Euskal herriko autonomia estatutua 15 testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,5 KB

21. Baionako Hitzarmena

Sarrera

Aurrean daukagun testua, testu politiko informatiboa da, manifestu bat hain zuzen. Lehenengo mailako iturria da. Egilea kolektiboa da, Francoren aurka borrokatu zuten erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzia. Euskal gizarte osoari zuzenduta dago. 1945eko martxoaren 31n egin zen eta gaia hurrengoa da: Erbesteratuta zeuden hainbat erakunde politiko eta sindikalek Euskal Gobernuarekin bat egitea.

Laburpena

Gerra Zibila eta II. Gerra Handia bukaturik, Euskaditik ihes eginda, Frantzian aurkitu zuten harrera hainbat indar politiko eta sindikaleko ordezkariek. Euskadiko gobernuarekin loturak mantentzeko hartutako erabakiak azaltzen dira dokumentu honetan. Bost artikulutan banatzen da:
-1.

art

Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batura berristea. Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Euzko Jaurlaritza eta bere lehendakaria Jose Antonio Agirrerekin batera.

-2.Art: Herria ordezkari gisa, bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa.

-3.Art: Behin Frankoren diktadura eraitsia eta demokrazia berrezarria, haiek, Euskal Herriak era askean erabakitzen zuena errespetatuko zutela.

-4.Art: Erakunde bat eratuko zutela, Eusko Jaurlaritzari bere eginkizunetan aholku eta laguntza emateko.

-5.Art: Sinatzaileek frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko ororen aurka egingo zutela borroka.

Iruzkina

1936ko Altxamendua sortzean, Errepublikak arin onartu zuen Euzkadiko Estatutua: 1936ko urriak 5ean Eusko Jaurlaritza sortu zen eta Jose Antonio de Agirreren lehendakaritzapea. Estatutua soilik Bizkaian egon zen indarrean.

Gerra Zibila bukatzean, errepresioa oso gogorra izan zen. Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri zen eta milaka errefuxaturen laguntza antolatu zen, Mundu Gerraren ondorioz sakabanatu arte.

J.A Agirrek, ihesaldi luzea egiteko beharra izan zuen Alemanian. Naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu zen eta urtebete behar izan zuen Ameriketara bueltatzeko. Euskal Gobernuko kideen dispertsio handia gertatu zen eta ofizialki desagertu zen. Kaos egoera honetan, Manuel de Irujok, EAJeko diputatua, Euskadiko Batzar Nazionala sortu zuen eta akordio politiko militarra sinatu zuen De Gaulle generalaren Frantzia askearekin, baina akordio horrek ez zuen ondorio praktikorik izan.

II. Mundu Gerraren azken fasean, Eusko Jaurlaritzak Gernikako batailoila antolatu zuen eta tropa alemanen aurka borrokatu zuen 1945ean, Bordeletik hurbil, garaileen esparruan kokatu ahal izateko.

Aldi berean, Frankoren aurkako indar politiko eta sindikal guztiek Baionako Paktua sinatu zuten. Bertan, euren arteko batasuna eta Agirreren gobernuarekiko konfiantza berretsi zuten, diktaduraren aurkako borrokan.

Hitzarmen hau PNV, ANV ,PCE, PSOE, PRF, EMB, UGT, ELA eta CNTko ordezkari batzuek sinatu zuten. Baionan bildu ziren akordio batera heltzeko. Dokumentu honetan ondorengoa adierazten da:

Indar politiko eta sindikalek bat egin zuten 1936ean sortutako Eusko Jaurlaritzarekin.

Herria ordezkari gisa, bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa.

Behin Frankoren diktadura amaituta eta demokrazia berrezarrita, haiek Euskal Herriak era librean erabakitzea errespetatuko zuten.

Erakunde bat eratuko zuten, Eurko Jaurlaritzari bere eginkizunetan laguntzeko.

Sinatzaileek Frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko guztien aukra egingo zuten borroka.

Une hartan faxismoaren aurka borrokatzen ziren nazio aliatuen aurrean ezinbestekoa zen euskal indak politiko guztiek bat egin eta azaltzea, erabateko sistema demokratikoa defendatzeko.

Balorazioa

1945-1947 bitarteko urteak itxaropen handikoak izan ziren. Irujo, berriro ere Espainiako Errepublikako Gobernuko ministroa izan zen erbestean eta Agirrek berrantolatu egin zuen bere Gobernua.

Diktadura amaiera ematen laguntzeko, sindikatuek greba orokorra antolatu zuten 1947an.

Urte horretan Gerra Hotza hasi zen, mundua 2 bloketan banatuz: komunistak eta kapitalistak.

Testu honek garrantzi handia dauka. II. Gerra handiaren irabazleen laguntzaren zain zeuden Frankismoa gailendu ahal izateko. Askatasun demokratikoak errekuperatzea izan zen gehien inporta zitzaiena une horretan eta alderdien interesen gainean jarri zuten helburu hori. Baina ez zen nazioarteko laguntza azaldu eta Frankok 40 urte iraun zuen agintean.

Entradas relacionadas: