Euskal Foruen Historia eta Bilakaera: Antzinako Erregimenetik Kontzertu Ekonomikoetara

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Zer dira Foruak?

Forua idatziz biltzen den ohitura da eta lege-balioa ematen zaio. Gizarteak une historiko batean dituen berezitasunei erantzuten die. Bizkaiak bere forua zuen, Gipuzkoak berea eta Arabak berea. Antzinako Erregimenak aldaketa handirik gabe iraunarazi zuen bizimodu hori, baina apurka foru-kodeen bidez gobernatuta zegoen eremua murriztuz joan zen. Oinplano Berriko Dekretuaren bidez, Aragoiko koroako lurraldeen foruak kendu ziren. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoek eta Nafarroak bakarrik gorde zituzten foruak.

Foruen Ezaugarriak

Ohiturazko erakunde horien ezaugarri nagusiak hauek ziren:

* Zerga erregimen berezia edukitzea. * Soldadutza egin beharrik ez izatea. * Eskubide zibil berezia. * Eskubide penal berezia. * Denak aitoren semeak izatea.

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Foruen Errebindikazioa

Antzinako Erregimenaren porrota foruen krisi bilakatu zen Euskal Herrian. Burgesiak sistema berria bultzatu zuen: berdintasun juridikoa, batez ere. Burgesiak liberalismorantz jo zuen, foru sistemak ez zuelako merkataritzaren garapen gero eta handiagoa bereganatzen jakin. Karlistek zuhur jokatu eta euren programa absolutista eta teokratikoetan foruen errebindikazioa sartu zuten. Euskal Herriko burgesiak, Espainia liberala eraikitzen lagundu bazuen ere, etekinak eman zitzaketen arloak bere horretan uzten saiatu zen. Horrenbestez, foruen errebindikazioa ez zen karlismoaren hasierako elementua izan, baina, Antzinako Erregimenaren aldekoak zirenez, karlistak foruen alde ere borrokatu ziren. Hirugarren gerra karlistan, foruen alde jotzea karlismoaren ideia indartsu nagusi bihurtu zen, baita erlijio eta jabetzarekin ere.

Lehen Karlistaldia eta Foruen Abolizioa (1876)

Lehen Gerra Karlistatik, foralismoa eta karlismoaren errebindikazio dinastikoa lotu ziren. Karlistek gerran izandako azken porrotaren ondorioz, Canovas del Castillok 1876an foruak ezeztatu zituen lege baten bidez. Lege horren ezarpena ez zen hain lazgarria izan; izan ere, matxinada gehiago gertatzea eragozteko, erdibideko egoera batera heltzen ahalegindu ziren. Foruzaleek eta foruen kontrakoek amore emanda adostutako legetzat hartu zen. Praktikan, derrigorrezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen.

Kontzertu Ekonomikoak: Foruen Abolizioaren Ondorena

Foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoak, 1878an arautu zirenak. Horren arabera, euskal aldundiek zergak biltzen jarraitu zuten.

Liberalismoaren Eragina eta Bergarako Hitzarmena

Liberalismoa Euskal Autonomia Erkidegora iritsi zenean, 1812ko Konstituzioak ez zuen ondoriorik izan. Lehenengo Gerra Karlistan izan ziren gatazkarik handienak, foruen arazoa zela eta. Foru erregimenean nekazaritzako gizartea zegoen, eta landako nobleziak ere garrantzi handia zuen. Lehenengo Gerra Karlista Bergarako Hitzarmenaren bidez amaitu zen. Hitzarmen horren arabera, gobernu liberalak foruen erregimena errespetatuko zuen. 1839an, euskal foruak berretsi zituen, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Nafarroan, 1841ean, Lege Paktatua lortu zen, Nafarroako foru erregimenaren amaiera ekarri zuena.

1876ko Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoen Sendotzea

Euskal foru erregimenaren abolizioa karlistek 1876an izandako porrot militarrak ekarri zuen. Antonio Canovas del Castilloren gobernupean, soldadutza egiteko eta Estatuko gastuetan parte hartzeko eginbeharrak euskal probintzietara zabaldu ziren. Aldundi berriek autogobernurako eta baliabideak kudeatzeko gaitasuna sendotu zuten Kontzertu Ekonomikoak ezartzean, finantza autonomia ahalbidetu baitzuten.

Entradas relacionadas: