Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB


Testu historiko hau lehen mailakoa da. Testu juridikoa eta politikoa da, Helburua Euskal probintziek duten izaera nazionalarengatik zor zaien autogobernua eskuratzea da. Madrilgo Errege Jauregian onartu zen 1979ko abenduaren 18an. Dokumentua Euskal Kontseilu Nagusiak osatu zuen, hasieran Ramon Rubial buru zela eta ondoren Carlos Garaikoetxea, betiere Adolfo Suarez gobernuburuaren laguntzarekin.


Testuaren ideia nagusia

Euskal Herriaren izaera nazionala da, eta honen ondorioz autogobernurako daukan eskubidea aldarrikatzea.


Lehenengo artikulua

ideia hau agertzen da, eta espainiar estatuaren barruan Autonomia Erkidego gisa eratu dela gehitzen da.


Bigarren probintzia

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egoteko eskubidea duten probintziak zerrendatzen dira: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta baita Nafarroa ere.


Hirugarren artikulua

lurralde historiko bakoitzak bere erakundeak eratu behar dituela azaltzen da.


Seigarrenean, Euskara Euskal Herriaren hizkuntza dela aldarrikatzen da. Euskadin, gaztelerarekin batera, hizkuntza ofiziala izango da. Biztanle guztiek biak erabiltzeko eskubidea dutela azpimarratzen da.


Hamazazpigarrenean, Euskadik bere segurtasun indar propioak izango dituela zehazten da. Hala ere, estatuko indarrek kudeatuko dituzte Autonomia Erkidegotik kanpo dauden arazoak.


Azkenik, aipatu behar da xedapen gehigarrian eskubide historikoetan oinarritutako estatutua denez, hau onartzeak ez duela suposatzen eskubide horiek mugatzea edo galtzea, baizik eta eguneratu izango direla. Hemen finkatzen da euskal autonomiaren ezaugarri bereziena, izan ere, konstituziotik sortzen da baina konstituzioak ez du mugatzen.


1936ean, Elgetako Estatutua onartu zen, Francok 1937ko ekainean deuseztatu zuen arte. Trantsizioa hasi bezain laster, Euskadik eta Kataluniak autonomia eskatu zuten. Konstituzioa aprobatu baino lehen Euskal Kontseilu Nagusia eratu zen, Ramon Rubial mahaiburu zelarik. Arazo nagusia Nafarroa Euskadin sartu behar zen ala ez erabakitzea zen. Konstituzioak ez zituen nazionalisten nahiak ase, ez baitzituen Euskal Herriko eskubide historikoak eta subiranotasuna kontuan hartzen.


Estatutua 1978ko abenduaren 29an aurkeztu zen gorteetan, baina UCD aurka azaldu zen. Orduan Suarezek berak jarrerak hurbiltzeko parte hartu zuen. 1979ko hauteskundeak eta gero, estatutua prest edukitzeko ahaleginak bizkortu ziren: Adolfo Suarezek EAJ bereganatu nahi zuen ezker abertzalea baztertzeko eta ETAren aurkako neurriak gogortzeko. Hala ere, estatutuak bakean bizitzeko esparru komuna lortzeko asmoz ideologia gehienak errespetatu nahi zituen.


Gernikako Estatutua erreferendumean onartu zen 1979ko urriaren 25ean, Esparteroren legea eman eta 140 urte geroago. Hala ere, ezker abertzaleak ezetza eskatu zuen. Azalean gelditu zen Euskal Herriaren banaketa sakona.


Hainbat puntu zehaztu gabe gelditu ziren. Suarezek kontzertu ekonomikoa emango zuela onartu zuen, eta hau 1981ean eman zuen. Gernikako Estatutuan EAJ-k inoiz lortu ez zen autogobernu-maila lortu zuen.


Gernikako Estatutuarekin nazionalismo moderatua (EAJ) eta gobernuaren erreformismoa atera ziren garaile. EAJ Espainiako gobernuaren solaskide bihurtu zen, terrorismoa murrizteko.


1980ko martxoaren 9an Euskal Parlamenturako lehenengo hauteskundeak irabazi zituen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratua izan zen EAJren garaipenarekin. Ezker abertzaleak (HB) eserlekuak lortu bazituen ere, ez zen Parlamentura joan. Honek EAJri botere handiagoa eman zion.


Poliki-poliki Estatutuak diseinatutako eraikina osatzen joan da, are gehiago hiru probintziek Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zutenean.


Batzuei lortutako eskumenak gutxi iruditzen zitzaizkien. Hala ere, Gernikako Estatutuak pentsamendu politiko, sozial eta nazional desberdineko herritarrentzat elkar bizitzeko aukera bermatu du.


Euskadik ekonomia eta zerga alorretan autonomia zabala lortu du. Berariazko instituzioak ditu, berezko polizia eta osasun sistema du eta hezkuntza eta komunikabide propioekin euskara eta euskal kultura sustatu ahal izan ditu.

Entradas relacionadas: