EUSKAL herriko autonomia estatutua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,8 KB


23. TESTUA: Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

1. SAILKAPENA


-
Testu historiko, politiko eta juridikoa da,. 1979ko Autonomia Estatutuaren lagina. Ulerterraza da eta estiloa zuzena eta jasoa erabiltzen du.


- Egilea kolektiboa da,


-Hartzailea publikoa da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiritar orori zuendua dago


-Helburua

-Oin, kokapen  historikoa, Trantsizio garaia da, lehen hauteskunde orokorrak (1977an) egin eta gero Adolfo Suarez presidente eta Juan Carlos I errege zirenean.


2.- TESTUAREN AZTERKETA


Erregeak herritarrei Gorteek onartu eta berak berretsitako legearen berri ematen die. Lehen artikuluan EHren naziotasunaren aitortza egin eta autogobernua garatzeko Autonomia Erkidego gisa antolatuko dela jakinarazten da. Bigarren artikuluan Hego EHko probintziek erkidegoko kide izateko duten eskubidea jasotzen da, eta artikulu horren baitako hirugarren tituluan Nafarroa ez beste hirurek osatuko dutela zehaztu. Probintzia bakoitzak bere burua erakundetzeko ahala baieztatzen da autonomiaren baitan. Seigarren artikuluak euskara du mintzagai. Berezko hizkuntzatzat onartu eta gaztelerarekin batera status ofiziala onartu eta koofizialtasuna ezartzen da. Hamazazpigarren artikuluak polizia gorputz propioaren osakera aurrikusten du, betekizun zehatzak zehaztuz harentzat. Gainontzekoak orain arteko indar armatuen esku jarraituko dute.

Azkenik, xedapen gehigarriak argitzen du estatutuak ez duela EHk uko egiten dionik bere eskubide historikoei, eta hauek garatzeko aukera jasotzen da.


3. IRUZKINA


Trantsizioa


Definizioa.  Franco hil ondoren konstituzioa arte (hau ere barne). Denbora izanez gero, aldaketa politikoak trantsiziotik gaur egun arte.

- Trantsizioa definitu: epeak; aipatu bi aldaerak, JC Borboikoa errege izendatzetik Konstituzioaren onarpenera erreferendumean, baina zuzenagoa 1982ko urrian PSOEk hauteskundeak irabazten dituenera arte luzatzea.

- Hego Euskal Herrian konstituzioaren erreferendumeko emaitzak zilegitasun oso zalantzazkoa eman zuen, parte hartzea ez baitzen iritsi %50era. Hala ere bertan jasotzen zen autonomia-eskubidea (nazionalitate hitzaz aitortu ziren EuskaL Herria, Katalunia eta Galizia), eta demokrazia ezartzeko bidean, autonomia lortzea euskal herritar askoren helburua zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokionean, Euskal Kontseilu Nagusia eratu zuten 1978. Urte hasieran, Ramón Rubialen buruzagitzapean, eta autonomia aurreko erakundearen izena eman zitzaion. 1979. Urtearen amaieran (urriaren 25ean) autonomia estatutua onartu zen erreferendumean. Gernikako Estatutua deitu zitzaion. Haren bidez eratu zen 1980an Eusko Jaurlaritza. Karlos Garaikoetxea iruñearra izan zen lehen lehendakaria.  

Nafarroa kanpoan geratu zen (argia Garaiko: Euskal Kontseilu Gorenean defendatzen zen lau probintziek proiektu autonomiko bateratua aurkeztea: bozkan diputatu gehiago, baina d´hont legeak bozka batengatik Nafarroa kanpoan geratzea ekarri. Ezker Abertzalea aurkeztu izan balitz, lau probintziak leudeke), han 1979an egin ziren Foru Parlamentua osatzeko hauteskundeak. Ondoren Nafarroako autonomia-estatutua jorratzeari ekin zioten. 1982an onartu zen testuaren gaineko erreferendumik ez zen egin Nafarroan.

Ezaugarri bereziak euskal herrian:


1- abstentzio handia erreferendum guztietan. 2-Mugimendu sozial garrantzitsua.3-Alderdi sistema zatikatua eta konplexua, bi jarrera: 1-- aurkera erreformista, autonomista eta konstituzioari egokitua. 2-- autodeterminazio eta subiranotasunaren artekoa. 4-Nafarroaren arazoa. 5-indarkeriaren iraupena.

Tentsio politiko handia


:
Gasteizko gertakaria, Jurramendi...

Alkateen mugimendua


: Euskal alkateek euskal lurraldetasunaren aldeko eta autonomiaren aldeko mugimendu bat sortu.

Euskal parlamentarioen asanblada(1977):


1977ko hauteskunde orokorretan probintzietan aurkeratutako parlamentariek eusko parlamentarioen asanblada antolatu zuten Gernikan estatutu aurreproiektu bat egiteko.

Konstituzioa onartzeko erreferenduma (1978):


Espainiar gorteak egiten ari ziren konstituzioak martxan jarrita zen autonomia prozesua arautu behar zuen;

Eusko kontseilu nagusian(1978):


konstituzioak autonomia bidea errazten zien iraganean autonomia estatutuaren proiektua erreferendum bidez onartu zutenei.


4. BALORAZIOA


- Abertzaletasunaren autonomia eskaerak Elgetako 1936ko estatutuan du aurrekaria. Hura bezala, hau ere negoziazio zailen ondorio izan zen, eta patxadaz adostutako legea ez izateak bere morrontzak ekarri ditu.

- Estatutuak ibilbide historiko oparoa izan du sortu zenetik gaur arte. Hark ahalbidetu du gaur EAEn bizi den autonomia maila zabala: ogasun sistema propioa, Ertzaintzaren hedatzea (nahiz Espainiar indar armatuak ez dituen erabat ordezkatu), eskuduntza zabalak hezkuntza, osasungintza eta beste hainbat funtsezko alorretan. Hala ere…

  • Bertan jasotako eskuduntzak oraindik erabat transferitu gabe daude


  • Legearekiko atxikimendua bertako biztanleengan orokorra izatetik oso urrun dago


  • Indar abertzaleek, batzuk inoiz onartu ez dutelako, besteek bere garaia bete dela argudiatuz, lege-esparru berria adostea eskatzen dute. Indar nazionalista espainiarrak eta Madrilgo gobernuak berriz harekin jarraitu nahi dute kosta ala kosta, aldaketak soilik askatasun handiagoa izango bailuke emaitza logiko. Euskal auzia delakoaren muineko gaia da.

ETA maiatzean desagertzeak elkarrizketak lehentasuna izango duen aro politiko berri bat ireki dezake



Entradas relacionadas: