Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB


EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTA (1979-12-18):

Posted on apirila 22, 2012by anes76

Identifikazioa:


Lehenengo mailako testu baten aurrean gaude, Adolfo Suarezen gobernuak idazten du eta erregearen eta gorteen onarpenarekin kontatzen du aurrera ateratzeko. Testu juridikoa da, lege bat da, Euskal Herriaren antolamendu judizial eta administratiboa finkatzen duena. Bestalde, Euskal Herriko herritarrei zuzenduta dagoela esan behar da, eta 1979ko abenduaren 18an idatzita dagoela.

Ideia Nagusiak:


Autonomia Estatutu honen ideia nagusia oro har, Euskadi edo Euskal Herria izenpean lurraldeek autogobernua lortzen dutela da. Baina badira aipagarriak diren beste zehaztapen batzuk ere:

  • EAEko partaide izateko eskubidea Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak dute, azken honek horrela erabakitzen badu. Gainera bakoitzak bere autogobernu erakundeei eusteko eskubidea mantentzen du.
  • Euskal Herriak bere antolamendu propioa dauka: polizia propioarekin eta bere berezko hizkuntza ofizial izango delarik: Euskara.
  • Bere eskubide historikoak mantentzen ditu.

Testuinguru historikoa:


1975.Urtean, Francoren heriotzak iraultza moduko bat ekarri zuen Espainiaren historia politiko, judizial eta ekonomikora. Garai berri baten hasiera iritsi zen: trantsizioa (1975-1982). Garai honetan, Juan Carlos I.Ak  paper erabakigarria izan zuen, Adolfo Suarezekin batera. Francoren familiak Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru  baina eragozpen askoren ondoren, dimititu behar izan zuen, lekua Adolfo Suarezi utziz. Pixkanaka, demokratizatzeko prozesua hasi zen, 1976ko Erreforma Politikorako Legea bezalako aldaketekin, alderdi politiko gehienak legeztatzeko izan zena. Hortik aurrera lehen hauteskunde demokratikoak iritsi ziren, UCDren garaipenarekin eta haien gobernuan autonomia estatutuen aldeko jarrera hartu zuten. 1978an konstituzioa idatzi zen, ahalik eta alderdi gehienen adostasunarekin, EAJk ordea, Euskal Herrian, abstentziorako deia egin zuen. Berriz ere, bigarren gobernu baterako aukeratuak izan ondoren, barne arazo eta kanpo arazo asko izan zituzten, eta azkenean, Adolfo Suarezen dimisioaren ordez, Calvo Sotelok hartu zuen buruzagitza baina hurren hauteskundeak aurreratzera behartuta ikusi zuen bere burua, PSOEk eta Felipe Gonzalezek garaitu zutelarik.

Euskal Herrian egoera ez zen oso erraza asaldadura soziala oso handia baitzen. ETAren urte odoltsuenak ere eman ziren eta politikan alderdi aniztasun izan zen ezaugarri nagusiena. Euskadin oro har, Francoren diktaduran izandako salbuespen egoeraren ondoren, autogobernurako, berezitasunak aldarrikatzeko nahia zegoen, amnistia lortzearekin batera. UCDren gobernua, esan bezala, autonomia estatutuak onartzeko alde jarri zen eta beraz, Katalunia, Euskadi eta beste lurraldek haien aukera ikusi zuten. Ramón Rubial izan zen, estatutua onartu baino lehenagoko instituzio aurreautonomikoaren burua 1978ko urtarrilean, Euskal Kontseilu Nagusiarena. Gerora, estatutua baino lehenago zegoen kezka nagusia muga geografikoak zehaztea izan zen, Nafarroa sartuko zen edo ez finkatuz. Euskal Kontseilu Nagusiak estatutu proiektu bat aurkeztu zuen gorteetan 1978ko abenduan eta Adolfo Suarezek berak negoziazio prozesuak bultzatu ondoren estatutua onartu egin zen. Testuan zehaztutako ezaugarriak finkatuta, erreferendumean baiezkoa iritsi zen nahiz eta zenbait alderdik oposizioa egin. Pixkanaka, hauteskunde autonomikoen ondoren, 1980ko martxoan, EAJko Karlos Garaikoetxeak garaitu zuen.

Ondorioak:


Testu hau oso garrantzitsua da, batik bat, EAJ eta oro har, alderdi nazionalisten eskakizunari erantzuten diolako. Euskal Herriaren berezitasuna nazionalismoaren sorreratik, Sabino Aranatik aldarrikatua izan zen, eta azkenean, nolabait, Gernikako estatutuak hainbeste kostatutako autogobernu aukera eta instituzio propioak izateko aukera ematen dio Euskal herriari. Aurretik egondako estutuak ia iraun ez zuela kontuan hartuz, egoera demokratiko honek autogobernu iraunkor baterako irtenbidea ematen zion Euskal Herriari. Esan dudan bezala, 1980ko martxoan Karlo Garaikoetxeak hartu zuen gobernu autonomikoaren erantzukizuna, HBk legebiltzarrean parte hartu nahi ez zuelako. Estatutuaren aurkako jarrerek ere indarra izaten jarraitu zuten. 1983 eta 1984.Urteetan estatutua ez zen asko garatu eta EAJren nagusitasun euskal instituzioetan oso garrantzitsua izan zen. Beraz, asko iraun zuen eskakizun baten erantzuna izan zen Gernikako Estatutua.

Entradas relacionadas: