Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

24. TESTUA. EUSKAL HERRIRAko AUTONOMIA ESTATUTUA (3/1979 Lege Organikoa)



Testu hau historiko, politiko eta juridikoa, lehen mailako iturria da. Publikoa ere bada, BOEn eta BOPVn argitaratua. 1979ko Euskadiko Estatutua da. Egilea kolektiboa da Euskal Parlamentarioen Bitzarra (Gorte Konstituziogileetara hauteskundeetatik aterata) idatzia baitzen eta euskal herriak (erreferendum baten bidez) berretsita. Hartzailea, herria bera. 
Ulermena: Testuan Estatutuko artikulu batzuk eta xedapen gehigarri bat agertzen dira. Laburbilduz, autogobernuaren ezarpena, lurraldeak, lurralde bakoitzaren eskubide historikoak, hizkuntza, ahalmenak, eta abarrak. (1.

Art

) Euskal Herriko edo Euskadiko sorketa Estatu autonomiko giza Estatu espainolaren barruan eta Konstituzioarekin bat zetorrena. (2.1.Art.) Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak gehi Nafarroak eskubidea eduki zuten Autonomia Erkidego honetan parte hartzeko. (2.2.Art) Probintzia bakoitza Lurralde Historiko bat izango da (lehen bezala) eta Autonomian sartuta egongo dira hiru Lurralde Historikoak gehi Nafarroa, bertan sartzea erabakitzen bazuen. (3.Art.) Lurralde Historiko bakoitzak bere erakunde propioak mantentzeko aukera zuen (hau da, probintzia bakoitzeko Batzar Nagusiak eta Aldundia). (6.Art.) Euskara eta gaztelania izango ziren hizkuntza ofizialak eta guztiek ezagutu eta erabiltzeko eskubidea zuten. (17.1 art.) Euskadiko ahalmen politiko batzuen artean aipatzen da Polizia propioa (Ertzaintza) egongo dela ordena publikoa mantentzeko eta pertsonak eta ondasunak babesteko. Izan ere, beste zerbitzu batzuk egiteko, komunitarioak edo estrakomunitarioak zirelarik, Estatuko Poliziek horien ardura hartuko zuten (bakarrik Euskadin konpetentzia edukiko zuen). Xedapen Gehigarrian nahi bat agertzen da: historian zehar eduki zuten eskubide historikoen errenuntzia egingo ez zutela Estatutu hau onartzeagatik.
Testu-ingurua: Cánovas del Castillok 1876an egindako foruen abolizioaren ondorioz, karlistek, geroago abertzaleek eta hainbat talde liberalek haien errekuperazioa helburu azkentzat hartu zuten. Abertzaleak, independentzia edo estatu autonomo bat aldarrikatzeko nahian, Estatutu bat eskatzen hasi ziren Euskal Herriari bere antzinako foruak eta usadioak bueltatzeko. Izan ere, II Errepublika heldu arte ez zuten ezer lortu. 1931ean egin zuten proiektu bat, Lizarrako Estatutua, baina Gorteek ez zuten onartu antikonstituzionala baitzen. Geroago, 1936an, Gerra Zibila martxan zegoenean, aurkeztu zuten beste proiektu bat eta hori bai zela onartua, baina bakarrik Bizkaian, Araba eta Gipuzkoa une horretan tropa frankisten menpe zeudelako. Dakigunez oso hilabete gutxi egon zen indarrean, 1937ko irailean Bizkaia osoa frankisten menpe erori baitzen eta indarrik gabe geratu zen, Francoren eredu politikoa zentralizatua izan zelako. Amaieran, Franco hil eta gero, Trantsizio garaian, gaurko konstituzioa indarrean jarri ondoren, lehen izan ziren autonomia historikoak haien Estatutuak egiten hasi ziren. Gorteetan egon ziren Euskal Herriko diputatuak egin zuten proiektua, Gorteek onartu eta, erreferendum bat egin eta gero, indarrean jarri zuten.
Irakurritako artikuluetan ikusten den bezala, arinegi egin zuten, aspektu batzuk geroago arazoak ekarriko zituztelako, Nafarroakoa, adb. Nafarroak erkidego honetan sartzea edo ez sartzea erabaki ahal zuen, baina bere aurretiko iritzia (probintzia bateko autonomia izatea) galdetu gabe eta bere sinboloa, kateak, Euskadiko armarrian jarri eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoan sartuta egongo bazen bezala.
Testu honen garrantzia: Estatutu honekin lortu zen lortu zen autogobernu maila inportante bat, gutxi abertzaleentzat eta, beharbada, gehiegi Estatuko gobernatzaileentzat. Badarama 30 urte baino gehiago indarrean eta Gobernua eta Aldundiek mantentzen dute lehen eduki zuten foruen arrasto bat: Kontzertu Ekonomikoak.

Entradas relacionadas: