduaren 29an onartu zen, trantsizio garaian, Suarez gobernuburu zela.
2. ANALISIA. BARNE AZTERKETA.
Testu honen helburu nagusia eredu politiko berria ezartzea da, Monarkia Parlamentarioa. Testuaren egitura halakoa da: Lehenengoz sarreratxo bat agertzen da, gero 6 artikulu eta azkenik bi xedapen (xedapen gehigarriak eta xedapen indargabetzailea).
- Lehenengo artikuluak Espainia zuzenbide-estatu (estatua lege-sistema beten bitartez antolatzen da) sozial (Estatuaren jarduera hiritarrentzako ongizatea bilatzea) eta demokratiko (botereak eta erabakiak guztiok hautatu) giza eratzen dela esaten du. Gainera subiranotasun nazionala herriari dagokiola dio eta Estatuaren forma politikoa Monarkia Parlamentarioa dela.
Bigarren artikuluan aipatzen da Espainiako nazioaren batasuna dela espainiarren aberri batuta eta zatiezina, eta eskualdeen autonomia aitortzen du.
66. Artikuluan dio botere legegilea gorte konstituziogileak izango dutela eta bi ganberako sistema dagoela: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
98. Artikuluak esaten duenez botere betearazlea gobernuak izango du: Presidentea, presidenteordeak eta ministroak.
117. Artikuluan botere judiziala herriko epaile eta magistratuak dutela esaten da; independenteak dira, bakarrik legeen mende daude.
143. Artikulua lurraldeen Autonomia eskubidea aldarrikatzen da: Ezaugarri kultural, historiko, ekonomiko erkidegoak zituzten probintzia mugakideen eskubidea Autonomia erkidegotan eratzeko.
Xedapen gehigarriak foruak berronartuko direla dio eta hauen eguneratzea konstituzioa eta Autonomia Estatutuen bidez egingo dela.
Azkenik, xedapen indargabetzaileak 1839ko Legea (foruak berretsi zituena) eta 1876ko Legea (foruak deuseztatu zituena III. gerra karlista eta gero) Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan indarrik gabe geratuko direla dio.
3. TESTUINGURU HISTORIKOA.
Frankoren heriotzak diktadura aldia itxi zuen, eta demokraziarako bidea zabaldu. Joan Karlos (Frankoren hautaketa) azaroaren 22an Espainiako erregea izateko zin egin zuen. Honek bere hitza bete eta Espainiak estatu demokratiko bihurtzeko erreformen alde egin zuen. Erregeak, Suarezek, oposizioak eta eragile zibilek sekulako aldaketak eragin zituzten.
Krisialdi-aldi ekonomikoaren eraginez politika zaildu eta lan baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioak areagotu ziren. Terrorismoak ere alde oso garrantzitsua izan zuen desorekak sortuz.
1977ko ekainean hauteskundeak izan eta gero inor baztertu Gabe konstituzio bat izan behar zutela pentsatu zuten. Konstituzio Gaietarako batzordea arduratu zen testua idazteaz. Txostengileek (UCD, PSOE, PCE, AP eta Gutxiengo Katalana) herritar gehienek onartzeko moduko konstituzio bat prestatu zuten. Erreferenduma 1978ko abenduaren 6an egin zen , hautesle erroldakoen 67% bozkatu zuen eta hauen %87k eman zuen aldeko botoa; Euskadin izan zen abstentzio handia.
Konstituzio honek gizarte demokratiko aurrerakoia zuen helburu eta luzea eta zurruna zen.
4. LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA.
Garrantzi handiko testua da hau, Frankoren diktadura eta gero, Konstituzio edo gobernatzeko eredu berria eta demokratikoagoa ezartzeko aukera delako.
Gainera, konstituzio honek herritarren aldeko izatea saiatu zen, berdintasuna, eta askatasuna oinarri izanik. Honekin Frankoren gobernu-aldiaren arrastoak ia guztiz ezabatu ziren eta gaur egungo printzipio eta konstituzioaren oinarri giza erabili ziren artikulu hauek.
Azkenik Euskadi, foruak deuseztatu izanagatik onura batzuk jasoko zituela aldarrikatzen zuen, Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa besteak beste..
24 TESTUA
1.KOKAPENA.TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA
Aztertuko dugun dokumentua testu juridiko bat da, estatutu bat agertzen baita; Euskal Herriko Autonomia Estatutua 1979ko abenduaren 18an idatzita. Eduki politikoa du batez ere. Lehen mailako informazio iturria da, hau da, testu historikoa. Gainera publikoa ere bada Euskadiko herritar guztiei zuzenduta dagoelako.
Testuaren egilea: 1977an Euskal Legebiltzarkideen Biltzarrak autonomia-aurreko proiektua egin zuen. 1978an Eusko Kontseilu Nagusiak Estatutuak bilduko zituen eskumenak eta transferentziak prestatu zituen. Adolfo Suarez gobernuburuaren eta Karlos Garaikoetxea EAJ burukidearen arteko elkarrizketaren ondorioz Gernikako Estatutua burutu zen. Juan Karlos erregearen izenean idatzita eta Gorteek onartuta. Euskadiko herritar guztiei dago zuzenduta.
Estatutu hau 1979ko abenduaren 18an onartu zen trantsizioaren garaian, Suarez gobernuburu zela. Euskal Autonomia Erkidegoari euskarri juridiko ematea zuen helburu.
2. ANALISIA. BARNE AZTERKETA.
Testu honen helburu nagusia ere, Euskal Herriko lurraldeetan eredu politiko berria ezartzea da. Testuaren egitura hauxe da: Lehenengoz sarrera bat agertzen da, geroago 5 artikulu eta azkenik xedapen gehigarri bat.
Lehenengo artikuluak dio Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa sortu dela (Konstituzioarekin eta Estatutu honekin bat etorriz) espainiar estatuaren barnean.
Bigarren artikuluak esaten du autonomia erkidegoan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa ere (Euskal Herriaren barruan sartzea erabakitzen badu) egongo direla.
Hirugarren artikuluak dio lurralde bakoitzak bere autonomiari eta antolamendu tradizionalei eutsi ahal diola, edo bestela, nahi izatekotan, berretsi edo eguneratu.
Seigarren artikuluaren arabera, euskara, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin eta edozein herritarrak hau erabiltzeko eta ikasteko eskubidea izango du.
17. artikuluak esaten duenez autonomia erkidegoak haren polizia propioa eratzeko askatasuna izango du (Ertzaintzaren sorrera) eta Euskal Herritik kanpoko zerbitzuez Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzak arduratuko dira.
Azkenik, Xedapen gehigarriak Euskal Herriak, Estatutu hau onartzeagatik, izan dituen eskubide historikoei uko egingo ez duela dio (foruei erreferentzia eginez).
3. TESTUINGURU HISTORIKOA . KANPO AZTERKETA
Frankoren heriotzak diktadura aldia itxi zuen, eta demokraziarako bidea zabaldu. Joan Karlos-ek (Frankoren hautaketa) azaroaren 22an Espainiako erregea izateko zin egin zuen. Honek bere hitza bete eta Espainiak estatu demokratiko bihurtzeko erreformen alde egin zuen. Erregeak, Suarezek, oposizioak eta zibilek sekulako aldaketak eragin zituzten. Krisialdi ekonomikoaren eraginez politika zaildu eta lan baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioak areagotu ziren. Terrorismoak ere alde oso garrantzitsua izan zuen desorekak sortuz (ETA).
Arias Navarro kargutik kendutakoan bizkor jaso ziren gertakariak: 1977ko urtarrilaren 19an ikurrina legeztatu zuten, eta otsailean, alderdi politikoak. 1977ko ekainaren 29an, Euskal legebiltzarkideen Biltzarra eratu zen eta erreferendum bidez Nafarroa euskal autonomia-araubidean sartzeko aukera ere agertu zen.
Eusko kontseilu nagusia sortu zen, Euskadiko Estatutua izango zena eta eskumen autonomikoak prestatzeko. 1979an hauteskunde orokorrak egin ziren eta boto abertzalea izan zen nagusi. Ondorioz, Gernikako Estatutua sortu zen. 1980ko martxoan lehen autonomia-hauteskundeak egin ziren, eta EAJ izan zen garaile. Horrela eratu zen demokraziako lehen Eusko Jaurlaritza.
4. LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA.
Estatutu hau oso lagungarria izan da Euskal Herriarentzat, honek lagundu du kultura, hizkuntza eta ohitura propioak mantentzen Euskadiko identitatea ez galtzeko. Gainera Euskadik zituen eskubide historikoak ez galtzeko lagungarria izan da.
Gainera honi esker gauza asko lortu dira: euskara frankismoaren eraginez arriskuan egonda hizkuntza ofiziala gaztelaniarekin batera ezartzea. Polizia propioa ( Ertzaintza) sortzea eta gaur arte mantentzea, Eusko Jaurlaritza, Euskal Parlamentua eta abar. Eta gatazka sozialak eta talderik erradikalenak haien protestak lasaitzea.