Euskal herriko autonomía estatutua iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,21 KB

II ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN (1931-1939): SARRERA. 1. AUTONOMIAREN ETA FORALISMOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

Autonomia Estatuak emandakoa da eta berdin ezartzen zen lurralde osoan. Eskubide foralekin euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onartzen ziren eta desberdinak ziren lurraldearen arabera.

2. ESTATUTUA LORTZEA OZTOPATU ZUTEN FAKTOREAK

Nahiz eta II. Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera eskaini, lan zaila zen zenbait arrazoirengandik: EAJk Donostiako Itunean parte hartu ez izana eta estrategia okerra erabili zuen.

3. AUTONOMIA PROIEKTUAK. 1. PROIEKTUA: EUSKAL IKASKUNTZAK EGINDAKOA

EAJko burua, Jose Antonio Agirrek, autonomiaren aldeko udal mugimendua egin zuen eta bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek aurreproiektu bat eskatu zioten Euskal ikaskuntzari. Honako ezaugarriak zituen: Konstituzioaren mugak gainditzen zituen, Euskal estatua Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatuko zuen, barne egitura konfederala izango zen, herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera parlamentuan eta gobernuan izan, Autonomiaren eskumenak oso zabalak izan, Elebitasuna egon administrazioan eta irakaskuntzan, Kontzertu Ekonomikoak finantzabide nagusi gisa eta botoa emateko urtebeteko erresidentzia eskatzen zitzaien euskaldunen seme alabei eta bi kanpotarrei. 

3.2 2. PROEIKTUA: LIZARRAKO ESTATUTUA

1931ko ekainaren 14ean, karlistak eta alkate nazionalistak elkartu ziren Eusko ikaskuntzaren proiektua aztertzeko. Ez zuten aliaturik izan ezkerrekoak zirelako eta gobernua eskuinekoa. Aurreko proiektuarekiko zenbait berrikuntza egin zituzten: foruak berriz ezartzeko eskaria egin zuten, Espainiarekiko konfederala zen euskal erkidegoa, Aldundiak indartu zituzten, Inmigranteen eskubide politikoa mugatu egin ziren eta euskal lurraldeak autonomoak ziren Eliza eta Estatu arteko harremanetan. Ondorioak: Eskuinen proiektua zen, ez zen demokratikoa, Espainiar Konstituzioaren aurkakoa zen, Ezkerraren oposizioa handia zen eta ezkerreko euskal alderdien laguntza ere ez zuten.

3.3 3. PROIEKTUA: BATZORDE GESTOREEK EGINDAKOA

Indalecio Prietok indargabetuta zeuden diputazioetako batzorde gestoreei Estatutu berria egiteko ardura emango die; ondoren, udalek onartu beharko dute eta herriak erreferendum baten bitartez. Proiektu hau egiteko Euskal Ikaskuntzak egindakoa hartuko dute oinarritzat. Ezaugarriak: Euskal autonomiaren ahalmenak murrizten zituen, Estatu hitza kendu zuten eta horren ordez Euskal Herria jarri zuten autonomia gisa, aurrekoa baino demokratikoagoa zen, Euskal herriko egitura konfederala desagertu zen, Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen eta neurri hauek Konstituzioak ezarritakoa betetzen zuen. 

3.4 4. PROIEKTUA: 1936KO ESTATUTUA

Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen eta estatutu bat egin zuten Indalecio Prieto eta Jose Antonio Agirreren artean. Estatutu hau indarrean jarri zenean, Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen menpe zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik jarri zen. Berritasunak: Eskumen gutxiago eskaintzen zituen, oso laburra zen, zehaztu gabe utzi zituen garrantzi handiko gai batzuk, ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak eta ez Nafarroa euskal lurraldean sartzeko aukera eta ez zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana, ezta jabetasuna ere. 1936ko urrian, Gernikan bilduta, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten euskal zinegotziek eta historiako lehen euskal gobernua osatu zuten EAJk eta Fronte Popularrak. Gerrak urtebete iraun zuen Euskal Herrian eta Bilbo errenditu zenean, Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren. Azkenik, Franco hil zenean, Espainiara itzuli eta 1977an aldi demokratikoa hasi zen.

GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1936-1937):

1936ko uztailaren 18an euska eremuetan, alde batetik, Araba eta Nafarroa alderdi nazionalean eta bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikaren alde. Araba eta Nafarroa laster beraganatu zituzten nazionalek. Gipuzkoan altxamendu bat izan zen baina ezkerrekoek eta Guardia Zibilak erraz menperatu zituzten. Bizkaian, berriz, ez zen borrokarik egon. Gerra hasi zenean, Gipuzkoako defentsa Batzarra sortu zen (CNT, EAJ eta Fronte Popularra). Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak, Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritzan, Irun hartu zuen eta irailaren 13an, Donostia hartzearekin batera, Gipuzkoa nazionalen esku gelditu zen. 1936ko abuztuaren 12an, Bizkaiko defentsa Batzarra eratu zen eta lehendakaria aukeratu zuteean, honek euskal armada edo Euzko Gudarostea eratu zen. Azaroan, Bilerlen erasotzea erabaki zuten baina porrot egin eta ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan zuten. Bitartean, Mola Jeneralak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen Nafarroan. Mola hegazkin istripu batean hil zen eta Dávilak hartu zuen bere lekua. 1937ko ekainiaren 19an, Bilbo osoa hartu zuten eta denbora gutxian Bizkaiko gainerako herriak. Gerra zibilak gutxi iraun zuen Euskal Herrian eta Errepublikanoen porrota garbia izan zen. 

EUSKAL GOBERNUAREN OSAKETA:

Gipuzkoa erori ondoren EAJri Errepublikaren gobernuan sartu eta Madrilen zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zion. 1936ko urrian, EAJk lehen euskal gobernu autonomoa zuzendu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelam eta bertan kide nazionalistak eta Fronte Popularrekoak sartu zituen. Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion. Eskadiko Herri Auzitegia sortu zuten, matxinatuen delituek eta gerrarekin loturikoak epaitzeko. Dena den, lehen euskal gobrnuaren eragina eskasa izan zen, lurraldetasunari eta denborari dagokionez.

ONDORIOAK:

Frankoren garaipena arlo guztietan izan zuen eragina. Politikan, errepubikak ezarri zuen legedia guztia debekatu zuten. Demokrazia kendu eta sistema autoritarioa ezarri zuten. Gizarte arloan, jende asko zigortu zuten lanpostutik botatzen. Garaituak kontzentrazio esparruetan edo espetxetan sartu zituzten, jende asko fusilatu eta inolako kontrolik gabe hil egin zuten, baita ahien familiak ere. Gaztelania hizkuntza bakarra ezarri zen, euskara debekatuz. Ekonomiari dagokionez, Francok zigor bereziak ezarri zien errepublikaren alde borrokatu zuten euskal probintziei kontzertu ekonomikoak kenduz.


Entradas relacionadas: