Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,94 KB

3. FORUEN LEHENENGO MURRIZKETAK

Liberalak boterera iritsi zirenetik euskal foruak mehatxatuta egon ziren. Baionako Estatutua, Cadizeko Konstituzioa, Javier de Burgosen lurralde berrantolaketa Estatua 49 probintzietan banatuz eta 1837ko konstituzioak foruak arriskuan jartzen zituzten.
Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren eta ejertzito karlista desegin ondoren liberalek mehatxu hauek gauzatzeko aukera izan zuten.

3.1. 1939ko urriko legea

Legeak esaten zuen “ Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik eragin gabe”. Euskal foruak konstituzio liberalean integratuko zirela suposatzen zuen. Konstituzioa beraz foruen gainetik zegoen, integrazio honek foruen aldaketa batzuk beharrezkoak egiten zituzten. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Nafarroako Diputazio Probintziala negoziatuko zuten foruen aldaketa:

-Hiru probintziek ez zuten legea onartu.

-Nafarroak berriz bai, ondorioa 1841.Ko “Ley Paccionada” zen.

3.2. Nafarroako “Ley Paccionada” 1841

Gobernu liberalen asmoa islatzen ditu:

-Nafarroa erresuma izatetik probintzi izatera pasatu zen.

-Erakunde foral nagusiak desagertu ziren.

-Barne aduanak desagertu ziren.

-Nafarrek zerga sistema eta soldadutzan zituzten pribilegioak galdu zituzten.

Nafarroak bere foruak galdu zituen, “Kontzertu Ekonomikoa” lortu zuen autonomia administratiboa eta fiskala. Urtero diru kopuru bat ordainduko zion eta autonomia osoa izango zuen zergetan.

3.3.Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruen murrizketa

3.3.1. 1841eko urtarrileko Legea

Espartero erregeordeak “Foru Pasea” ezereztu zuen.

3.3.2. 1841eko urriko Legea

Liberal moderatuak Espartero erregeordetzatik kendu eta Maria Kristina berrezartzen saiatu ziren, horretarako pronuntziamendu militar bat antolatu zuten. Altxamendua porrot egin zuen. Esparterok boterean finkatuta urriko Legea aldarrikatu zuen, eta erakunde foral guztiak ezabatu zituen. Aduanak ere barnealdetik kostaldera pasatu ziren. Aldaketen ondorioz soldaduska eta zerga sistema berezia bakarrik mantendu zituzten. 1843an moderatuen ahaleginek arrakasta izan zuen eta Esparterok erbesteratu behar izan zuen, Foruak berreskuratu ziren neurri batean eta 1844ko uztailean Batzar Nagusiak eta Aldundi Foralak berretsi ziren. Politika mailan Guardia Zibila euskal probintzietan sartu eta hezkuntzan maian Moyano legea aplikatu zen.

-Aduanak kostaldean jarraitu zuten.

-”Foru Pasea” ez zen berreskuratu.

-Justizia Estatuko beste eskualdetan bezala garatuko zen.

Foruzaleek moderatuen alde egongo dira.

4. BIGARREN GERRA KARLISTA(1872-1876)

1844-1860 altxamendu karlistak. Arrazoiak:

1- 1868ko Iraultzak Isabel II.Ak tronuak galtzea suposatu zuen eta karlisten itxaropenak berpiztu zituen. Konstituzioak sufragio unibertsala aldarrikatu zuen eta hauteskundeak egin ziren. Karlistek parte hartu zuten euskal probintzietan Gipuzkoan batez ere. Hurrengo hauteskundetan karlistak indarra galdu zuten eta Saboiako Amadeok eskuratu zuen koroa. Karlos VII.A karlisten hautagaia gerrarako deialdia egitera bultzatu zuen.

2- 1872ko apirilean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoako eta Nafarroako zona zabalak karlisten esku geratuko ziren, baina hiriburuak ez. Estatu gisan antolatu zuten lurraldea, Lizarra hiriburua zuela. Bilboko setioan porrot egingo zuten eta tropa karlistetan desgastea probokatu zuen.

3- 1874.An, Martinez Camposek pronuntziamenduaren ondorioz Alfontso XII. Errege aldarrikatu zuten. 1876.An gerra bukatu zen eta Karlos VII.A erbesteratu egin zen.


5.Eukal probintzietako foruen deuseztatzea:1876ko uztaileran 21eko legeaAlfontso XII.Ak tronua eskuratu eta Espainiako probintzia guztiek euskal foruek kentzeko eskabidea luzatu zizkieten. Euskal probintzietako foruen abolizioa dekretu zuten Gorteek. Legeak, zerga pribilegioei eta derrigorrezko soldadutza ezartzen zuen bukaera, baina ahalmena ematen zion aldaketak sortzeko probintzietako administrazio sisteman jotzeko.



Entradas relacionadas: