Euskal herriko autonomia estatutua 15 testua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,24 KB

21. Baionako hitzarmena

Sarrera

Aurrean daukagun testua, baionako hitzarmena da, Frankoren aurka borrokatu zuten erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzia eta 1945eko martxoaren 31an argitaratua. Euskal gizarteari zuzenduta dago eta; beraz, lehen mailako testu politiko informatiboa da. Gaia, erbesteratuta zeuden hainbat erakunde politiko eta sindikalek Esukal Gobernuarekin bat egitea zen

Laburpena

Gerra Zibila (1936-1939) eta II Gerra Handia (1939-1945) bukaturik, Euskaditik ihesik, Frantziara joan ziren hainbat indar politiko eta sindikaleko ordezkariak. Euskadiko gobernuarekiko loturak mantentzeko hartutako erabakiak, honako dokumentuan azaltzen dira:

1.

art

: Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batura berrestea, Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Euzko Jaurlaritza eta bere Lehendakari Agirrerekin batera.

2. Art.: Jaurlaritzak bere nahi, gogo, eta helburuak betetzen bazituen, herriak horrekiko konfiantza eta kolaborazioa eskainiko zuen.

3. Art.: Behin Frankoren diktadura amaituta eta demokrazia berrezarrita, haiek Euskal Herriak era librean erabakitzen zuena errespetatuko zuten.

4. Art.: Erakunde bat eratuko zuten, Euzko Jaurlaritzari bere eginkizunetan laguntzeko, araudi egoki batek erregulatua.

5. Art.: Sinatzaileek Frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko guztien aurka egingo zuten borroka.

Testu iruzkina

Testu inguru historikoa


1936ko uztailean Errepublikak Euskadiko Estatutua onartu zuen: 1936ko urriak 5ean Eusko Jaurlaritza sortu eta Jose Antonio de Agirre lehendakari izan zen eta abertzale eta ezkertiarrek koalizazio gobernua osatu zuten. Estatutua Bizkaian baino ez zen egon indarrean, Francoren tropak hura menpe hartu arte. Gerra Zibila amaitzean errepresioa oso gogorra izan zen eta hildakoen kopurua oso altua. Gerra eta gero, Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri eta milaka errefuxiatu lagundu zituzten: batzuk Mundu Gerraren ondorioz sakabanatu egin ziren eta beste zenbait Ameriketara joan ziren euskal etxeetara. J.A. Agirre, naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu zen eta Amerikara joatea erabaki zuen. Euskal Gobernuko kideen dispretsioa gertatu zen. 1940an, Manuel de Irujok, EAJ-PNV, Euskadiko Batzar Nazionala sortu zuen Londresen eta akordio politiko-militarra sinatu zuen Frantziarekin baina ez zuen ondorio politikorik izan Britainia Handiko gobernua horren aurka zegoelako.  Euskadiko Batzar Nazionalaren jarduera 1942an amaitu zen, Agirrek gobernuaren agintea berriro hartutakoan; orduan, faxismoaren borrokatzen ziren nazio aliatuen zerbitzuan jarri zen. II.Mundu Gerraren azken fasean,  Eusko Jaurlaritzak Gernika bataila antolatu eta tropa alemanen aurka borrokatu zen garaileen esparruan kokatzeko. Aldi berean, Frankoren aurkako indar politiko eta sindikal guztiek Baionako Paktua sinatu zuten; bertan beraien arteko batasuna eta Agirreren Gobernuarekiko konfiantza berretsi zuten, diktaduraren aurkako borrokan.

Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Hitzarmen hau PNV, ANV ,PCE, PSOE, PRF, EMB, UGT, ELA eta CNTkoordezkari batzuek sinatu zuten. Haien helburua Euzkadiko Gobernuaren inguruarekiko batasuna erakustea izan zen, haien ideologiari uko egin gabe.Dokumentu honetan ondorengoa adierazten da:


Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Hitzarmen hau PNV, ANV ,PCE, PSOE, PRF, EMB, UGT, ELA eta CNTkoordezkari batzuek sinatu zuten. Haien helburua Euzkadiko Gobernuaren inguruarekiko batasuna erakustea izan zen, haien ideologiari uko egin gabe.Dokumentu honetan ondorengoa adierazten da:

1. Art.: Indar politiko eta sindikalek bat egin zuten 1936ean sortutako Eusko Jaurlaritzarekin

2. Art.: Herriaren nahi, gogo eta helburuak Jaurlaritzak bere gain hartzen bazituen, , Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa erakutsiko zuela..

3. Art.: Behin Frankoren diktadura amaituta eta demokrazia berrezarrita, sinatutakoek Euskal Herriak era librean erabakitzea errespetatuko zuten.

4. Art.: Erakunde bat eratuko zuten, Eurko Jaurlaritzari bere eginkizunetan laguntzeko

5. Art.: Sinatzaileek Frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko guztien aukra egingo zuten borroka.

Une hartan faxismoaren aurka borrokatzen ziren nazio aliatuen aurrean ezinbestekoa zen euskal indak politiko guztiek bat egitea, erabateko sistema demokratikoa defendatzeko. Hau da dokumentuak adierazten diguna.

Balorazioa

1945-1947 bitarteko urteak itxaropenik handienetakoak izan ziren, frankismoaren aurkako oposizioaren artean. Irujo, berriro ere Espainiako Errepublikako Gobernuko ministroa izan zen erbestean eta Agirrek berrantolatu zuen bere Gobernua, 1936ko indar politiko berak bilduz.

Diktadurari amaiera emateko, Eusko Jaurlaritzak, UGTk, CNTk eta ELAk greba orokorra antolatu zuten 1947an



Urte horretan Gerra Hotza hasi zen, mundua bi blokeetan banandu zen: kapitalista eta komunista. Francoren erregimena guztiz antikomunista izanda, oso lagungarria izan zen finkatzeko, Ameriketako Estatu Batuekin eta Vatikanoko konkordatuarekin 1953an lorturiko akordio ekonomiko eta militarraren bidez.

Akordio hauek zirela eta, Frankoren sistemaren nagusitasuna erabatekoa izan zen Franko hil arte, 1975 arte. Baionako paktuen sinatzaileek euren egitasmo politikoak ez dituzte betetzen ikusiko diktadorea desagertu arte.

Baionako Paktuaren testua garrantzi handia dauka. Gerra Hotza aurretik kokatzen da. II. Gerra handiaren irabazleen laguntzaren zain zeuden Frankismoa ezabatzeko, baina ez zen posible izan. Askatasun demokratikoak berreskuratzea izan zen gehien importa zitzaiena. Baina ez zen nazioarteko laguntza azaldu eta Frankok 40 urte iraun zuen agintean.


22. Antonio Añoveros Bilboko

Sarrera

Aurrean daukagun testua, Antonio Aoverosek (Bilboko Gotzaina)1974ko otsailaren 24an mezetan irakurtzeko egindako sermoia da. Fededunei zuzenduta dago; beraz, lehen mailako testu historiko, sozial, erlijioso eta narratiboa da.

Laburpena

Ideia nagusiena Euskal Herriak eduki zituen zailtasunak bere identitate propioa zbaltzekoa da. Ideia guztiak kontzeptu baten barruan agertzen dira: “euskal arazoa”, ets zer pentsatzen zuen Elizak arazo horretaz. Bi jarrera zeudela aitortzen da: herritar batzuk haien eskubideak aitortuak izan behar zirela eta besteak salaketa hau errefusatu zuten, orden sozialaren kontrakoa zela esanez.

Testuak euskal ezberdintasun kulturalak eta espiritualak aipatzen ditu, hizkuntza batez ere. Hura kontserbatzeko eskubidea aipatzen du; izan ere, hizkuntza erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan eta adierazpen kulturalak ere kontrolatuak zeuden. Amaitzeko, esan zuen Elizak euskal herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.

Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

Erregimen frankistan Elizak hari laguntza eman zion


Baina 60. Hamarkadan diktaduraren aurkako oposizioa gero eta handiagoa sortu zen; 1962an sorturiko Langile Batzordeak (CCOO), greba ugari sustatu zituena.

Hori, aldaketa generazionala eta ETAren sorrera zirela eta, arazoak agertzen hasi ziren:



Apaiz askok Frankismoa kritikatuz, hainbat dokumentu sinatu zuten. 1960ko maiatzaren 30ean, dokumentu bat argitaratu zuten frankismoaren zapalkuntza eta Euskal Herriarekiko zapalkutza salatuz.

Juan XXIII.A Aita Santua izendatua izatea eta Vatikano II.A Kontzilioak gaurkotzeko eta modernizatzeko aldaketak Elizari ekarri zizkioten.

Halako ekintzek erakutsi zuten Elizako joera aldatzear zegoela. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta politika eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren, manifestazioak, itxialdiak eta protestak eginez.

1868an, apaiz batzuek itxialdia egin zuten Derioko apaiztegian, diktadura amai zezan


1973an Donostiako eta Derioko Seminarioa apaizek eta apaigaiek okupatu zituzten


Hainbat apaizek Aita Santuari bidali zioten gutun bat eta gutuna eta ekintza hauekin Euskal Herrian zegoen egoera salatu nahi zuten.

Elizak gero eta jarrera independenteagoa izatearen aurrean, Gobernuaren erantzuna Zamoran aparteko espetxea martxan jartzea izan zen, apaizentzat.  Gobernuak Elizaren hierarkiarekiko harremanak hoztu ziren, eta batzuetan tentsio handia izan zen.

Elizaren erantzuna kontrolatzeko asmoz Añoveros Bilboko gotzain izendatzea lortu zuen. Erregimen frankistak Añoveros Bilboko gotzain izendatzea lortu zuen. Honek, Gerra Zibilean, Frankoren aldeko lana egin zuen baina Añoverosek ez zuen bete nahi hori.  1973ko azaroan Zamoran apaizentzako irekitako kartzelagatik Bilbo eta Donostiako Gotzaindegiak, apaiz eta apaiztegiak okupatu zituzten. Hurrengo egunetan Poliziak biolentziaz sartu ziren eta atxiloketa ugari egin zituzten.


Testu ingurua testuarekin erlazionatu

1974an, liskarrak izan ziren gobernuaren eta Antonio Añoveros Bilboko apezpikuaren artean, apezpikuak euskal herriaren kultura-identitatea defendatzeagatik. Añoverosek eliza guztietan irakurtzeko asmoz idatzi zuen idazkia.

Añoverosen iritziaren arabera, Euskal Herriak baditu ezberdintasun kultural eta espiritualak, pertsonalitate espezifikoa Euskal Herriari ematen diona eta horiek kontserbatzeko Añoverosek ezberdintasun kultural eta espiritualak, hizkuntza batez ere, kontserbatzeko eskubidea aldarrikatzen du. Garai hartan euskal hizkuntzaren erabilera oso mugatua zegoen. Amaitzeko, esan zuen Elizak Euskal Herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.


Balorazioa

Gobernuak gotzainaren kontra zeozer egin nahi izan zuen, baina Espainiako gotzainek osatutako Conferencia Episcopal delakoa gogor aurrez aurre jarri zen Añoverosen alde eta Francoren aurka. Hau zela eta, Gobernua ez zen ausartu erabakiak hartzen.

Garrantzia: Homilia honek erakutsi zuen Diktaduraren azken etapan Elizako jarrerak aldatzen ari zirela eta Frankismoa eta Elizaren arteko haustura hasita zegoela. Frankismoa justifikatu ahal izateko Eliz katolikoak emandako laguntza eta argudioak desagertzen ari zirela zioen, Vatikano II.Kontzilioaz geroztik.

Entradas relacionadas: