Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,55 KB
16.Dokumentu hau, izaera juridikoko testu ekonomikoa eta politikoa da, beraz, publikoa. Egilea Francisco Franco da, armadako jeneral gorena eta botere politiko guztien jabea, eta jasotzailea nazio osoa, bereziki, Bizkaia eta Gipuzkoa. Testua 1937ko ekainaren 23an idatzi zen, tropa frankistak Bilbo konkistatu eta hurrengo astean. Dokumentua 1878ko Euskal probintziak dituzten kontzertu ekonomikoa indargabetuko du.
Testu honen helburua Errepublikan indarrean egon zen guztiarekin amaitzea da eta, horrez gain, Cánovasen garaiko kontzertu ekonomikoekin. Lehenik eta behin, kontzertu ekonomikoak fiskal pribilegio sistema moduan hartzen ditu, beste probintzietarako kaltegarria. Bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa traidoreak direla esaten du, Espainiaren aurkako politika egin zutelako. Nafarroa eta Araba, aldiz, altxamenduari leialak dira, eta, horren ondorioz, haientzat mantentzen dira kontzertu ekonomikoak, eta ez dira pribilegiotzat hartzen. Azkenik, azpimarratzen du kontzertuak indargabetu direla traidoreak izan diren Bizkaian eta Gipuzkoan, hauek ez zirelako 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen alde egon.
1876an Hirugarren Gerra Karlista amaitu eta Cánovasek foruak indargabetu zituen. Bi urte geroago (1878), Euskal Herrian kontzertu ekonomikoak ezarri ziren, hau da, autonomia fiskala antolatzen duten itunak. Gure lurraldeko industrializazio arinarekin batera joan ziren kontzertuak.
II. Errepublikako hirugarren hauteskundetan (1936ko otsailaren 16an) Fronte Popularra garaile atera zen, alderdien arteko desberdintasunak eta hainbat arazo (hilketak, faxisten diru-laguntzak Falangeri…) 1936ko uztailaren 18an, II. Errepublikarekin amaitzeko estatu-kolpea ematea eragin zuen. Honek, Gerra Zibilaren (1936-1939) hasiera suposatu zuen. EAE bi zona geografikoetan zatituta geratu zen; alde batetik, Araba eta Nafarroa, talde nazionalean; eta bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikarekin leial mantendu zirenak. 1936ko urriaren 4an, Euskal Herriko autonomia estatutua berretsi zen, baina 9 hilabete iraun zituen eta Bizkaian bakarrik izan zen posible. Tropa frankistak Bilbo okupatu eta 4 egun geroago, Francok honako lege-dekretu hau idatzi zuen eta autonomia estatutua guztiz indargabetu zuen. Izan ere, testu hau zigor/mendeku elementua izan zen Estatu bateratua eratzeko. Aipatzekoa da, Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik indargabetu zirela, Errepublikaren alde egon zirelako, Nafarroa eta Araba ez bezala. Horren ondorioz, azkeneko biak kontzertua izaten jarraituko zuten.
Testu honen garrantziari erreparatuz, esan dezakegu Errepublikaren lege-erreforma guztiei, autonomia estatutuei eta autonomia fiskalari (Cánovasen garaikoa) amaiera eman ziela. Izan ere, errepresiorako erabili zen, neurri politikoan, gizartekoan, kulturalean… ukapena ezarri zuen. EAEko burgesia txikia, funtzionarioak, baserritarrak, nekazariak etab. Frankismoa defendatu zuten, neurri baten. Horrez gain, aipatu beharra da, dekretu honek ez ziola kalterik egin gure ekonomiaren garapenari, goi-mailako burgesia industriala kolaboratu egin zuelako diktadurarekin. Azkenik, 1979an Francoren diktadura amaitu eta ondoren berreskuratuko da Gernikako Estatutua; hain zuzen ere, gaur egun daukaguna.
15. Dokumentu historiko honek Autonomiaren Estatutua garatzen du. Lehenik eta behin, Euskal Herria nortzuk osatzen duten zehazten digu: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba (Nafarroa kanpoan geratzen da). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da. Gainera, Orden publikoa bai hirian bai nekazal eremuetan mantentzeko “Ertzaina” eratzen dute. Botere banaketa honela aukeratuko zen: legegilea sufragio unibertsalaren bidez eta botere betearazlea botere legegileak aukeratuko zuen. Esan dudanez Gerra Zibila gauzatzen hari da, behin behineko gobernua EHn gobernatuko du Estatutu hau errespetatuz. Gobernu horren lehendakaria zinegotziek (Euskal udalen sufragio unibertsalez aukeratuak) aukeratuko dute. Gainera, Gobernuko presidentea Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du, eta presidenteak behin behineko gobernuaren 5 kideak izendatuko ditu.
Dokumentuaren testuinguru historikoa Fronte Popularraren gobernuan 1936an kokatzen dugu, II Errepublikaren amaieran. Bigarren Errepublikaren aldarrikapena euskal autonomia eratzeko aukera ezin hobea izan zen. Hala ere, abertzaleak Donostiako Itunetik kanpo geratu ziren. Euskal mugimendu autonomista 1931ko apirilaren 14an bertan abiatu zen. Lizarrako bilera egin ostean, 1931 ekainaren 14an abertzaleek eta karlistek sustatuta, Lizarrako Estatutua onetsi zuten, baina ezkerreko lehentasuna ez zenez alde batera utzi zuen errebindikazio autonomista. Estatutuaren artikulurik eztabaidatuena botere autonomikoak Vaticanorekin konkordatuak negoziatzeko ahalmena edukitzea zen, konstituzio berriaren ideologiarekin talka eginez.
Urte horretako abenduaren 8an Gobernuak estatutu berri bat egitea agindu zien desegindako diputazioetako kudeaketa-batzordeei (ezkerrekoak), segurtatu nahi baitzuen Konstituzioko espiritu laikoan eta errepublikanoan oinarrituz egingo zela. Ezker errepublikano eta sozialistek onetsi egin zuten proiektua eta abertzaleek oso pozik onartu zuten (karlistek ez, erlijioaren eta foruen kontra baitzihoan). Probintzietako udalerri gehienek onartu zuten, Nafarroak izan ezik. Estatutua behin betiko onesteko, erreferenduma egin behar izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoaren baietzarekin baina Araban ezezkoa atera zen.
CEDAren “Biurteko Beltzan” etenda geratu zen estatutuaren proiektua. 1936an Fronte Popularrak estatutuaren errebindikazioa sartu zuen bere programan, jarraitzaileak hurbildu nahian (Prietok estatutu laburrago eta bakunagoa egin zuen, azkarrago onetsi ahal izateko). Gerra Zibila ez zuen proiektua eten eta 1936ko urriaren 1ean Gorteetan estatutua onetsi zen. . Eusko Jaurlaritzak ikurrina, EAEko dirua, ertzaintza, nazioarteko politika eta armada sortu zituen.
Laburbilduz, testuaren garrantzia da lehenengoz Euskadi aitortzen dela legedi juridiko guztiarekin. Hala ere, bakarrik 9 hilabete egon zen indarrean eta Bizkaian soilik. Gerra ostean beti mantendu zen autonomiaren nahia. Izan ere, 1979 da berreskuratuko Francoren diktadura amaitu eta ondoren: Gernikako Estatutua; hain zuzen ere, gaur egun daukaguna.