Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,28 KB

Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Sarrera

Aurrean daukagun testua, 1936ko urriaren 4ean Madrilgo Diputatuen kongresuan onartutako Autonomi Estatutua da. Lehen mailako testu juridikoa da. Batez ere, Espainiako Gorteei eta euskaldun guztiei dago zuzenduta, izan ere, testuak euskaldun probintziek izango duten autonomia azaltzen du.

Laburpena

Testuaren ideia nagusia, diputatuen Kongresuak legearen bitartez agintzen duena da nagusiki. Lehenik eta behin esaten du, “Euskal Herria” izeneko eskualde autonomo bat osatuko dutela Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak modu autonomo batean gobernatu ahal izateko. Bestalde aipatzekoa da, organo legegilea hautatzeko garaian sufragio unibertsalaren bidez egingo dela adierazten da argi eta garbi. Eta azkenik, Errepublikarekin harremanak izango dituen bakarra organo betearazlea izango dela.

Iruzkina

Autonomi Estatutu hau onartu aurretik, beste 3 eztabaidatu ziren baina ez ziren inoiz martxan jarri.

-1931ko Lizarrako Estatutua: Euskal udalek osatutako asanbladaren bitartez indar nazionalistek eta karlistek bultzatu zuten, errepublika konstituzioaren aurka joanez.

Euskal diputazioak 1931ko udal hauteskundeen emaitzen arabera osatu ziren.

Urte bereko abenduaren 8an estatutuaren proiektu berria egiteko agindua eman zitzaien diputazioetako batzorde gastoreei.

Estatutu honen eztabaidan, karlistek eskubide foral ala historikoak defendatu zituzten Euskadi proiektu politikoaren kontra egonik.

Lizarrakoarekin alderatuta, estatutu berriak euskal autonomiaren ahalmenak murriztu zituen nazioarteko arloan; hala ere, demokratikoagoa zen.

PNV eta ezkerreko errepublikanoak batu egin ziren eta alkate gehienek estatutua onartu zuten. Nafarroakoek, karlismoa nagusi izanik, uko egin zioten proiektuari.

1933ko otsailaren 6an, 3 probintzietako udalek Nafarroa kanpoan utzi zuten eta Diputazioek egindako estatutu berria onartu zuten. Estatutua behin betiko onartzeko, probintzika referenduma egin beharra zegoen. Azaroaren 5erako deitu zen. Bizkaian eta Gipzukoan onartu egin zen, Araban, Jose Luis Oriolek eta karlistek zuzenduriko oposizioan indar handia zuen eta %47k bakarrik eman zuen aldeko botoa.

1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularraren euskal adarrak, estatutuaren aldarrikapena sartu zuen bere hauteskunde programan. Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta Gorteetan estatutuaren gaia hartu zen berriro: Indalecio Prieto sozialistak zuzenduriko Madrilgo parlamentuko batzorde bat eratu zen. Batzorde horretan PNVren parte hartzea (Jose Antonio Agirre, PNV presidentea) oso garrantzitsua izan zen.

1936ko uztailean Gerra Zibila hasi zen, baina prozesua ez zen eten eta azkenik Estatutua 1936ko urriaren 4ean onartu zuten Madrilgo Gorteetan. 9 hilabetez bakarrik egon zen indarrean eta Bizkaian bakarrik izan zen eraginkorra.

Testu honen garrantzia lehenengo artikuluan agertzen da: Historian zehar lehendabizikoz, Euskal Herria erakunde politiko gisa onartua azaltzen zaigu.

Autonomi Estatutua Konstituzio modukoa da baina ez da konstituzioa. 2.Mailako legea da -lege organikoa- baina Konstituzio errepublikanoaren barne. Hau dela eta, hurrengo artikuluetan adierazten dena da, zein nolako ahalmen izango duen Euskadik eta nola lotzen diren Espainiako konstituzioarekin.

Lege hau gerra zibila behin hasita onartzen da. Euskal Herriaren kasuan, Estatutu honek dio nola aukeratu lehendakaria: “euskal udalak osatzen dituzten (...) zinegotziek”.

Balorazioa

Testu honek izan duen garrantzia oso handi da. Euskal Herria erakunde politiko gisa azaltzen zen lehenengo aldia izan zen hau. Foruen sistema zegoen bitartean, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak politikoki ez zuten bat egiten. Autonomia estatutuaren bitartez, euskal lurraldeek bat egiten dute eta honen bidez euskal nazionalismoak azaltzen zuen eskaerari erantzuten zion Errepublikak.

Estatutu honi esker, historian zehar eman den lehenengo Eusko Jaurlaritza sortu zen eta lehenengo lehendakaria Jose Antonio de Agirre (PNV). Frankismoaren 40 urteetan, euskal gizarteak bere nortasunaren ezaugarritzat hainbat sinbolo hartu zituen: ikurrina, autogobernua, gudariakm lehendakaria…

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, 1979.Urtera arte ez zen berriz martxan jarri, Frankismoa desagertu eta gero (1975) eta 1978ko konstituzioa onartu ondoren.

Entradas relacionadas: