Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 66,26 KB

9.GAIA

1939an Frankok amaitutzat eman zuen Gerra Zibila. Garaipenak botere absolutua eman zion eta diktadura bat ezarri zuen, frankismoa. Erregimenaren izaerari buruz ez dira ados jartzen. Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabe sortu zen. Gabezia hori Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen: Gorteak Eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum nazionalaren Legea, Ondorengotza Legea eta Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea. Estatuaren egitura juridikoa osatu zenean, Estatuaren Lege organikoa aldarrikatu zen./Gerra amaitzean, Franko armadaren jeneralisimoa zen, baita Estatuko, gobernuko eta alderdi bakarreko burua ere. Beranduago botere legegileak bereganatu zituen. Ez zegoen inolako kontrolik beregan. 1942an, Gorteak eratu ziren, Frankoren esanetara zegoena./Estatu berriak lan-harremanetarako markoa behar zuen, eta gerra bete betean zegoela Lanaren Forua onartu zen: sindikatu bakarra zegoen, korporatibista eta nahitaezkoa non greba egitea debekatua zegoen eta baita kaleratzeko askatasuna  ere. Erregimenaren esanetara zegoen./Frankok armadaren, Elizaren eta Falangeren babesa izan zuen, eta horiek izan ziren erregimenaren oinarriak.-Armada garbitua erregimenaren bizkarrezur eta oinarri bihurtu zen.- Elizak Altxamendua onetsi zuen, eta legitimotasun moral eta espirituala eman zizkion.-Falangek Jose Antonioren doktrina malgutasunez erabili zuen, eta Frankoren agintaritzapera moldatu zen. Liskar eta borroka ugari egon ziren./Frankismoak Errepublikako erregimena desegin zuen, eta gizarte eta ideologia-kontrol zorrotza ezarri zien espainiarrei. Zentsura asko egon ziren. Politika eta ideologia-heziketaz elkarte falangistak arduratu ziren. Gizartearen faxistartze-prozesua orokorra izan zen. Espainiako kultura pobretu egin zen eta eragin liberal oro albo batera utzi zuen./Gerraren amaieran, Errepublikaren defendatzaile gehienak Espainiatik alde egiten hasi ziren. Bigarren mundu gerra hastean, batzuk Espainiara itzuli ziren eta beste batzuk Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Aukera izan zutenek Hego Amerikara joan ziren, eta gehienak Mexikora. Bertako presidenteak ahalegin handia egin zuen ahalik eta errefuxiatu gehien hartzeko. Beraiek ekarpen kultural, zientifiko eta politikoak egin zituzten./1939an Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen. Presoen kopurua izugarria zen, eta asko errugabeak. Kartzela bereziak prestatu zituzten eta preso asko exekutatu zituzten. Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko irakasleek eta maisuek garbiketa-prozesu zabala jasan zuten. Beldurra nagusitu zen Espainian/Erregimenaren aurkako oposizioa ez zegoen ondo antolatuta, klandestinitatean jardun behar izan zuelako eta kontrola oso zorrotza zelako. Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, faxistak galtzen ari zirela ikusi eta erregimena desegingo zutelako itxaropenak areagotu ziren. Komunistek gerrilla-ekintzak burutu zituzten, baina biztanleriak parte-hartze txikia izan zuen. 1951-1952an, gerrilla amaitu egin zen.



Erbestean zeuden alderdi politikoek Franko gerrilla bidez kentzea ezinezkoa zela ikusita barruan jarduteko sareak sortu zituzten. Kontrol politiko zorrotza egon arren protestak eta grebak ugaritu ziren. Ikasleen mugimendua frankismoaren aurkako oposizioaren sinbolo bihurtu zen/Franko neutral deklaratu zen gerra hasi eta egun batzuetara. Frankoren erregimeneko kanpo-politika potentzia faxisten blokean sartzearen aldeko zen, horrela, nazioartean nagusi izango ziren potentzien aldean jarriko zen Espainia. Frankok gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiaren egoera kaskarra zen. Hitler eta Franko Hendaian elkartu ziren Espainiak gerran izan zezakeen rola eztabaidatzeko, baina topaketak porrot egin zuen. Protokolo sekretu bat sinatu zuten.Espainiak ez zuen gerran sartzea lortu. Espainiak neutraltasun-estatusa aldatu zuen. Espainiak SESBren inbasioa ospatu eta Dibisio Urdina bidali zuen komunisten aurka borrokatzeko./Gatazkak luze jo zuen, eta faxistek irabaziko zutelako ustea ahulduz joan zen. Espainia neutral deklaratu zen berriz. Aliatuen garaipenak diskurtsoa aldatzea behartu zuen Franko, eta bere politikaren ezaugarri faxistak disimulatzera. Frankok gerran sartu nahi zuen, Alemanak irabaziko zutelakoan eta onurak lortu nahi zituelako. Baina Hitlerrek eskatutakoak eman ez zizkionez, Frankok ez zuen gatazkan parte hartu./Nazioarteko egoera zela eta, Frankok gobernuz aldatu behar izan zuen. Falangekoak zertxobait baztertu eta sektore katolikoa indartu zuen. Faxisten sinbologia baztertu egin zen, itxura hutsa zen ordea. Salaketak egon ziren, adibidez, Lausanako Adierazpena. Azkenean, Espainia Nazio Batuetatik kanpo utzi zuten. Erregimenaren urte zailenak izan ziren, Espainia bakartuta zegoen. Gerra Hotza eta blokeen banaketa egokiera ezin hobeak izan ziren Frankorentzat, Estatu Batuek Espainia aliatu antikomunista sendoa izan zitekeela pentsatu baitzuten. Erregimen frankistak indarrean jarraitzen zuen./Frankismoaren ekonomia-politikaren helburua ekonomia autarkikoa ezartzea zen, kanpoarekiko inolako mendekotasunik gabea. Erregimenak gerra amaitu ondoren jarri zuen martxan. Politika hori oso nazionalista eta interbentzionista izan zen. Ekonomia, politikaren interes faxista eta antiliberalen mende geratu zen. Beranduago, industria institutu nazionala sortu zen. Industria militarra jorratu zen nagusiki. Estatuak ekonomia-jarduera osoa arautu zuen, batez ere kanpo-merkataritza zeina zorrotz kontrolatu zuten. Politika autarkikoan, nekazaritza izan zen kaltetu nagusia eta plan integralak jarri ziren abian laguntzeko asmoz./




Erregimenaren ekonomia-politikak ondorio negatiboak izan zituen. Gerra aurreko bizi-maila ez zen berreskuratu, okerrera egin zuen. Ekonomia-politikak akats asko izan zituen, ondorioz, inflazioak gora egin zuen eta hazkundea geldotu egin zen. Nekazaritza ekoizpenak behera egitearen ondorioz, elikagai eskasia handia zegoen eta prezioek gora egin zuten. Pobrezia muturreko mailatara iritsi zen, gose handia zegoen eta Gizarte laguntza erabili zuten eta errazionamendua ezarri. Erakunde ofizialak ez ziren arazoak konpontzeko gai izan eta merkatu beltza sortu zen. Goseaz gain, energia-murrizketak, etxebizitza gabezia, lehortea… izan ziren./Ardatzeko potentzien porrotaren ondoren, Frankok trebetasun handiz erabili zuen bere antikomunismoa. Estatu Batuek Franko aliatua izan zitekeela ulertu zuten. NBEko Batzar Nagusiak 1946ko gaitzespena baliogabetu zuen. Espainia nazioarteko zenbait erakundetan sartu zen. 1951ean, lehen kredituak iritsi ziren, merkataritza berrezarri zen, eta AEBko enbaxadorea Madrilera itzuli zen. Bakartze-aldia amaitu zen. Giro berri horri esker, lehenbiziko nazioarteko itunak sinatu ziren: Vatikanoarekin Konkordatua eta Madrilgo Ituna. AEBk ez zuen lortu Espainia NATOn onar zezaten, eta Frankok ez zuen laguntzarik izan Marokoko krisian./Frankok gobernua berrantolatu behar izan zuen 1951n. Ministro erreformista batzuk izendatu zituen. Franko itxuraz, aldaketak egiten ari zen, baina funtsean, denak berdin jarraitzen zuen. Kanpo laguntzak ez ziren behar adinakoak izan konomia eta gizarte arazoak konpontzeko. Grebak eta ikasle manifestazioak ugaritu ziren, borroka larriak izan ziren eta aldaketak egiten hasi beharra zegoen./Frankok gobernu berri bat izendatu zuen 1957an, beste joera batekoa. Carrero Blancoren eragina erabakigarria izan zen Opus Deiko teknokratak gobernuan sartzeko. Politika autarkikoa amaitu zen, eta neurri liberalizatzaileak ezarri ziren. Bestalde, Frankok Mugimenduak Estatuaren barruan zuen oposizioa erabakita utzi nahi zuen. Apurka-apurka, erregimeneko sektoreen arteko desadostasunak areagotu zituen. Opus Deiko ministro berriei teknokrata deitu zitzaien. Gobernuaren lehen neurrietako bat pezeta debaluatzea izan zen. Gobernu berriak egindako aldaketak 1959ko egonkortasunerako planaren ondoren hasi ziren nabaritzen.


17. Testua

Testu historiko, politiko eta juridikoa, lehenengo mailako iturria. Egilea Gobernua (Francisco Franco) eta hartzailea herria. Testu publikoa da, Boletín Oficial del Estado aldizkarian argitaratuta, 1939.02.09an, gerra zibila bukatu baino 2 hilabete aurretik. Ulermena: Legeko aurre-hitzean berak azaltzen zuen garaia zela subertsio gorriak bultzatutako ekintzekin bukatzeko. Ondorioz, nola antolatuta egon behar ziren Tribunalak halakoak zigortzeko, hala nola, Armadako, Magistraturako eta FET y de las JONSeko ordezkariak. (1. Art). 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra arte ekintza subertsiboak egin edo bultzatu zituzten pertsonak erantzule politikoak izango ziren. Baita 1936ko uztailaren 18tik aurrera Mugimendu Nazionalaren kontra zerbait egingo zutenak ere. (2. Art). 1. Artikuluaren ondorioz, legez kanpo geratuko ziren Fronte Popularraren barruan egon ziren erakunde guztiak, bai alderdi politikoak zein talde sozialak, erakunde separatistak eta abarrak, Mugimendu Nazionalaren Garaipenaren kontra jartzeagatik. (3. Art). Talde hauek guztiek edozein motako eskubideak galduko zituzten eta ondasun guztiak ere bai.

Testu-ingurua:


Lege honek Frankoren diktaduraren errepresioa legeztatzea suposatzen zuen

Gudu Zibilaren bukaera aldera (apirilaren 1ean jo zuen Francok bukatutzat) eta, garaipena gertu eta nahikoa ziur ikusten zuelarik, “Erantzukizun politikoen legea” deituriko legea argitaratu zuen 1939ko otsailaren 13an. Funtsean, lege horren xedea eta arrazoia, aurkari politiko eta militarren kontrako mendeku eta “garbiketa” sistematikoarekin jarraitzea zen. Legea Tribunal berezi horiek egindakoa (erregimenaren kontrako kide politikoen eliminazioa) justifikatzea zen. Ikusten denez testua anbiguoa da eta, ondorioz, ados ez zeudenak kartzelaratu edo exekutatuak izan ahal ziren. Gainera, haien ustez, 1936ko altxamenduaren alde jarri ez zirenak errebolta militarra egin zutenak iran ziren eta hori izan aitzakia lege hau eta beste batzuk errepresioarekin jarraitzeko egiteko: 1940ko Masoneria eta Komunismoaren errepresioari buruzko Legea eta 1941ko

Estatuaren Segurtasunaren Legea



Kartzela berezietan edo kontzentrazio zelaietan errepublikano asko kartzelaratuta egon ziren; beste batzuek, zigorraren arabera, lan bortxatuak egin behar zituzten, El Valle de los Caidos monumentuarekin gertatu zen bezala. Errepresio profesional eta ekonomikoa ere egin zituzten arazketaren bitartez: edozein klaseko funtzionarioek haien lanpostua galdu zuten eta erregimenaren aldekoek bete zituzten. Egoera hau ekiditeko, errepublikano asko erbesteratu ziren. Errepresio kultural eta ideologikoa ere bazegoen, zentsura, hezkuntza eta propagandaren bitartez. Ondorio inportanteena izan zen intelektualen gehiengoa Espainiatik joan zela hutsune kultural inportante bat utziz. Maisu Nazionalaren taldea eta irakaslegoa orokorrean depuratuak izan ziren eta kultura berria

Estatu berriaren menpe jarriko zen


Testu honen garrantzia: Lege hau errepresiorako tresna inportante bat izan zen. Gerra galdu zutenen errepresioaren beldurrez oinarrituta zegoen eta horrek ekarriko zuen .


erregimenarekin bat egitea. Francok ez zuen indarrean jarri barmanen politika bat eta oraindik arazo batzuk bukatu gabe daude, Memoria Historiko Legearekin konpondu nahi zituztenak


18.Testua

Testu honen autorea, Franko diktadorea da, eta bere gobernuaren bidez idatzi zituen legeak dira, espaniar guztientzat dijoaz zuzenduta lege horiek eta Estatuko Boletin Ofizialekoek argitaratu zituzten. Testu judiziala da, zeren eta 1939an ezarritako lege batzuk dira. 1939ko urriaren 25eko testu bat da, eta legeak direnez, momentuan norbaitek ezarritakoak dira, ain zuzen ere Frankok ezarritakoak. Beraz, lehenengo mailako testua da, momentuan idatzitakoa.“Nazio-intereseko industriak babestea” izango litzateke ideia nagusia. Honek esan nahi du bere helburu nagusia hori dela, industriak babestea ain zuzen ere. Gero beste ideia bat, oraingo egoera ekonomiko eta politikoak, larriak direla, eta horregatik gure ideia nagusira goaz; hau da, industriak babestea egoera hori hobetzeko.Frankoren diktaduraren hasieran kokatzen da testu hau, II. Mundo gerraren hasieran eta gerra zibilaren ondoren. Krisia dago nagusi eta ekonomia sarea desagertu egiten da. Gosetea dator, eta horrekin batera arazo demografiko eta kulturalak daude, legeak nagusitzen dira. Pobrezia izango da faktore garrantzitsuenetariko bat krisi ekonomikoarekin batera.1939an, gerra zibilak ondorio batzuk izan zituen, eta oso larriak izan ziren. Adibide bezala, industria ekoizpena, oso portzentai txikikoa zen. Sisteman, erregimen berriak ezarriko dira, eta lurrak banatzearen aurka jarriko dira. Arlo gehienetan, estatuen kontrol handia zuen sistema berriekiko. Frankok eta bere gobernuak, nazionalista ezarri zuten, politika estatalean. Honen ondoren, autarkiaren etapa hasiko da, 20 urtez iraungo du; beraz, epea luzea izango da.Testu honek, Espainia nola dagoen deskribatzen digu hasieran, bertan dagoen krisi egoera larria, eta arazo ekonomikoak, orain arte larrienetarikoak. Gero, ideia nagusia zein den azaltzen digu, nazio intereseko industriak babestea. Eta hori lortzeko jarraitu edo bete behar diren arauak ezarri dituzte. Estatuak beharrezkoak baititu horrelako industriak gauzatzea. Merkatua indartu egin behar da herrialdeen nahiak hasetzeko eta erantzuteko.Errexa da ikusten testu honen arlorik handiena, ekonomia da. Aukeratutako industria hobetzeko, gobernuak abantaila handiak emango dizkio, eta nzergak gutxitu egingo dituzte. Abantaila horiek, zerbait eskatuko dute bueltan, kasu honetan, gobernuaren esku hartzea izango da eta oso kontrolatuak egongo dira.



10.Gaia

Lege berriek aldaketa ugari ekarri zituzten. 1957an gobernuaren eta Estatuaren jarduerak bereizi egin ziren arren, Francok bien buru izaten jarraitu zuen. 1966an, aldez aurretiko zentsura kendu zen. Horrek komunikabide berriak sortzeko aukera eman zuen, argitaratzeko aukerekin batera. 1967an, katolizismoaren monopolioa amaitu zen. 1970ean, derrigorrezko eskolatze-aldia hamalau urtera arte luzatu zen. Beste zenbait lege ere aurkeztu zituzten./Espainiako bizi-mailak gora egin zuen. 1959ko Ekonomia Antolamendu Berrirako Lege Dekretuaren bidez erregimenaren autarkia-aldia amaitu zen. Espainiako ekonomia Europako herrialdeen ekonomian integratzeko apustua zen, kapitalismoaren hedatze-zikloa baliatuz. Helburua ordainketa-balantza orekatzea zen, moneta- eta zerga-erreformak aplikatuz eta merkataritza-neurriak hartuz. Hasieran bizi-baldintzek okerrera egin bazuten ere, 1960ko neurriek hazkundea bultzatu zuten; garapenaren hasiera./1962-1975 bitartean garapen planak egin ziren. Eraginkortasun txikikoak izan ziren, ez baitzuten eskualdeen arteko desoreka murrizketarik lortu. Planak industriara bideratu ziren batez ere. Garraioaren hobekuntzak ere ez ziren nahikoak izan. Azkenik, huts egin zuten produktua banatu eta merkaturatzeko alorrean, bai eta enplegu-sorkuntzan. Hala ere, arrakastaren gakoak hauek izan ziren: Eduropan zegoen ekonomia-ziklo ona aprobetxatzea, merkatua liberalizatzeaeta sektore giltzarriak atzerriko inbertsiora irekitzea. Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970ean. Espainia Europako ekonomian sartu zen. Espainiako langileak Europara joan ziren lan egitera eta familiei dirua bidaltzen zietenez, garapenean lagundu zuten. Bestalde, europarrak Espainiako hondartzetara etortzen hasi ziren. Urtetik urtera bisitarien kopurua handitzen joan zen. Turismoak oso eragin handia izan zuen./Nazio-errenta hirukoiztu egin zen eta per capita errentak halako bi baino gehiago egin zuen gora. Espainia herrialde industrializatu bihurtu zen. Nekazaritza-ekonomiatik industria-ekonomiara aldatzearen ondorioz, lehen sektoreko biztanleria aktiboak bizkor egin zuen behera./Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen. Ekonomia-aldaketaren ondorioz biztanleriak nabarmen egin zuen gora.Demografia-hazkundeak eta aberastasunen banaketa desorekatuak migrazio-prozesua areagotu zuten.1950eko hamarkadan, errenta baxuko landatar biztanleek industria eta zerbitzuetara emigratu zuten.Barne- eta kanpo-emigrazioa eman zen. Migrazio-mugimenduak ondorioak izan zituen hiritartze-prozesuan. Landa-eremu ugari despopulatzen ari ziren, eta hiriak, aldiz, oso erritmo biziz hasi ziren, askotan inolako antolamendurik gabe. Gainera, biztanleriaren banaketa aldatu egin zen, eta giza ondorioak izan zituen


Nekazaritzan oinarrituriko ekonomiatik industrian eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomiara igarotzeak aldaketak eragin zituen gizarte-egituran. Nekazaritza-jornalariak nabarmen gutxitu ziren, industriako eta zerbitzuetako langileen taldea asko hazi zen, erdiko klaseko kideen kopuruak gora egin zuen eta 1975ean goi-klaseak biztanleriaren %6 baino ez ziren./Espainia hiritarrak (irekiagoa, libreagoa eta pluralagoa) Espainia landatarra ordeztu zuen. Langile-klase berri bat sortu zen, ekonomia- eta politika-baldintzak hobetzeko borroka egin zuena. Eskotutakoen kopuruak gora egitea eta hezkuntza publikoa eta pribatua hobetzea garapenaren sinbolo eta gizarte-arrakastarako giltzarri izan ziren. Bizi-maila hobetzearekin, espainiarren ohituretan ere aldaketak izan ziren: pentsamolde berri bat nagusitu zen, frankismoaren kontrolak eta mugak gainditzen zituena. Erlijioan, ordura arteko eraldaketa sekularizatzailerik handienak izan ziren. Espainiar asko Elizatik urrundu ziren, traidore moduan geratuz. Emakumeen rola ere aldatu zen, hezkuntzaren eta lan-merkatuan hasi izanaren ondorioz./Ekonomia-maila hobea zen eta kontsumismoa, nahiz eta nolabaiteko atzerapena, indar handiz sartu zen Espainian. Etxetresna elektrikoak (batez ere, telebista), seiscientosa eta oporrak edo bidaiak ugariak izan ziren./Kontsumo-gizarteak politikarekiko ardura falta bultzatu zuen nolabait. Liberalizazio politiko xume eta etengabeak aukera eman zuen erregimenetik at erregimeraren aurkako kultura sortzeko; aldizkarien eta lehen debekatuta zeuden liburuen edizioen bidez./1970eko hamarkadan Espainia herrialde industrializatua bazen ere, desoreka handiak zeuden oraindik. Bizi-mailak hobera egin bazuen ere, zerbitzu publikoak urriak ziren eta langile asko babesik gabe zeuden. Biztanleen zati handi baten kultura-maila oso baxua zen; horren hazkundea moteltzen zuelarik/1960ko hamarkadan, frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara hedatu zen. Erregimenaren aldekoek kontrakoa espero bazuten ere, ekonomia-hazkundeak ez zuen erregimena sendotu; aldiz, apurka-apurka hondatuz joan zen, eta espainiar asko erregimena isilik onartzertik sitemaren aurka nabarmen egitera igaro ziren./Langile-mugimendu berria industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren inguruan. Sindikatu hori ideologia komunistakoa izan arren, irekita zegoen sektore eta ideologia guztietara./Unibertsitateko ikasleek Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen demokratizazioa aldarrikatu zuten. Ikasleen etengabeko mobilizazioa amesgaiztoa izan zen Francorentzat. 1969ko urtarrilean, Bartzelonako ikasleek errektoretzari eraso egin zioten eta handik gutxira, Ruano ikaslea hil egin zen Madriden. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen, poliziek atxilotuta zutenean. Unibertsitatean gero eta ikasle gehiago zegoen, eta haien kontzentrazio politikoa gero eta handiagoa zen. Unibertsitatea frankismoaren aurkako gune bihurtu zen. Horri aurre egiteko neurriak hartu zituen Francok; polizia errepresioa, instalazioak okupatzea, irakasleak zigortzea eta fakultateak ixtea


Eliza erregimenetik urrundu zen. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren, manifestazioak eta itxialdiak egin zituzten./Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren. Alderdi Komunista izan zen akotiboena. PSOEn banaketa zegoen baina 1974an bere burua antolatzen hasi zen. PCE oposizioa gidatzen eta monopolizatzen saiatu zen. Porrot egin zuen. Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV.Biltzarrera gonbidatu zuten. Amaieran, demokraziaren aldeko eta erregimena gaitsezteko adierazpena egin zuten. Mugimenduaren prentsak Municheko hitzarmen maltzurra esan zion biltzarrari. Gobernuak gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen kontra. Francok, krisi hori aprobetxatuta, gobernu berria eratu zuen, itxura atseginagokoa./Francoren diktadura luzea amaietzear zegoen. Erregimenak ez zuen jakin gizartera egokitzen. Beti polizia-errepresioarekin erantzuten zuen./Erregimenaren barne-tentsioak areagotuz joan ziren Francoren heriotzara arte. Erregimenaren oraina eta Francorik gabe izan zezakeen etorkizuna ziren eztabaidaren funtsa. Eztabaidan alde hauek zeuden: irekitasunaren aldekoeak erregimena gizarte-errealitatera egokitu nahi zuten; immobilistek Gerra Zibiletik sortutako erregimenaren ezaugarriei eutsi nahi zieten inolako aldaketarik gabe; eta kontserbadoreek erregimenak oinarriak aldatu gabe jarraitzeko egin beharreko erreformak baino ez zituzten onartzen. 1968an asoziazionismoari buruzko eztabaida hasi zen; hau da; Mugimenduaren barruan elkarteak sortzeko aukerari buruzkoa, nolabaiteko pluralismo politikoa egon zedin. 1969an MATESA eskandalua eman zen; ezegonkortasun politikoaren sentsazioa transmititu zuena. Krisi orokorraren ondorioz, Francok joera bakarreko gobernua eratu behar izan zuen./Frankismoak eboluziorako ezintasuna azaldu zuen. Erregimenaren ageriko krisiak areagotu egin zituen lan-gatazkak, oposizioaren presentzia, Elizarekiko tentsioa eta armada barruko disidentzia (Batasun Militar Demokratikoa, UMD). 1973AN Francok gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen eta gobernuko presidente izendatu zuen Luis Carrero Blanco, handik gutxira ETAko atentatu terrorista batean hil zena. Ondoren, Carlos Arias Navarro kontserbadorea izendatu zuen presidente, baina, porrot egin zuen. Gainera, urte hartan, gobernuak aurre egin behar izan ziek ekonomia-krisiari, ordena publikoari, terrorismoari eta Portugaldik sartutako askatasun-haizeei./Francok, zahartuta zegoenez, ezin zuen jada boterean zuzenean jardun. Barne- eta kanpo-politikan erregimenaren ahultasuna nabarmendu zen. 1975eko azaroaren 20an hil ein zen Franco, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen



19.Testua

IDENTIFIKAZIOA


: Testu hau Erregimen frankistaren aurka dauden 118 ordezkari Espainiarrek idatzitako testua dugu. Munichen idatzia izan zen, garaiko Alemaniako Errepublika federalaren parte zena,  1962ko ekainaren 8an, bertan ospatutako Europar Mugimenduaren aldeko batzar batean hain zuzen.  1.Mailako testua dugu hau eta helburu politikoa du. Testu honen hartzaile nagusia garaiko Espainiar gobernua da, hau da erregimen frankistako kideak bere osotasunean, izan ere bertan proposatzen diren aldaketak jorratu beharko ditu Europan sartu ahal izateko.

IDEIA NAGUSIAK:

Testu honen ideia nagusia, Espainiak Europako kide izan nahi badu estatu demokratiko bat izan behar duela da. Ideia nagusi hau sarreran azaltzen da eta hau azaldu ondoren Municheko konferentzian proposatutako ideia garrantzitsuenak biltzen ditu artikuluetan:

-Espainiak benetako erakunde demokratikoak eratzea


– Pertsonak dituzten eskubideak benetan betetzea, hala nola norberaren askatasuna eta adierazpen askatasuna


-Erkidego naturalen izaera aitortu


-Askatasun sindikalak baieztatu eta langileen eskubideak bermatu


-Alderdi politikoak antolatzeko askatasuna-

Kongresuko kideek, ziurtatzen dute oinarrizko arau hauek bete ondoren eta Espainian eboluzio prozesu bat dagoela demokrazia alderantz Europan sartu ahal izango dela ziurtatzen du.

INGURUABAR HISTORIKOA:

Testu hau, Espainian Francoren diktadura jasaten ari zen urteetan kokatzen dugu. Francoren diktadura hau, bando nazionalak 1939an gerra zibila irabazi zuenetik Franco bera hil arte egon zen Espainian, 1975 arte hain zuzen. Garai hauetan Espainiak hainbat etapa eta miseria jasan zituen, hala nola gerra ondorengoko goseteak, Francok ezarri zuen errepresioa bere etsaiekiko, zentsurak komunikazio medio guztietan… Francok estatu totalitario bat bihurtu zuen Espainia.  Denbora igaro ahala, Espainiak kanpo potentziei ateak ireki behar zizkiela konturatzen hasi ziren eta Francoren gobernua esfortzutan hasi zen kanpo harremanak hobetuz. Honen adibide garbia dugu Gerra hotzan parte hartu izanak. Ondorioz, potentziek, bakantzea amaitutzat eman zuten eta mugak iriki zizkioten Espainiari. Honelako ekintzekin eta beste hainbatekin, kanpo potentziekin harremanak haunditu zituzten eta horrela 1962ko ekainera iristen gara Municheko konferentzian egindako proposamenera harte. Bertan, Frankismoaren aurka zeuden  118  kideek, aldarrikapen bat egin zuten, beren diferentzia politikoak alde bateraz utziz testuan azaltzen zaizkigun ideia hauek proposatuko dituzte. Francoren diktaduraren jarraipenarentzat ezinezkoak ziren bertan esandako ideiak eta ondorioz Francok ez zituen ideia hauek onartu.


IRUZKINA


: Testu hau, garrantzi handikoa izan da Espainiaren historian zehar. Testu honek erakusten diguna da, Francok oposizio haundi bat zuela, izan monarkikoak, kristau demokratak edota komunistak. Honek erakusten digu Espainiako biztanleriaren zati bat Francoren diktaduraren aurka zegoela eta aldaketa prozesu bat nahi zuela, aldaketa bat demokraziarantz alegia. Testu honen azterketan konturatu gaiteke, Frankismoarentzat golpe latza dela hau argitaratzea. Izan ere, diktadura batek Europan ez duela lekurik adierazten die hartzaileei eta demokrazia batean bizitzea ezinbestekoa dela Europan sartu ahal izateko. Frankismoaren printzipio guztiekin kontra dihoa artikulua eta Europarekiko mezprezua eta patriotismo haundiago bat ezartzea eragingo du garaiko Espainian. Garai hauetan Istilu handiak sortuko dira Espainian, Errepresioa jasango dute Frankismoaren aurka daudenek, ETA banda armatuak  izena hartuko du nazioartean Burgosko prozesuaren bidez eta ondorioz, pixkanaka Francoren diktaduraren aurkako pentsamendu eta mugimenduak sortuko dira, estatu demokratiko bat aldarrikatuz.  Testu honek gaur egun garrantzi handia izan du. Europan Estatu totalitario bat ezinezkoa dela adierazten du eta bakarrik demokrazia erabili daitekeela gobernatu ahal izateko. Gaur egun hala da, Europa osatzen duten kide guztiek demokrazia batean oinarritzen dute bere estatua, eta bertan finkatzen diren lege demokratikoak betetzera behartuak daude Europar batasuneko parte izateko eta bertan jarraitu ahal izateko./


20.Testua

1.    Identifikazioa:


Testu hau 1967ko urtarrilaren 11n promulgatutako lege baten zati bat da, izaera juridikokoa beraz. Franco jeneralak idatzi zuen eta Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta.

2.    Ideia nagusiak:


Espainia lurralde bakarra da eta ezin da puska txikiagoetan banatua izan


Konstituzioan adierazitako legeak betirako dira eta ezin dira aldatu inolaz ere

Nazioartean Espainiako ordezkaritza lanak egitea estatuburuaren egitekoa da. Horrez gain, legeak sinatu behar ditu baliozkoak izan daitezen eta armadaren aginte gorena dauka, bai itsasokoarena, lurrekoarena eta airekoarena.

Gobernuburua estatuburuak hautatuko du, eta honek Espainian jaioa izan behar du bai ala bai

3.    Inguruabar historikoa:


1936. Urtean Francisco Franco jeneralak, Mola eta Sanjurjorekin batera, estatu kolpea eman zuen eta Gerra Zibilari hasiera eman zion ekintza horrekin. Hiru urte iraun zituen Gerra Zibilak, eta bertan errepublikazaleak frankisten aurka aritu ondoren, frankistek irabazi zuten 1939an eta 40 urte iraungo zituen diktadura bati eman zion hasiera gertakizun horrek. Urte horretatik aurrera ordura arte Franco jenerala besterik ez izandakoa Espainiako estatuburu eta gobernuburu postuak hartzera pasa zen.Eta urte horretan bertan ere legeak promulgatzeari ekin zion, pixkanaka konstituzio bat osatzeko asmo irmoarekin. Testu hau, 1967an konstituzioari amaiera emateko asmoz idatzitako legearen zati bat da. Bertan, konstituzioa amaitutzat ematen du eta betierekoa eta aldaezina dela esaten du ere. Izan ere, Francoren ideia bere hil eta gero berak sortutako erregimenak aurrera egin zezan zen.

4.    Iruzkina:


Testu hau oso garrantzitsua da, izan ere Francok idatzitako konstituzio zabal eta luzeari amaiera ematen dio. Gainera, sustraietatik moztu nahi ditu katalanek eta euskaldunek independentzia lortzeko bideak, Espainia estatu banaezina dela esanez. Eta horrez gain, argi uzten du estatuburua, hau da, bera, dela nazioaren ordezkaria eta berak erabakitzen duenez gero nor den gobernuburua, bera dela Espainia osoa gobernatzen duena.


11.GAIA:1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK/Euskal Herriaren lurraldearen konkista (1937) eta Errepublikaren gudarostearen behin betiko menderakuntzak, erabat aldatu zuen Hego Euskal Herriko lurraldeen ikuspegi ekonomiko, sozial, politiko eta demografikoa. Arabak eta Nafarroak ez zuten ia kalterik izan matxinatuen alde jarri baitziren. Bizkaiak eta Gipuzkoak aldiz, berebiziko kalteak nozitu zituen./Euskaldunak izan ziren Errepublikaren alde zaudenen artean erbesteratu beharra lehenengo ezagutu zutenak. Lehenik eta behin bi urte lehenago menderatu zituztelako, eta bigarrenik, lehorrez Errepublikatik bereizita geratu zirelako. Hasieran Irungo muga aukeratzen zen Frantziara alde egiteko, baina bide hori moztu eta Baztango muga aukeratzen zen, ihes egiteko asmoz ez ezik, gudaroste matxinatuen aurka egiteko asmoz ere. Bizkaia menderatu zutenean ordea, Kantabria eta Asturias aldera jo zuten. Matxinatuek Euskal Herriko herriak eta hiriak beren mende hartu zituztenetik, guztiz bortitza izan zen errepresioa. Herriko espetxeak erabat bete zirela, eta gerran hil zirenak kontuan izanda, Euskal Herriko demografia asko jaitsi zen./Gerra osteko garaia oso higiene, osasun eta elikadura egoera gogorreko garaia izan zen.  Gaixotasunak asko jaso zuten haurren heriotza tasa, eta ezkontzeko zeuden zailtasunak ere eragin handia izan zuten jaiotza tasan. 1950etik aurrera aldatzen hasi zen hazkunde demografikoaren erritmoa. Bide sareek eta argindar azpiegiturek kalte handiak izan bazituzten ere, industria sareak ez zuen horrelako kalterik izan. Baina estatuaren interbentzionismoak ez zuten utzi euskal industriak berez zuen ahalmen guztia balia zezan. Gerra osteko lehenengo hamarkadetan berebiziko desberdintasunak sortu ziren ondasunen banaketari dagokionez./Euskal probintziak Estatuaren antolamendu orokorraren mende geratu ziren erabat. Garbiketa politikoak oso sakonak izan ziren, eta esperientzia eta gaitasuna zuten buruzagi eta funtzionario gabe geratu zen Euskal Herriko gizartea. Horrek ondorio larriak ekarri zituen gizartearen antolamendurako. Utzitako hutsunea erregimen berriaren aldekoak ziren funtzionarioz osatu zen. Elizgizon nazionalisten artean ere garbiketa handia egin zen.2HERRIALDEAREN ERALDATZEA/1945etik aurrera, Euskal Herriko demografiaren egitura gerra aurretik zuen joera bera hartzen hasi zen, eta ekonomiaren egoera hobetzen hasi zen berriro. Horrek industrializazio prozesu berri bat ekarriko zuen./Berrogeita hamarreko hamarraldian zehar Euskal Herriko biztanleria asko hazi zen batez ere Gaztelatik, Leondik, Extremaduratik… zetozen immigrazio oldeei esker. Euskal Herriko biztanleria aktiboa 729.300 pertsonakoa izateraino iritsi zen. Ekonomiaren hazkundea berebizikoa izan zen oso denbora laburrean enplegu tasari zegokionez. Euskal Herria Espainiako hirugarren eskualdea izatera iritsi zen. Bizkaia eta Gipuzkoa batez ere, gizarte industrializatu bihurtu ziren./


1955 aldera inbertsioak urritu egin ziren, eta beheraldi hori Egonkortasun Plana abiarazi zen arte ez zen gainditu. Hala ere, euskal probintzietako errentek goraldi nabaria izan zuten. Susperraldi hori Industriaren Sustapenerako Planek eragin zuten Araban eta Nafarroan. Gipuzkoan eta Bizkaian aldiz, inbertsio pribatuak bultzatuta etorri zen./Euskal Herriaren industrializazio prozesuan eragin handia izan zuen beste gertaera bat kooperatiba mugimenduen sorrera izan zen. Mugimendu horrek egoera ekonomiko ona aprobetxatu eta kooperatiba berriak sortu zituzten. Atzerritik etorritako inbertsio gehiena metalurgiako eta kimikako sektoreetara joan zen. Merkataritza liberalizatu zenetik aurrera ordea, horren kontra egin eta neurri bereziak hartu behar izan ziren. Hazkunde handiak izan ziren beste zenbait alorretan ere, adibidez, ontzigintzan. Eta nekazaritza garrantzi handiko sektore bihurtu zen./1946-56 bitartean erregimen frankistak oso errepresio gogorra eragin zuen Euskal Herriko erakunde sozial, politiko eta sindikalen kontra. Gatazka eta liskar gutxi ziren, baina, oso gogorrak./Garai hartako gertaera nagusia Bizkaian gertatu zen, Erresistentziako Batzarraren Kontseiluakmaiatzaren lehena ospatzeko egindako deiak, UGT, ELA-STV eta CNTren babesarekin, 20.000 langile bildu zituen, polizia errepresio bortitzagatik milaka atxilotuak izan zirenak. 1951n lau probintzietako hiriburuetako industrialdeetan mobilizazioa izan zen, 1956an soldatak jasotzeko errebindikazioa egin zen eta errepresio gogorra izan zen arren, helburuetako batzuk lortu zituzten. Euskal langileria klase berri bat eratuz joan zen./Langile mugimenduarekin batera, nazionalismoa bihurtu zen berehala diktadorearen kontrako oposizioko indar nagusia. EAJ-PNVk ezin zion egoera hari aurre egin eta beste erakunde abertzale batzuk hasi ziren sortzen, egoera politikoari aurre egiteko: ETA (1959), sistema frankistari aurre egiteko borroka militarrez jardutearen aldekoa. Comisiones Obreras-Langile Komisioak. Euskal Herrian dikataduraren kontrako oposizioan eta herritarren eskubideen eta askatasunek aldeko defentsan lan handia egin zuten apaiz talde batzuk ere eratu ziren./50eko hamarkadaren erditik aurrera gatazka ugari sortu ziren langileriaren aldetik; Bilboko labe garaietakoa, Beasaingoa...Gerraz geo soldata urrietan eta lanerako baldintza txarretan oinarrituta, enpresarioei aurre egiteko borroketan langileriak lortua zuen antolamendu maila eta indarra. Alderdi askotako jendea biltzen zen. Erreibindikazio mugimendu horiei errepresio gogorrez erantzun zien sistemak, bortxakeria erabiliz, jendea atxilotuz eta torturatuz.


60ko hamarkadaren hasieran, abertzaletasun ideiak indartzen hasi ziren berriro. ETA sortu zen, PNV-EAJtik ongi bereizitako ideologia nazionalistako talde gisa, diktaduraren kontra. 1964 lehen aldiz Aberri Eguna ospatu zen, hurrengo urtean errepresioak eragotzi egingo zuena. Azkenengo urteetan liskar handiak sortu ziren. Greba orokorra egin zen Bizkaian; ondoren Gipuzkoara zabaldu zelarik. Eragin handia izan zuen euskal elizak hartu zuen jarrerak, alde batetik gizartean eginkizun konprometituagoa izatea bilatzen baitzuen, eta bestetik bokazioen krisialdia nabaritzen hasia zen. Frankoren erregimenak arazoak zituen. Egoera horretan, bere burua “askatasun nazionalerako mugimendu sozialista” izendatzen zuen ETA mugimenduak bere jarduera indartu eta zabaldu egin zuen, eta horregatik, haren gainera etorri zen errepresioa. 1970ean Burgosko auzia izan zen; ETAko kideen kontrakoa eta Frankoren erregimenari une larriak zetorzkiola adierazten zuen beste seinale bat./70eko hamarraldiaren hasieran, frankismoaren kontrako mugimenduak asko indartu ziren. Greba, manifestazio eta mobilizazio gogorrak egin ziren. Euskal Herriaren/autodeterminazioaren aldeko eskariak, euskara biziberritzeko erreibindikazioak edo euskal kultura indartzeko erreibindikazioa gehitzen hasi zen. Frankismoaren azken uneetan geroz eta gehiago erradikalizatu zen egoera, bai erregimenaren kontrako oposizioaren aldetik bai gobernuko aparatuen aldetik. Hainbat hitzartzen eta lege sinatu ziren, baina egoerak okerrera egin zuen. Hildako asko egon ziren, bai ETAren atentatuen ondorioz hilak, bai erregimenaren errepresio indarren eraginez hilak (euskal kantak kantatzeagatik soilik). Unerik gogorrena eta nazioarteko eskandalu bortitzena 1975eko irailean hainbat euskaldun fusilatu zituztenean izan zen. Handik bi hilabetetara diktadorea hil zen . Gizarte giroan nabari zen aldaketak zetozela.



21. Testua

Testu politiko informatiboa, manifestu bat hain zuzen, lehenengo mailako iturria. Egilea kolektiboa da, erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzia herritar guztiok irakurtzeko. Data, 1945.03.31 eta testuaren gaia da erbesteratuta zegoen Euskal Gobernuari buruzkoa./Ulermena: Aurre-hitzean Frantzian egon ziren Euzkadiko erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek Euzkadiko gobernuarekiko loturak mantentzeko erabakia hartu zutela agertzen da. Gero, bost artikulutan, hitzartzen zutena zehazten du berretsi eta adierazi egiten dutela: (1. Art.) Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batura berristea, Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Euzko Jaurlaritza eta bere Lehendakaria, José Antonio Aguirrerekin batera. (2.Art.) Herria ordezkari gisa, bere nahi, gogo, helburu politiko-sozialak bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa. (3.Art.) Behin Frankoren diktadura eraitsia eta demokrazia berrezarria, haiek (sinatzen dutenak), Euskal Herriak era askean erabakitzen zuena errespetatuko zutela. (4.Art.) Erakunde bat eratuko zutela, behin diktadura bukarazita, Eusko Jaurlaritzari bere eginkizunetan aholku eta laguntza emateko. Erakunde hori araudi egoki batek erregulatuta egongo zen. (5.Art.) Frankismo, diktadura, demokraziaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko ororen aurka egingo zutela borroka, horretan bat zetozen penintsulako gainerako guztiekin batera (herri, erakunde, …). /Testu-ingurua: Hitzarmen hau EAJ, ANV, PCE, PSOE, PRF (Partido Republicano Federal) EMB (Euzko Mendigoizale Batza), UGT, ELA eta CNTko ordezkari batzuek sinatu zuten. Baionan bildu ziren akordio batera heltzeko eta haien helburua izan zen Euzkadiko Gobernuaren inguruarekiko batasuna erakustea, baina haien ideologiari uko egin gabe./Altxamendu sortzean Errepublikak arin onartu zuen Euzkadiko Estatutua, nahiz eta bakarrik Bizkaian indarrean egon eta 9 hilabete soilik, Francoren tropen menpe erori arte. Gerra zibila bukatzean, errepresioa oso gogorra izan zen eta hildakoen kopurua oso altua gerra, gosete eta gaixotasunen ondorioz. Politiko gehienak atzerrira joan behar ziren, erbesteratuta. 1940an Manuel de Irujok, Euzkadiko presidenteordea, Euzkadiko Kontseilu Nazionala ezarri zuen Euzkadiko Errepublika independentea defendatzeko eta J.A. Aguirrek, presidentea, Euzko Jaurlaritzan Errepublikaren aldeko alderdi eta sindikatu guztiak onartu zituen. Geroago, EAJ-PNVk euskal exiliatu guztiak bildu zituen Baionako Euzkadiko Kontsulatuaren inguruan/baina, II. Mundial Gerraren ondorioz, Frantziatik ihes egin behar izan zuten eta lehenengo eta behin EUAra joan eta amaieran Mexikora. Hala ere, 1944 oposizioko alderdi eta sindikatu guztiek, Toulousen bilduta, Euzko Bloke Nazionala aldarrikatu zuten eta akordio batera heldu ziren, hemen agertzen den Hitzarmena, guztien arteko batasuna lortzeko Gobernuaren inguruan.


Testu honen garrantzia: Hitzarmen honek etorkizunerako programa bat aldarrikatu zuen eta, batez ere, Gobernua bermatzeko egin zuten, batzuek kolokan jarri zutelako. Askatasun demokratikoak errekuperatzea izan zen gehien inporta zitzaiena une horretan eta alderdien interesen gainean jarri zuten helburu hori.


22.Testua

1. IDENTIFIKAZIOA:

Honako testu hau 1974ko otsailaren 24an Bizkaiako elizetan irrakurritako sermoia da. “El Cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” izenez ezaguna dena. Testu honen autorea Antonio Añoveros Bilboko gotzaina da. Tabudako, Malagako, Cadiz eta Ceutako apezpikua ere izandakoa. Gainera, testua orokorrean euskaldun guztiei zuzenduta dago baina batik bat Bizkaiko fededunei. Testuaren izaera soziala, politikoa eta erlijiosoa da. Lehen mailako testua dugu.

2. IDEIA NAGUSIAK:

Testu honetan azpimarratzen den ideia nagusiena euskal herriak bere identitate propio zabaltzeko eta bermatzeko duen arazoa da. Berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu bereriazko nortasuna ematen diotenak. “Euskal arazoa” bezala ezaguna. Izan ere Euskal Herriak ezaugarri berezi eta garbi batzuk ditu eta, hortaz, hauek mantendu eta bermatzeko eskubidean oinarritzen da testua. Gainera, egoera politikoak horretarako  aukerarik eman ez izanean sortzen da herritar askorentzat arazoa. Adibidez, aipatu egiten da eskubide ezaren falta. Halaber, euskal elizak bere jarrera argitu eta egoera politiko hori aldatzearen alde ezartzen da.

3. INGURUABAR-HISTORIKOA:

Testu honek Gerra Zibilean (1936-1939) eta, batez ere, erregimen frankistan (1939-1974) kokatzen gaitu. Elizaren harremana bai Gerra Zibilean zehar eta baita ere frankismoaren hasierako urteetan estatu frakistarekiko oso sendoa  eta babeslea zen. Hain sendoa ezen entitate bera eta bakarra bezala uler zitekeen./60 ko hamarkada geroztik, hainbat faktorek harreman honetan aldaketa eragin zuten. Faktore garrantzitsuenak: apaiza belaunaldi berri baten sorrera, oposizioaren zabaltze prozesua, gizartearen aldaketa progresiboek eta askatasun nahia izan ziren. Izan ere, 1960. Urtean Euskal Herriko egoera denuntziatzeko apaiz talde batek dokumentu bat sinatu zuten. Gainera, 1962. Urtean Vaticano II. Aren kontzilioan elizako antolakuntza modernizatzen hasi zen. Honekin batera, elizaren jarrera aldaketaren prozesu luzea hasi zen, azterapauso ugari izan zituenak./Hortaz, erregimenak Añoveros apezpikuaren izendapenarekin erantzun zuen. Honako hau abian jarriz, Frankok egoera kontrolatuta zuela pentsatu egin zuen. Gauza da Añoverosek ez zuela hori betetzeko helburua. Añoveros askatasunaren eta Euskal Herriaren eskubideen alde egiteko prest agertu egin zen beti. Hortaz, erregimen frankistari gaizki atera zitzaion apostua./Beraz, Frankismoaren azken urteetan, apaiz askoren jarrera, bereziki apaiz euskaldunena, oso borrokalaria eta indartsua izan zen erregimen frankistaren aurka. Horrela, inguabar honetan kokatuta, Añoverosek sermoi hau idatzi egin zuen..


4. IRUZKINA:


Beraz, honako testu honek berebiziko garrantzia du. Izan ere, egoera zailean esta instituzio oso boteretsu eta berezitik idatzita dago sermoia. Añoveros, Bilboko apezpiku eta erantzunkizun handiko pertsonak, oso ongi pentsatuta dagoen sermoi horrekin, erregimen autoritarioaren jarrera Euskal lurraldeekiko denuntziatu egiten du. Euskal Herriak bere izaera berezia mantendu, defendatu eta garatzeko askatasuna duela onartu eta aldarrikatu egiten du./Beraz, elizaren jarreran inflexio puntu bat da. Jarrera aldaketa nabarmen eta argi bat azaltzen duena. Elizak erregimen frankista babesteari utzi eta haren aurka ezartzen da. “Oposizioan” sartu egiten da. Beraz, honako hau, erregimenarentzat kolpe gogorra eta latza da kolokan uzten baitu bere integritatea./Honen ondorioen artean, Añoveros Espainiatik kanporatzeko saiakera dago. Baina ez zuten lortu. Honek elizak hartutako jarrera sendotu zuen./Amaitzeko, aipatu beharra dago Espainian demokrazia ezartzea eliza katolikoak, euskaldunek eta beste instituzioek ahalbidetu egin zutela


23.Testua

Identifikatu:


Testu hau, izaera juridikoa du, eta lehen mailako testua da. Konstituzioa hau, Espainiako alderdi politiko guztien artean idatzi zuten. Eta Gorteek 1978, urriaren 31n onartu zuten, eta erreferendumean urte horretako, abenduaren 6an onartu zuten. Erregearen onarpena izan eta gero, Estatuko Boletin ofizialean argitaratu zuten, 1978ko abenduaren 29an. Testu hau, Espainiako biztanleei zuzenduta dago./Ideia nagusiak:
Testu honetan estatuaren antolamendua, boterearen banaketaren banaketa, autonomien xedapena eta konstituzioaren ezaugarriak adierazi./Estatuaren antolamenduari dagokionez, Gorte Nagusiek, diputatuek, senatuek eta kongresuek osatzen dute, bestetik , Gobernua aurkitzen da, eta azkenik epaileek…aurkitzen dira./Boterearen banaketari dagokionez, estatuaren antolamenduarekin zerikusia du: Gorte Nagusiek botere , Gobernuak botere legegilearen menpe dago eta epaileek… botere judizialaren menpe daude./Autonomiei dagokionez, Estatuak autonomien arazoak konpontzen saiatzen ziren: Euskadiko Automia. Euskadik nahi duen nolabaiteko independentzia ematen diete./Azkenik, konstituzioan Estatuaren ezaugarriak agertzen dira, artikuluen bidez: Epainia Estatu demokratikoa dela, parlamentuzko monarkia duela, askatasuna bermatzen duela…

Ingurunabar historikoa:

Espainiak 40 urtez egon zen diktaduraren menpe (1939-1975). Eta Francoren heriotzaren ondoren,(1975-11-20) Arias Navarro ordeztu zuen gobernuburu bezala, eta Joan Karlos I.A Erregea izendatu zuten. Arias Navarroren gobernuaren egoera oso zaila izan zen, 1975 eta 1976 an manifestazioa asko egon zirelako, nahiz eta ilegalak ziren. 1976an Arias Navarro dimitiu zuen, eta Erregeak Adolfo Suarez ezarri zuen gobernuburu bezala. Adolfo Suarezek zenbait aldaketa egin zituen, demokraziarako bidea azkartzeko helburuarekin. Azkeneko honek, Espainiako beste alderdi politiko batzuekin bilerak izan zituen. Eta urte honetan, hauteskunde demokratikoak egon ziren, eta bertan UCD alderdia irabazi zuen, eta bigarren, Felipe Gonzalezen alderdia geratu zen. Adolfo Suaren alderdiak, Espainiako alderdi asko legeztatu zituen, nahiz eta legeztapen bat baino gehiago arazoak ekari zituen. UCD ren gobernuan, lehen aldiz alderdi guztiek ados jarri ziren, konstituzio bat idazteko, baina EAJ ezetza eman zuen konstituzio honi. EAJ esan zuelako, bertan ez zela ondo argitzen Euskadiko egoera, hau da euskadiko autonomiaren ezaugarriak ez ziren argi geratzen. Konstituzioa Gorteetan aurkeztu baino lehen, aldaketa asko egin zituzten. Gorteetan aurkeztu eta gero, onarpena lortu zuen, ondoren erreferendumean onartu zen, eta 1978ko Abenduaren 29an Boletin Ofizialean argirataratu zen. Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauek zire: Estatu demokratikoa, parlamentuzko monarkia, akonfesionala, eskubideak dauden estatu bat./Iruzkina:
Espainiako konstituzioa 1978ko Abenduaren 6an onartu zen. Eta urte horretan idatzitako konstituzioa, gaur egun lanean jarraitzen du, nahiz eta izanez gero, kontituzio honetako artikuluak aldatu daitezke, parlamentuaren %75 botoak izanez gero


24.Testua


Identifikazioa:


Lehenengo mailako testu baten aurrean gaude, Adolfo Suarezen gobernuak idazten du eta erregearen eta gorteen onarpenarekin kontatzen du aurrera ateratzeko. Testu juridikoa da, lege bat da, Euskal Herriaren antolamendu judizial eta administratiboa finkatzen duena. Bestalde, Euskal Herriko herritarrei zuzenduta dagoela esan behar da, eta 1979ko abenduaren 18an idatzita dagoela.

Ideia Nagusiak:


Autonomia Estatutu honen ideia nagusia oro har, Euskadi edo Euskal Herria izenpean lurraldeek autogobernua lortzen dutela da. Baina badira aipagarriak diren beste zehaztapen batzuk ere:-EAEko partaide izateko eskubidea Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak dute, azken honek horrela erabakitzen badu. Gainera bakoitzak bere autogobernu erakundeei eusteko eskubidea mantentzen du.-Euskal Herriak bere antolamendu propioa dauka: polizia propioarekin eta bere berezko hizkuntza ofizial izango delarik: Euskara.-

Bere eskubide historikoak mantentzen ditu


Testuinguru historikoa:

1975.Urtean, Francoren heriotzak iraultza moduko bat ekarri zuen Espainiaren historia politiko, judizial eta ekonomikora. Garai berri baten hasiera iritsi zen: trantsizioa (1975-1982). Garai honetan, Juan Carlos I.Ak  paper erabakigarria izan zuen, Adolfo Suarezekin batera. Francoren familiak Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru  baina eragozpen askoren ondoren, dimititu behar izan zuen, lekua Adolfo Suarezi utziz. Pixkanaka, demokratizatzeko prozesua hasi zen, 1976ko Erreforma Politikorako Legea bezalako aldaketekin, alderdi politiko gehienak legeztatzeko izan zena. Hortik aurrera lehen hauteskunde demokratikoak iritsi ziren, UCDren garaipenarekin eta haien gobernuan autonomia estatutuen aldeko jarrera hartu zuten. 1978an konstituzioa idatzi zen, ahalik eta alderdi gehienen adostasunarekin, EAJk ordea, Euskal Herrian, abstentziorako deia egin zuen. Berriz ere, bigarren gobernu baterako aukeratuak izan ondoren, barne arazo eta kanpo arazo asko izan zituzten, eta azkenean, Adolfo Suarezen dimisioaren ordez, Calvo Sotelok hartu zuen buruzagitza baina hurren hauteskundeak aurreratzera behartuta ikusi zuen bere burua, PSOEk eta Felipe Gonzalezek garaitu zutelarik./Euskal Herrian egoera ez zen oso erraza asaldadura soziala oso handia baitzen. ETAren urte odoltsuenak ere eman ziren eta politikan alderdi aniztasun izan zen ezaugarri nagusiena. Euskadin oro har, Francoren diktaduran izandako salbuespen egoeraren ondoren, autogobernurako, berezitasunak aldarrikatzeko nahia zegoen, amnistia lortzearekin batera. UCDren gobernua, esan bezala, autonomia estatutuak onartzeko alde jarri zen eta beraz, Katalunia, Euskadi eta beste lurraldek haien aukera ikusi zuten.


Ramón Rubial izan zen, estatutua onartu baino lehenagoko instituzio aurreautonomikoaren burua 1978ko urtarrilean, Euskal Kontseilu Nagusiarena. Gerora, estatutua baino lehenago zegoen kezka nagusia muga geografikoak zehaztea izan zen, Nafarroa sartuko zen edo ez finkatuz. Euskal Kontseilu Nagusiak estatutu proiektu bat aurkeztu zuen gorteetan 1978ko abenduan eta Adolfo Suarezek berak negoziazio prozesuak bultzatu ondoren estatutua onartu egin zen. Testuan zehaztutako ezaugarriak finkatuta, erreferendumean baiezkoa iritsi zen nahiz eta zenbait alderdik oposizioa egin. Pixkanaka, hauteskunde autonomikoen ondoren, 1980ko martxoan, EAJko Karlos Garaikoetxeak garaitu zuen.

Ondorioak:/

Testu hau oso garrantzitsua da, batik bat, EAJ eta oro har, alderdi nazionalisten eskakizunari erantzuten diolako. Euskal Herriaren berezitasuna nazionalismoaren sorreratik, Sabino Aranatik aldarrikatua izan zen, eta azkenean, nolabait, Gernikako estatutuak hainbeste kostatutako autogobernu aukera eta instituzio propioak izateko aukera ematen dio Euskal herriari. Aurretik egondako estutuak ia iraun ez zuela kontuan hartuz, egoera demokratiko honek autogobernu iraunkor baterako irtenbidea ematen zion Euskal Herriari. Esan dudan bezala, 1980ko martxoan Karlo Garaikoetxeak hartu zuen gobernu autonomikoaren erantzukizuna, HBk legebiltzarrean parte hartu nahi ez zuelako. Estatutuaren aurkako jarrerek ere indarra izaten jarraitu zuten. 1983 eta 1984.Urteetan estatutua ez zen asko garatu eta EAJren nagusitasun euskal instituzioetan oso garrantzitsua izan zen. Beraz, asko iraun zuen eskakizun baten erantzuna izan zen Gernikako Estatutua.


TRANTSIZIOA/


1975ean, Franco hil zenean Espainia demokraziarako bideari ekin zion, hortik trantsizioa. Juan Karlos I.A errege aldarrikatu zen eta trantsizioaren tonu nagusiena, taldeek ahaleginak egin behar zituztela adostasun handiena lortzeko zen. Lehenengo urteko gobernua Arias Navarrok zuzendu zuen demokraziari uko eginez. Baina bigarrengo urtean Adolfo Suarezen gobernua hasi zen demokraziaren aldeko erreformak sustatuz./Francoren hilketak herritarren mobilizazioa ekarri zuen eta bertan nagusi dira herri-ekimenak. Lehenengo urtean batez ere gizarte gatazka asko egon ziren, grebak, manifestaldiak, atentatuak, etab.  Oraindik, hauek egiteko eskubidea hitzartuta ez zegoenez, poliziaren errepresioa jasan izan zuten borroka itzelak erakarriz; nagusienak Gasteizeko hilketak eta Xurramendiko gertaera./Francoren hilketaren bigarren urtea oso garrantzitsua izan zen. Alde batetik eskuineko terrorismoa nagusi zen Guerrilleros de Cristo Rey eta Fuerza Nueva. Beraz urtarrilean, Atochako atentatuak  PCE-ren legeztapena bultzatu zuen; horretarako beharrezkoa zen ekainean suertatuko ziren hauteskundeak D’Hont legea aplikatuz. Bitartean, ETA eta GRAPO militarren aurka jokatzen zuten estrategiak erabiliz eta tentsioa areagotuz; horrela, militarren haserrea piztu zen. Hala ere, presidenteen bahiketak eta hiru hilketez gain, salbuespen egoera ezarri zen.  Otsailean PCE legeztatu zen demokraziak sinesgarritasuna irabaziz. Ekaineko hauteskundeetan, UCDk irabazi zuen (%77) beste alderdien adostasun tonua lorturik. Modu honetan, eskuineko indarrak hondoraturik geratu ziren./UCDk hasteko, egoera ekonomikoari aurre egitea zuen helburu Monkloako Itunaren bidez. Guztien artean, adostatutako erreformek gizartea hobetu zuten, baita lan harreman normalizazioa eta azkenik, Ogasun erreforma ezarri zuten. Beste aldetik, autonomiak aldarrikatzeari ekin zion, batez ere Katalunian eta Euskadin. Azkenik, indar guztien adostasunarekin (EAJ izan ezik), Konstituzioa idazteko kontsentsua lortu zen./1979ko hauteskundeetan,  UCDk irabazi zuen berriz ere,  baina PSOEren igoera handiak eragina egin zuen. Bestalde, lehenengo autonomia-estatutuak Katalunia, Euskadi, Galizia eta Andaluzia izan ziren. Baita ere, krisi ekonomikoak bizi baldintzak okertu zituen. Terrorismoari dagokionez, ETAk, Batallón Vasco Español eta GRAPOk ejerzitoa haserretzen jarraitzen zuten. Modu honetan, Adolfo Suarezen dimisioa etorri zen; izan ere, gai gatazkatsu asko zeuden eta beraz, Calvo Sotelo jarri zen buru Espainian haren segidan.1978ko abenduaren 6an onartu zen %88ko aldeko botoekin. Konstituzio honek, nahiz eta euskal errebindikazio historiko asko eta foruak aintzat hartu, konstituzioan argi zegoen Espainia zatiezina eskatzen zela. Horrek eragin zuen EAJ abstentzioaren alde jartzea./Konstituzioan, honako ezaugarri hauek jorratzen ziren:  Estatu monarkikoa ezarri zen ezkerren praktikotasuna mugatua ezarriz; koroaren eskumenei mugak jarri eta aginte erabilera gorteei bermatzen zitzaien./.


Ondoren, estatu deszentralizatua ziurtatzen zen horrekin batera “Autonomien Estatutua” erregio guztietan aplikatuz, guztiei autonomia bateko partaide izateko eskubidea emanez. Baita ere, estatua akonfesionala izendatu zen eliza katolikoarekin harreman berezia suertatzen zelako. Konstituzio honen azken puntuan, eskubide indibidualak aipatu egiten dira oso definituak finkatuz./Gernikako Estatutua, Euskal Autonimoa Erkidegoko Estatutua ezizenez ere ezagutua, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Behin betiko testua Gernikan adostu zen 1978ko abenduaren 29an, Konstituzioa indarrean hasi zen egun berean eta 1979ko urriaren 25ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek erreferendum bidez onartu zuten; hilabete geroago, Kongresuak./Estatutuak sistema parlamentarioa ezarri zuen. Hiru herrialdeetako bakoitzak, ordezkari kopuru berdina ezarri zuen Eusko Legebiltzarrean. Honek, Lehendakaria izendatzen du eta honek Eusko Jaurlaritza eratu eta zuzentzen du./Gobernu parlamentario bat hartzen du sistema moduan, non lehendakariak babesa eskuratu behar duen Eusko Legebiltzarrean; hau sufrajio unibertsalez hautatua eta 75 diputatuz osatua dagoelarik./Konstituzioa indarrean hasi zen egun berean, Gobernua eta bere alderdia, UCD, proiektuan jaso zutenaren aurka agertu ziren, parlamentariek onespena eman zioten arren. Hala ere, 1979ko ekainera arte ez zituen jendeaurrean azaldu estatutuarekiko desadostasunak. Beraz, ondorengo negoziazio-prozesuak, jarrerak hurbiltzeko eta estatutu-transferentzia nagusien edukia adosteko balio izan zuen./Gernikako Estatutuak, aurrerapauso handiak ekarri zituen euskal aldarrikapenetan. Beraz, Euskal nazioa, nazionalitate bihurtu zen. Hala ere, auzi batzuk kolokan gelditu ziren; Nafarroa, Euskal Herrian sartzeko aukera, irakaskuntzaren eskumenak  edota kontzertu ekonomikoa. Baina, Adolfo Suarezek, 1980. Urtean Euskadira egin zuen bisitan, nazinalisten indarrak, jarduna gelditu zuten kontzertu ekonomikoa onartu arte./Nazionalismo moderatua eta gobernuaren erreformismoak indar handia hartu zuen.  Estatutuaren baieztapenakm euskal  instituzio autonomikoen eraketa ekarri zuen.  Erakunde horien agintea, parlamentu autonomikoak (lege-biltzarrak), gobernuak (jaurlaritzak) eta presidenteak (lehendakariak) zuzenduko zuten. 1980ko martxoaren 9an, 1. Auteskunde autonomikoetarko deialdia egin zen eta apirilean, Karlos Garaikoetxea izendatu zuten EAE-ko lehen lehendakaritzat.


Entradas relacionadas: