Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB

Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Sailkapena: Aztertzen ari garen testu hau 1936ko urriaren 7an, Madrilgo Gazetan argitaratua izan zen eta testuaren azpian ikusten denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bi egun beranduago argitaratu zen. Testu honen helburua, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzea eta Estatutu honen oinarri juridikoa sortzea da./Forma aldetik juridikoa da eta edukia aldetik, politikoa da 1936ko urriaren 4an onartutako legeak direlako. Testua ez dago osorik, artikulu batzuk bakarrik azaltzen dira./Testu hau jatorriari dagokionez lehen mailakoa da eta publikoa da, Gorteek idatzitako testu hau nazioari zuzenduta dagoelako./Analisia:
Testuan 3 ideia nagusi daude: Batetik, Estatutuaren ezartzeko esparrua, bestetik ziurtasun hiritarrari buruzko eskumenak eta azkenik, aginte politikoaren banaketa./ Horrez gain, gerrak irauten duen bitartean, behin behineko gobernuak aginduko du Euskal Herrian./ 1go ART. Dio Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dutela Estatu espainiarraren barruan. Esaten da ere, Errepublikako Konstituzioak eta Estatutu berak oinarri juridikoa ematen diote eskualde horri, eta lurralde historiko bakoitzak modu autonomoan gobernatuko eta euskara izango dela hizkuntza ofiziala, gaztelaniarekin./5.ART. Euskal Herriari baimena ematen dio bertoko polizia izateko baina bere jurisdikzioa euskal lurraldeetan mugatzen da./10.ART. Heriaren subiranotasuna eta aginteen banaketa jasotzen ditu, baina beti konstituzioari kalte egin gabe. Aipatzen da lehendakaria autonomiaren ordezkaria dela Errepublikarekiko harremanetarako./ Azkenean lehen xedapen iragankorrak momentu horretako ezegonkortasuna islatzen du: gerra zibilak irauten duen bitartean, Euskal Herrian behin behineko gobernua osatzen da; eudkal udalek gobernuaren lehendakaria izendatuko dute, eta honek gobernu horretako kideak izandatuko ditu, bost baino gutxiago izango ez direna./Testuingurua:
1876.An foru instituzioak galdu ondoren, autonomia formulazio berriak hasi ziren gorpuzten eta horrela XX. Mende hasieratik autogobernu nahiak autonomia estatutu baten itxura hartu zuen. 1918.Tik aurrera autonomiaren gaiak indar handiagoa hartu zuen, bai Euskal Herrian, baita Espainiako beste leku batzuetan. Euskal nazionalistek ez zuten Donostiako Itunean parte hartu eta hauxe izan zen euskal Estatutua atzeratuko zuen arrazoia./ Autonomiaren bidea oso korapilatsua izan zen honegatik: autonomiaren aurrean zituzten jarrera bateraezinagatik; Donostiako Itunean parte ez hartzeagatik; EAJ-ren aliantza politikagatik. Lehen Biurtekoan karlistekin bat egiteak ezkerraren errezeloak sortu zituen. /1931ko konstituzioak Autonomiak onartzen zituen estatu baten barruan. Euskal Herrian autogobernuaren aldeko mugimendu bat sortu zen Jose Antonio Agirre buru zela. Lehenengo testua Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen eta Errepublikaren

 garaian prestatu ziren proiektu guztien abiapuntua izan zen. Lizarrako eta Batzorde kudeatzaileen Estatutuak porrot egin zuten. /Estatutua gauzatzeko lehenengo proiektua, Eusko Ikaskuntzak idatzi eta Lizarran bildutako udalen batzar batek onartu zuen. Bilera honetan, testuan hainbat aldaketa egitea erabaki zen, Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala emango ziotenak. Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta Karlista alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa baina Estatutua ez zelako Konstituziora egokitzen proiektua atzera bota zuten Gorteek. /Estatutua ateratzeko bigarren egitasmoa ezkerrak bultzatu zuen Batzorde Kudeatzaileen bidez eta Eusko Ikaskuntzaren aurreproiektuan oinarritu zen baina 1931ko Konstituziora egokituz. Nafarroa Lurraldeentzako autonomia esparrutik kanpo geratu zen eta Estatu proiektuak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren oniritzia lortu zuen eta erreferendum bidez herriaren onespena jaso zuen. Estatutu onartzeko prozesua Errepublikako parlamentuan etenda geratu zen. /Espainian 1933ko hauteskundeak eskuinekoak irabazi zuten eta Lerroux-ek, C.E.D.A.Ren laguntzarekin gobernua osatu zuen eta lehen egindako erreforma guztiak geldiarazi zituen. Euskal nazionalismoak 1934an gatazka bat izan zuen gobernuarekin, Kontzertu Ekonomikoaren aurka neurri batzuk hartu baitzituen. Ondorioz, 1934ko urrian mugimendu iraultzailea gertatu zen eta UGT-koek greba orokorraren deialdia egin zuten, ondorio latzak utziz (41 hildako eta zauritu ugari, 1600 pertsona kartzelatu etab..). Une hartatik aurrera, Euskal Herrian Fronte Popularra eratzeko urratsak egiten hasi ziren, Indalecio Prietok bultzatuta./ 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularra garaitu zen eta gero Estatutuaren bidea berreskuratu egin zen. I. Prieto sozialista eta Agirre nazionalistaren artean batzordea osatu zen baina Francoren estatu kolpeak (1936ko uztailak) atzerarazi egin zuen onarpena. Azkenean, 1936.Ko urriaren 1ean onartu zuten Gorteek Valentzian. Ezaugarri nagusiak ondoko hauek izan ziren: Estatutan kendu egin ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta Nafarroako integrazioari buruzko aipamenak; laburra zen (14 artikuluz osatua); 3 herrialdeek eratzen zuten eskualde autonomoa; elebitasuna; kanpoan geratu ziren Lana eta Jabetza eta Zerbitzu Militarra; Euskadiren autonomia abiarazteko arloak besterik ez ziren arautzen; Agirre izendatu zuten Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza eratu zen. /Gerraren ondorioz Eusko Jaurlaritzak eginkizun asko burutu beharra izan zuen. Hortik Euskal Oasia bezala izendatzea. /Ondorioa
: Nahiz eta 1876an foruak galdu, Euskal Herrian foraltasuna berreskuratu egin zen nazionalismoarekin, eta ahaleginak bideratu ziren estatutu bat sortzera. Hau lortu egin zen II Errepublikarekin eta gerra zibila hasi zenean, euskal nazionalismoak Fronte Popularrari emandako laguntzari esker. Dena den, aipatu behar da Estatutuak bizitza laburra izan zuela (9hilabete), baina balio izan zuen Euskal Herriaren nahia islatzeko eta, etorkizunean, gaur egungo estatutuaren oinarri bezala.

Entradas relacionadas: