Euskal Herria eta Bidaia-Kontakizunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,81 KB
1.1 Erromantizismoa eta aberria
XIX. mendean (Erromantizismoan), abertzaletasunak indar handia hartu zuen. Horrek eragin handia izan zuen artean eta literaturan, Euskal Herriko lekuak eta euskal nortasuna modu idiliko eta afektiboan erabiltzen baitziren. Garai honetan aldaketa eta gertakari handiak gertatu ziren:
- Foruak galtzea
- Karlistaldiak
- Hirien eta industriaren sendotzea
Horrek aberriarekiko maitasuna indartzea ekarri zuen. Literaturan, paisaia naturalen eta ezaugarri kultural tradizionalen edertasuna islatzen da. Garai hartako idazle aipagarriena Jose Maria Iparragirre da:
1820, Urretxu (Gipuzkoa) – 1881, Itsaso (Gipuzkoa). Olerkaria, musikaria, abeslaria eta gitarra-jotzailea zen. Istorioak, kondairak eta ahozko olerkiak abesten zituen, Euskal Herriko istorioak bertsoetan kontatuz. Bere lan ezagunenak: Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria.
15 urterekin Lehen Karlistaldian parte hartu zuen, gurasoei ezer esan gabe, eta Arrigorriagan hanka bat zauritu zioten. Ondoren, erbesteratua izan zen.
1.2 Topiko literarioak: leku eta izaera tradizionala
Industria indartu eta hiriko paisaiek zein bizimoduak indarra hartu zuten Euskal Herrian. Irudi berri bat sortu zen, betiko paisaia eta bizimodu tradizionala ez baitzen horrelakoa. Ondorioz, betiko leku horiekiko ikuspegi erromantikoa gailendu zen.
Topiko erabilienak honako hauek dira:
- Locus amoenus (“leku atsegina”): paisaia bukolikoa.
- Beatus ille (“Zorionekoa hura”): landa-giroko bizimodua duen pertsonarekiko miresmena.
Topiko horien eta kostunbrismoaren fruitu gisa, ohitura-eleberria sortu zen. Egile nagusia Txomin Agirre izan zen (Kresala, 1906, itsas girokoa; eta Garoa, 1912, baserri girokoa): nekazari, baserritar eta arrantzale munduko paisaiak eta ohiturak islatzen dira, baita pertsonaia euskaldun tipikoak ere (gizon-emakume zintzoak, maitasun perfektuak eta fededunak).
1.3 Plazerezko bidaiak eta bortxazko bidaiak
Bidaia: leku ezagun eta egonkor bat utzi eta beste batera joatea da. Eta aberriak beti dauka lotura bidaiarekin.
Beraz, bidaiatzeak aldaketa dakar: lekua, bizimodua, kultura, hizkuntza, ohiturak, elikadura... Hala ere, normalean bidaiatzea turismoarekin eta plazerarekin lotzen da.
Baina arrazoi desberdinak egon daitezke, eta derrigorrezko bidaiak ere egiten dira. Horietan tristura eta pena oso presente egon ohi dira.
Bidaia tragikoen kontakizun zaharrak bertsoetan
2.1 Euskal baladen iraganeko kondairak
Euskal baladak ahozko literaturan txertatuta daude; horregatik da zaila jakitea noizkoak diren. Hala ere, lehenengo testigantza idatzia XVI. mendekoa denez, garai hartakoak badira, bazeuden lehenagotik ere ziur aski.
Baladak poema-itxura duten kontakizunak (gertaerak) dira, kantatuak eta anonimoak; beraz, narrazio-egitura dute.
Ezagunenak honako hauek dira: Atharratzeko gazteluko kantua, Egun bereko alarguntsa eta Bereterretxen kantoria.
2.2 Emigratzearen penak eta pozak
Euskaldunek hainbat arrazoi izan dituzte emigratzeko, hala nola arrantza eta ehiza; horretarako, Islandiara eta Amerikara joan ziren.
Amerikan, bereziki, bi lekutara joan ziren: Ternuara eta Nevadara. Bi istorio ezagun hauek ez ziren plazerezkoak izan, baina ezta guztiz derrigortuak ere; bizitza hobe baten (eta diruaren) bila joan ziren.
Euskaldunak XV. eta XVI. mendeetan joan ziren Ternuara, bakailaoa arrantzatzera eta baleak ehizatzera (bakailaoa gatzatu eta baleak zatitzera). Bertako biztanleekin lan egiteko, hizkuntza desberdinak izan arren, elkar ulertzeko eta komunikatzeko pidgin bat (hizkuntza sinple bat) sortu zuten: algonkin-euskara pidgina.