Euskal Herriko Ahozko Tradizioa: Atsotitzak, Ipuinak eta Dialektoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,29 KB
Euskal Herriko Ahozko Tradizioa
Atsotitzak eta Esaera Zaharrak
Esaera zaharrak edo errefranak gai askoren eta herri inguruko jakituria biltzen duten esaldiak dira. Zenbat eta laburragoak, hobe.
Egitura eta Ezaugarriak
- Bi zati: Errsimadun edo antzeko soinuen errepikapena eta hitz-jokoak.
- Helburua: Errazago gogoratzeko baliabidea.
Atsotitz Bilduma Historikoak
1. Bilduma
«Refranes y sentencias comunes en bascuence, declaradas en romance con numeros sobre cada palabra para que se entiendan las dos lenguas». Iruñean aurkitu zen 1596an eta idazlea anonimoa da; bizkaieraz idatzia dago. 539 atsotitz dira.
Adibideak:
- "Garrastu adi icasterren ea neca adi eiterren"
- "Vrrinerik ospea, erríkoa hobea"
- "Bere burhua ezautea da jasuitea"
2. eta 3. Bildumak
Esteban de Garibay y Zamalloak bi bilduma egin zituen: lehenengoak 54 atsotitz zituen eta bigarrenak 64. Herri atsotitzak dira, bizkaieraz idatziak XVII. mendean.
4. Bilduma
Arnaud d'Oihenart: Parisen argitaratuta, 537 atsotitz ditu. Euskaraz (zubereraz) eta frantsesez idatzia da, 1657ko urtekoa.
Adibideak:
- "Orhiko txoria orhin laket"
- "Gezurtiak zer du merezi? Egia erraitean ez sinetsi"
Bilduma Ugarienak
- XX. mendea - Azkue: Euskalerriaren Yakintza idatzi zuen. Bi bilduma nabarmen: "Zerri goseak ezkurra amets" eta "Edur urte gare urte".
- Gotzon Garate: Atsotitzak, refranes, proverbs, proverbia (1998). Adibideak: "Kerik nahi ez duena, ez dezala pitz surik" eta "Neska politak dauden etxian, bisitaren faltarik ez".
Ipuinak eta Elezaharrak
Baserri-giroan kokatutako narrazioak dira. Aisialdietan eta ospakizunetan kontatzen ziren; belaunaldiz belaunaldi transmititu dira eta anonimoak dira. Bertsio ezberdinak dituzte, orden logikoak eginda daude eta prosaz idatzita daude.
Ezaugarriak eta Estiloa
- Egitura: Sarrera daukagu eta gero ekintzak; errepikapenak suspensea emateko; izaera nagusiak kontrastean; pertsonaien karakterizazio sinplea; garrantzitsuena bakarrik aipatu; korapiloa erraz ulertzen da.
- Estiloa: Hasteko eta amaitzeko formulak, errimadun ahapaldiak eta tartekatutako koplak.
Ipuin Motak
- Ipuin miragarriak
- Animalien ipuinak
- Ipuin dibertigarriak edo barrea eragitekoak
Elezaharrak
Benetan gertatutako istorioak dira, leku jakin batekin lotuta. Mitologiako pertsonaien istorioak kontatzen dituzte: Tartalo, lamiak...
Euskalkien Ezaugarriak
Zuberera
- Fonetika: u-ü / o-u (gizon-gízun / ezkondu-eskúntü), bokal sudurkariak (ahal, ama), au-ai (gau-gai), J-ren ahozkera berezia. Soinua ia-ia galdua da, dardara bakarra eginez (arorik-ióik, haragi-ági).
- Kontsonanteak: H L, N, R, P, T, K ondoren; p, t, k n, l ostean (adibidez, abentu...).
- Morfologia: Erdarazko -on bukatu eta -ú bukaeran; -ñi. Adizkiak: eradun, erau, erai, erei, ei, deit, deitade, deizüt, deiot, deiegü...
- Sintaxia eta Hiztegia: Hitzak artikulorik gabe erabili. Nondik: -rik / tik / ti. Nora: -ra / rat / ala / alat. Partizipioa: -rik.
- Hiztegia (Lexikoa): arres (ardia), baranthalla (otsaila), bedezi (medikua), enthelegatü (ulertu), godalet (edalontzia), seteme (iraila).
- Eurek sortutakoak: aitañi + amañi, arramaiatz (ekaina), belhagile (sorgina), heltubada (beharbada), neskanegün (larunbata).
- Gorde dituenak: erho (hil), hor (txakurra), oski (oinetakoa), zi (ezkurra). Beste hitz batzuk: aiñharba, amiñi, düründa, ekhi, ekhürü, elhestatü, herots, pikarrai, txitxer, ühaitz, zühañ.
Ekialdeko Nafarrera
- Adizkiak: 1. pertsona adizkietan -d / -r (erronkarieraz: dur (dut), dakid (dakit)). Geroaldia: -en- (adibidez, asieren (hasiko), itzuliren (itzuliko)). Partizipioa: -rik.
- Tokiko aldaerak: Zaraitzun -a amaiera a + a -> ara (adibidez, uskarara). Nora: -ala.
- Fonetika berezia: Erronkarieraz bokalarteko i -> x (adibidez, anaxe (anaia), lexo (leiho)). Zaraitzun i desagertu egiten da (adibidez, anae (anaia)).
- Aditz-izenak: Erronkarin -tan nagusitzen da aditz-izenetan (adibidez, biltan (bildu), xatan (jan)).
- Erronkarihitz bereziak:
- Aizabulgu (udaletxea)
- Aizto (labana)
- Amaño (hurbil)
- Banak (itzuli)
- Bordatu (ezkondu)
- Dundu (urdina)
- Eguatxa (ibaia)
- Elerran (mintzatu)
- Ereixi (orraztu)
- Erkin (irten)
- Goiko (ilargi)
- Ño (txikia)
- Txiki (gutxi)