Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,91 KB

II. Errepublikaren aurretik, Alfontso XIII.A zen Espainiako erregea eta errege-diktadura garaia izan zen. Ondoren, 1931ko apirilaren 12koudal hauteskundeetan, errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen Espainian.1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen eta Alfontso XIII.Ak alde egin zuen

Espainiatik. Euskal Herrian, 1939ko udal hauteskundeetan eskuineko alderdiek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuten. Baina hirietan eta herri nagusietan, errepublikanoak, sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintza izan ziren bozkatuenak. Esaterako, Eibar Errepublika aldarrikatu zen lehenengo lekua izan zen, bertan

sozialistek izandako garaipenaren ondorioz. Euskal Herriko gehiengoak ez zuen gustuko Errepublikaren antiklerikalismoa eta zituen begi onez ikusten proposatutako berrikuntzak.Honek, autonomia lortzeko prozesua kaltetu zuen. Horrez gain, Errepublikako aldibakoitzean izandako gorabeherak ere eragina izan zuten Euskal Herriko politika eta gizarte

bizitzan.1876an, Canovasen garaian Foruak deuseztatu zirenetik, euskaldunak autogobernua berreskuratzeko ahaleginetan aritu ziren. Baina, XX. Mendearen hasieran eskaera indar gehiagorekin saiatzen hasi ziren. Estatutua idazteko helburuarekin, 1918an Eusko Irakaskuntza sortu zen. Jarraian, 1931ko Konstituzioa onartu zen eta bertan, autonomia Estatutuak sortzeko eskaera baimentzen zenez, saiakerak areagotu ziren. Ordea, 1931kohauteskundeetan, EAJk eta tradizionalistak irabazi zuten Euskal Herrian, eta zailtasunak izan zituzten estatutua lortzeko. Hala ere, autonomia estatutua lortzeko saiakerak garrantzizkoak ziren oso, eta J. A. Agirrek bultzatuta, zinegotzi abertzaleek autonomiaren aldeko mugimendua sortu zuten eta udaletxeek Eusko Irakaskuntzaren eskuetan utzi zuten autonomia estatutuaren proiektuaren

ardura. 1931ko maiatzean, Eusko Ikaskuntza deituriko proiektua izan zen idatzi zuten lehenengoa. Honako honek, adostasun handia izan zuen ezkerreko eta eskubiko alderdien artea. Espainiako Errepublika Federalaren barnean egitura konfederala izatea proposatzenzuten; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak euskal estatua osatuz. Autonomiaren bidez,

eskumen asko izango zituen bertako gobernuak; deszentralizazioa eta, irakaskuntzan etaadministrazioan elebitasuna lortuko lirateke; eta Kontzertu Ekonomikoa mantendukolitzateke. Horrez gain, espainiarrek bi urteko eta euskaldunen seme-alabek urtebeteko

erresidentzia beharko zutela adierazten zuen Estatutuak, eskubide politikoak izateko.Proiektu hau, Errepublikako Konstituzioa onartu baino lehenago aurkeztu zuten; eta beraz,ez zen onartua izan, ez konstituzionala zela argudiatu zutelako.Handik oso denbora gutxira, Lizarrako Estatutua (1939ko ekaina) idatzi zuten, EAJ eta

karlistek adostuta eta onartua. Hego Euskal Herriko udal guztietako ordezkariak elkartu zirenEusko Ikaskuntzako proiektuari aldaketa batzuk egin, eta estatutu berria idazteko. Oraingo

honetan, Foruak berrezartzeko aipamena egin zuten, lau probintzia bereizten ziren,deszentralizazioa eta Euskal Herri subiranoa nahi zuten, eta Vatikanoarekin harreman zuzena izango zutela adierazi zuten. Baita ere, ahalmen esparru zabala adierazi zuten eta

bozkatzeko baldintza murriztuak jarri zituzten (emakumeak ezin zuten bozkatu eta etorkinek

hamar urteko erresidentzia beharrezkoa). Ondorioz, Madrilgo Gorteek ez zuten onartu, ez zelako konstituziora moldatzen. Espainiako gobernua ezkertiarra zen, eta Estatutua, oso

kontserbadore, ez oso demokratikoa eta eskuinekoa iruditu zitzaien.

1933an, probintzi mailako batzorde kudeatzaileek proiektu berri bat idatzi zuten: Batzar kudeatzaileen estatutua. EAJk Errepublikako sistemaren aldeko apustua egin zuen eta karlistak errepublika laikoaren aurka zeudenez, Nafarroa proiektutik kanpo geratu zen.

Estatutu honetan, eskumen gutxiago eskatu zituzten; baina demokratikoagoa zen eta konstituzioaren barruan sartzen zen. 1933an erreferendum bidez onartu zuten Bizkaia,

Gipuzkoa eta Araban, ezkerreko indarrek onartu ostean. Hala ere, Espainian gobernua aldatu berri zuten, eta Zentro Eskuineko gobernuak ez zuen onartu proiektua.

1933ko hauteskundeen ondoren, EAJ Errepublikano Erradikal aldera gerturatu zen, estatutua onartua izateko. Baina erantzunik ez zutenez jaso, EAJ ezkerrera gerturatu zen

eta Espainiako gobernuarekin gatazka hasi zen. 1933 eta 1934 artean, Kontzertu Ekonomikoaren auzia eman zen. Madrilgo gobernuak kontzertuaren aurkako hainbat neurri

hartu zituen (alkoholaren gaineko zerga kentzea adibidez) eta abertzale, sozialista eta errepublikazaleek udalen bidez egin zuten aurka. Ondorioz, udal batzuk desegin zituzten,

isunak jarri zituzten eta zinegotzi batzuk kartzelatuak izan ziren. Baita ere, 1934ko Iraultza egin zuten lagileek. EAJk ez zuen parte hartu, baina alderdietako kide batzuek bai. Grebak,

astebete iraun zuen industria guneetan (Arrasate, Eibar...) eta errepresio eta ondorio gogorrak eragin zituen: 41 hildako eta 1600 pertsona kartzelatu inguru; langileen

erakundeak, batzokian eta ELAren egoitzak itxi zituzten; ezkerreko prentsa galarazi zuten eta zinegotzi asko beren kargutik kendu zituzten. Ondorioz, EAJ eta eskuinaren arteko

harremana guztiz eten zen. Geroago, 1936ko Estatuta edo Elgetako Estatutua idatzi zuten. 1936ko hauteskundeetan,

Fronte Popularrak irabazi zuen Espainian, eta autonomia eskubidea beren programan barne sartu zuten. Euskadin, EAJk

irabazi zuen (koalizioaren kanpo zegoen) eta estatutu proiektua idazteko batzordea sortuzuen. Indalecio Prieto (PSOE) zen batzordearen buru eta J. A. Agirre (EAJ) idazkaria.



Proiektuaren tartean gerra hasi zen, eta Madrilgo agintariek EAJ beren alde egotea ziurtatu nahi zutenez eta estatutuaren tramitazioa azkartu zuten. Beraz, Euskadiko lehenengo estatutua Elgetako Estatutu izenarekin ezagutzen da, nazionalak herri horretaraino helduzirenean onartua izan zelako.
1936ko urriaren 1ean izan zen onartua, Espainiako gobernua Valentzian zegoela. Onartu ondoren, Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre jarriz

lehendakari gisa; eta CNTk izan ezik, beste alderdi guztiek hartu zuten parte gobernuan. Estatutuaren testua, euskaldunek onartutakoa baino laburragoa izan zen, Gorteek mugatu zutelako; eta printzipio liberal batzukdefendatzen ziren bertan: subiranotasun nazionala, sufragiounibertsala, botere banaketa etab. Bertan, ez zen eskubide historiko eta foruei buruzkoaipamenik egiten, ezta Nafarroako integrazioari buruzkorik. Hala ere, Kontzertu Ekonomiko

mantendu zen, euskara eta gaztelania biak izango ziren hizkuntza ofizialak eta ordenapublikoa Eusko Jaurlaritzaren esku geratu zen. Hori dela eta, gerrak iraun zuen bitartean bere esku izan zituen Eusko Jaurlaritzak ahalbide guztiak, eta ia estatu independente bezala funtzionatu zuen (dirua igorri, euskal pasaportea, gerra gidatu...). Hala ere, indarrean jarri zenerako, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa ia osoa Nazionalen menpe zeuden eta Bizkaian bakarrik aplikatu zen eta iraupen oso motza izan zuen. 1936ko urriaren 1ean onartu zen, urriaren 7an gobernua eratu eta Estatutua aplikatzen hasi ziren, baina 1937ko ekainean Bilbo Nazionalen menpe erori zen eta Estatutua eta autonomia bertan behera geratu ziren.

1936ko uztailaren 17an, Francok estatu golpea eman zuen Melillan, eta 18an Molak penintsularen iparraldean.
Hauek, Fronte Popularraren gobernua azkar garaituko zutela pentsatu arren, gerra zibil odoltsuaren hasiera izan zen hura (1936-1939). Elizak, armadarenzati batek, alderdi karlistak, monarkikoak eta falangistak militar hauek emandako kolpeak

babestu zituzten. Estatu kolpe honek, Euskal Herria bi eremutan banatu zuen: Alde batetik,

Araba eta Nafarroan irabaziko zuten Nazionalak edo faxistak zeuden. Hauek, Italia eta

Alemaniaren laguntza jaso zuten meategien kontzesioaren truke. Bestalde, Bizkaia eta

Gipuzkoan Errepublikazaleak edo gorriak zeuden. Azken hauek, Brigada Internazionalen eta

SESB-eren laguntza izan zuten, Espainiako Bankuko urre-gordailuekin ordaindu zutena.

Gerra Zibilak, bilakaera desberdina izan zuen Euskal Herriko probintzia bakoitzean.

Nafarroan, Karlistek antolatutako altxamendua eman zen eta erreketeak deituriko talde

paramilitarrak sortu ziren. Mola generalak, gerra egoera aldarrikatu zuen bertan. Araban,

altxamenduak arrakasta izan zuen, Eliza, karlista, goi burgesia eta militarren babesa izan

zuelako. Gipuzkoa eta Bizkaian, ordea, Abertzale eta Fronte Popularreko alderdiek, “Juntas de Defensa” izeneko armada osatu zuten, eta EuskoJaurlaritzak gerraren antolaketa bere gain hartu zuen. Nazionalek, Nafarroatik erasotu zutenGipuzkoa, Bidasoatik Irun eta Oria ibaietik Ordizia, Beasain, Tolosa eta Donostia. . Eusko Jaurlaritzak, Bilbo eta inguruko industria babesteko sistema defentsibo bat eraiki zuen, “Burdinazko Gerrikoa”; baina zeharkatzea lortu zuten, etaNazionalek Bilbo okupatu zuten 1937ko irailean. Jarraian, Eusko gudalosteak Santoñara egin zuen ihes, eta nahiz eta bertan beren biziaren trukeko errendizioa sinatu Italiarrekin,Frankoren armadaren esku geratu ziren.Gerrak erabat aldatu zuen eguneroko bizitza eta ondorio asko izan zituen. Biztanleria zibilak gosea pasa zuen, beldurra zuten, eta askok ihes egin zuten errepresalietatik, beren bizitzasalbatzearren. Errepresalia modurik ohikoena “paseoak” ziren: talde armatu batek pertsona jakin bat ateratzen zuen etxetik, paseo bat emateko aitzakiaz, eta herritik urruntzen zirenean hil egiten zuten. Espetxeratu asko egon ziren gerran, eta salaketak, fusilaketak eta hobi komunak ohikoak ziren. Eremu errepublikanoan, jauntxo eta elizgizonen aurkako jazarpena

ere eman zen. Ondorioz, askok alde egin zuten eta errefuxiatu edo “gerrako haurrak” bihurtu

ziren.Honen ondorioak demografikoak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak izan zirela esan

daiteke. Ondorio demografikoetan esan daiteke, hildako asko egon zirela eta errepresioa zela eta, asko izanzirela kartzelatuak, erbesteratuak edo ihes egin zuten “gerrako umeak”. Ekonomia ere askokaltetu zen, lurralde gehiena suntsituta geratu baitzen. Hala ere, Bilboko industria ez zensuntsitu, Nazionalek interesa baitzuten bertan. Bizkaia eta Gipuzkoak, baita ere, KontzertuEkonomikoak galdu zituzten, “probintzia traidoreak” zirelako. Gerraren ondoren, Francokbere administrazioa ezarri zuen eta diktadura hasi zen. Ondorio politiko bezala aipadezakegu baita ere, Kontzertu Ekonomikoa kentzea Francok eta errepublikan ezarritakolege guztiak kentzea. Intelektual asko kartzelatu edo erbesteratu zituztenez, ondoriokulturalak ere izan zituen gerrak. Laikotasuna deuseztatu zenez, Elizak berriro bereganatuzuen hezkuntza eta hezkuntza doktrinamendua hasi zen. Horrez gain, euskararenzapalkuntza eman zen, gaztelania ezarri zelako hizkuntza bakar moduan.


Entradas relacionadas: