Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,33 KB

3. GAIA. FORUAK ETA LIBERALISMOA: GERRA KARLISTAK ETA FORUEN DEUSEZTAPENA

1. EUSKAL FORUAK

1a. Euskal lurraldeen antolakuntza.  Erregimen foralak, nahiz eta probintzia ezberdinen artean berezitasunak egon, Nafarroako Erreinuari, Gipuzkoako eta Arabako probintziei eta Bizkaiko jaurerriari nolabaiteko autonomia maila bat ziurtatzen zien.

1b.Foruen kontzeptua .  Foruak euskal gune politikoak antolatzeko legeak ziren. Lege batzuk idatzita zeuden eta batzuk ez,( idatzi gabekoak). Idatzitako legeen artean Batzarretan hartutako erabakiak edo Gaztelako erregeak bidalitako aginduak eta hiribilduak eta hiriak sortzean emandako hiri gutunak (eskumenak)zeuden. Eskubide horiek antzinako askatasunean zeukaten jatorria, estatua edo koroa garatu gabe zegoen garaietan. Guzti hauen elkarbizitza ematen zen foruetan.

Lurralde foraletako komunitateek estatuaren aginduetatik kanpo antolatu zuten beren bizitza kolektiboa: obra publikoak auzolanean egiten ziren, herri-lurren erabilera batzarretan adosten zen, kanpoko erasoen aurrean miliziak antolatzen ziren, herrietako patrimonioa eraikitzen zen etab. Askatasun horiek mendez-mende murrizten joan ziren, baina, paperean jasota egon ez arren, garrantzitsuak ziren herritarrentzat.

1c. Erakunde foralak. Gaztelako erregeak, koroa eskuratzen zuenean, euskal foruak gordeko zituela onartzen zuen, beraz, foruak bazeukan paktu izaera bat: euskaldunek fideltasuna erakutsiko zioten erregeari eta erregeak errespetua euskal legeei. Bestalde, Gaztelako erregeak korrejidorea bidaltzen zuen, batzarretako erabakiak erregetzako legedi orokorrarekin bat zetozela ziurtatzeko.

Udalek autonomia handia zeukaten, erabaki asko hartzeko ahalmena. Udal batzuetan batzarrak itxiak ziren (gutxiengo baten esku) eta beste batzuetan, ordea, irekiak (bizilagun edo auzokide guztiek hartzen zuten parte). Normalean, alkateak urte baterako hautatzen ziren bozketaz, eta aldi berean epaileak ziren.

Ordezkari-erakunde nagusia Batzar Nagusiak ziren (legegintza): Bizkaiko batzarrak Gernikan biltzen ziren, Gipuzkoakoak herri garrantzitsuenetan, txandaka, Arabakoak hasieran Arriagan eta gero Gasteizen, eta Nafarroako Gorteak Iruñean. Batzarretan Diputazioa aukeratzen zuten urtero ( betearazlea), batzarretan edo juntetan hartzen ziren erabakiak aurrera ateratzeko batzorde bat.

1.D Foruen berezitasunak

Teorian, batzar hauek soberanoak ziren. Erregearen legeren bat haien interesen kontrakoa baldin bazen, foruen kontrakoa hain zuzen, “foru-baimena” aplikatzen zuten eta lege hori ez zuten betetzen (Pase foral delakoa: “se obedece, pero no se cumple”)

Zergarik ez zuten ordaintzen. Gaztelako erregeek diru-eskaeraren bat egiten zutenean, Batzar Nagusiek erabakitzen zuten diru hori eman edo ez, baina zergak ordaintzeko betebeharrik ez zegoen.

Itsasotik sartzen ziren merkantzietan ere, ez zen zergarik ordaintzen, edozein produktu inportatzeko eskubidea zegoen. Aduanak, barrualdean zeuden: Urduñan, Balmasedan, Gasteizen… eta Madrilgo agintariak askotan salatzen zuten egoera hau.

Derrigorrezko zerbitzu militarrik ez zegoen. Euskaldunek ez zeukaten soldadu joateko obligaziorik, baina bai muga defendatzekoa. Horretarako, probintziak bere milizia foralak antolatzen zituen, bertako ofizialen agindupean, baina euskal lurraldeetatik ateratzeko obligaziorik gabe. Irtetekotan, beren borondatez eta soldata kobratuz.

Beste berezitasun bat kaparetasun unibertsala zen: denak nobleak ziren, odol garbikoak. Kapare asko egoteak fenomeno bereizgarria sortu zuen, nobleziak lan egitea hain zuzen. Lana ontzat hartzeak ondorio onuragarriak izan zituen: euskal ekonomiaren bizitasuna. Garapen ekonomiko handia izan arren, nekazaritzan pobreak ziren eta euskal lurraldea, aro modernoan zehar, emigrazio-herria izan zen. Emigrazio bultzatzeko beste arrazoi bat tronkaletasun-zuzenbidea (jarauspenaren zatiezintasuna) izan zen.

2. FORUEN AURKAKO ERASOAK

Espainiako koroak, XVIII. Mendean, borboiekin, eredu zentralista inposatu zuen monarkia osoan, hala, Aragoiko koroaren foruak ezabatu zituzten “Oin Berriko Dekretu”en bidez. Aragoi, Katalunian, Valentzian eta Mallorkan, Gaztelako legea eta eredu administratiboa ezarri zituzten. Hemen ere, mende honen hasieran aduanak kostaldera eta Frantziako mugara eramateko saio bat egin zen, baina horren kontra matxinada herritar bat gertatu zen eta aduanak betiko lekura itzultzea erabaki zen.

Aldi berean, foruen aurkako eraso ideologikoa areagotu egin zen. Madrilgo gortean uste zuten foruak erregearen kontzesioak zirela eta ez euskaldunen berezko eskubideak (bien arteko elkarbizitza zen)

Gogoyk, Karlos IVaren ministroak, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen Bizkaian, baina bizkaitarrak Zamakolada izeneko matxinadan altxatu ziren eta ekimena ez zen gauzatu.

Geroago, Konbentzio eta Independentzia gerrak etorri ziren hurrenez- hurren. Napoleonen asmoa Frantzia hegoaldetik zabaltzea eta muga Ebro ibairaino eramatea zen, horrela euskal lurralde guztiak Frantziaren barnean geratuko ziren, bi probintziatan banatuta: Nafarroakoa eta oraingo Euskadi dena foruak deuseztatuz.

Cadizko konstituzio liberala 1812 foruen sistemaren aurkakoa zen.

Fernando VII aren erregealdiaren hasieran, behinik- behin, foruak errespetatu zituzten. 1820an, Hirurteko liberalean, foruak abolituak izan ziren, baina 1823an, “San Luisen Ehun Mila Seme”en esku hartzearekin, Fernando VII.A absolutismora itzuli zen eta euskal foruak, gutxi gorabehera, errespetatuak izan ziren ondorengo urteetan

Fernando VIIa hil zenean, foruen arazoa, gorteko eztabaida dinastikoarekin nahastu zen. Absolutistentzat, Karlos, Fernandoren anaia, zen legezko erregea. Horretarako Lege Salikoa aipatzen zuten, baina liberalek Santzio Pragmatikoarekin erantzuten zuten, Isabelen eskubideak defendatzeko. Liberalek argi utzi zuten ez zutela errespetatuko sistema forala, Karlosek, ordea, tradizioa gordeko zuela agindu zuen.

3. GERRA KARLISTAK

3a. I. Gerra karlista (1833-1840)

Fernando VIIa hil zenean, haren alargunak, Maria Kristinak, hartu zuen erregeordetza eta liberal moderatuek jarri ziren gobernuan. Absolutismoaren aldekoek, ordea, Karlos Maria Isidro, Espainiako errege aldarrikatu zuten Talavera de la Reinan. Gerra zibil oso ankerra sortu zen, euskal probintzietan eman zen batez ere, baina borrokak Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako mendietaraino iritsi zen. Euskal lurraldean, karlistak nagusi izan ziren landa esparruan, eta liberalak, hirietan.

Ideologia karlistaren oinarrizko elementuak zorrozkeria erlijiosoa, foruen defentsa eta absolutismo monarkikoa, eta lur jabetzaren erregimen tradizionalaren defentsa ziren.

Europako potentziak banatu egin ziren auzi dinastiko honen aurrean. Erresuma tradizionalistak, Prusia, Austria eta Errusiak, Karlos onartu zuten; erresuma liberalek, Ingalaterrak, Frantziak eta Portugalek, Isabel.

Gerraren faseak:

1833tik 1835era. Karlistak, talde txikietan sakabanaturik, indar matxinatu guztien buruzagitzat Zumalakarregi aukeratu zuten. Honek karlisten benetako armada erregularra sortu eta zuzendu zuen tropa liberalen aurka. Buruzagi karlisten helburua euskal hiriburuak hartzea zen. Hortik zetorren Bilbo setiatzeko grina eta hortik etorri zen galbidea, Bilbon liberalei garaitzeko aukerak alferrik galdu zituzten eta. Setioa porrot itzela izan zen, gerraren norabidea aldatu zuen eta Zumalakarregik, gainera, bizia galdu zuen ahaleginetan.

Zumalakarregi hil zenetik 1837ra. (Madrilgo espedizioa). 1836ko abenduan, Lutxanako guduaren ostean, Espartero jeneral liberalak altxatu egin zuen Bilboko setioa, Ingalaterrako itsas-armadaren laguntzarekin. Hortik aurrera  karlistek hegoalderantz zabaldu nahi izan zuten gatazka eta bi espedizio antolatu zituzten: Gomez jeneralarena, penintsula osoa zeharkatu zuena Andaluziaraino iritsiz, baina laguntza gehiagorik lortu gabe,  eta errege-espedizioa, Karlos berak zuzendu zuena; Madrileraino iritsi zen baina ezin izan zuen kolpe militar edo politikorik jo.

1837-1839. Madrilgo setiotik Bergarako besarkadara.Liskarrak sorturiko nekearen eraginez, gero eta jende gehiagok aholkatzen zion Maria Kristinari euskal foruak onar zitzan, horrek Karlos euskaldunei eskaintzeko ezer gabe geratuko zen eta. Liberalek foruen aldeko borroka eta tronuaren oinordekotzarena bereiztearen alde onak ikusi zituzten, karlistak zatitzeko helburuaz. Karlismoa ere krisian zen: tropak eta zibilak oso nekaturik zeuden. Horrek guztiak gerraren amaiera bizkortu zuen. Esparterorekin izandako elkarrizketen ondorioz BERGARAKO HITZARMENA (1839) izenpetu zuten gerra amaitzeko. Hitzarmen horretan, jeneral liberalak euskal foruak errespetatzeko konpromezua hartu zuen, eta Maroto jeneral karlistaren aldekoek, Isabel IIa erreginatzat onartu zuten. Euskal lurrak baketzeak liberalei aukera eman zien  Katalunian eta Maestrazgoan geratzen ziren azkeneko erresistentzia-guneak menperatzeko hurrengo urtean (1840)

Ondorioak: gorteek eta Maria Kristinak Nafarroako eta euskal probintzien foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25eko legean “batasun konstituzionalari utzi gabe”.

Esparteroren erregeordetzan, zentralizatze prozesuari jarraipena eman zitzaion. Garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren Foruak konstituziora egokitzeko prozesuan. Euskal herrialdeek joera moderatua, kontserbadore eta foruzaleak zituzten ordezkariak bidali zituzten Gorteetara, baina ordezkari nafarrak progresistagoak ziren.

Nafarren negoziazio partikularrei esker, Lege Hitzartua delakoa eraman zuten Gorteetara; lege horren arabera, Nafarroak erresuma izateari utzi zion, muga zergak bere lurralde mugan ezarri zituen eta onartu egin zituen Espainiako Konstituzio eskubideak eta legeak. Ordainetan, Nafarroari autonomia handia eman zioten administrazioan; mantentzen zuten zergak biltzeko eskubidea, hori bai, estatuari kupo bat ordaindu behar zioten.

Euskal lurraldeetan, Esparterok legedi progresista ezarri zuen; foru pasea deuseztatu zuen, eta horrek arma bidezko matxinada sortu zuen euskal lurraldeetan.
Esparterok gogor zapaldu zuen matxinada, Donostiako liberal burgesen laguntzarekin. Erantzuntzat, 1841eko urriaren 29an dekretu bat eman zuen, hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean jarriz; Foru pasea kendu zuen, mugak kostaldera eraman zituen, aldundiak ezabatu zituen … Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu Foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek.

3b.
Bigarren gerra karlista (1846-1849)

Altxamendu honetan euskaldunen parte hartzea oso txikia izan zen. Katalunian arrakasta handiagoa izan zuen, han “Guerra dels matiners” izenarekin ezagutzen da, eta gehienbat nekazarien altxamendua izan zen, zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren aurka. Euskal Herrian altxamendu isolatu batzuk gertatu ziten Osintxun, Goierrin, Lizarran eta Baztanen, baina arrakastarik gabe. Ondorengo urtetan, nolabaiteko bake-giroa bizi izan zen: egoera ekonomikoa nahiko ona izan zen eta foruak ere neurri batean errespetatzen ziren. Aldi honetako euskal instituzioak kontrolatzen zituztenak liberal moderatuekin identifikatzen ziren eta Isabel II.Arekin ez ziren gaizki konpontzen.

3c. Hirugarren karlistada (1872-1876)

1868ko iraultzaren ondoren, gorteetako hauteskundeak egin ziren eta hautagai karlistek aulki guztiak lortu zituzten Bizkaian eta Gipuzkoan, Nafarroan zazpitik sei, eta Araban bitik bat. Beraz, karlisten presentzia politikoa handia zen. Garai hartan, 1869ko konstituzioa indarrean zegoen, baina Espainia erregerik gabeko monarkia zen eta egoera aprobetxatuz, karlisten “erregeak” Karlos VIIak, Karlos Maria Isidroren bilobak, koroa eskuratzeko zituen legezko eskubideak eskatu zituen. Azkenean, 1872an, karlistek berriro hartu zituzten armak. Karlisten leloa gerra honetan “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” izan zen.

Karlos VIIak iparraldetik sartu zen altxamendua zabaltzeko, baina talde txiki batzuk baino ez ziren armatu. Hurrengo urtean euskal diputazioek gizonezkoen deialdia egin zuten eta armada karlista birrantolatzen hasi zen. Oraingoan ere karlisten armadako batailoiak probintziaka berrantolatzen hasi ziren, probintzi bakoitza bere komandantea zuela.

Karlistek 40.000 soldaduko armada eratu zuten eta ia euskal lurralde guztian konkistatu zituzten, hiriburuak ezik. Estatu federal bat antolatu zuten: buletin ofiziala, txanpon propioa, justizia epaitegia, unibertsitate-barrutia etab. Don Karlosen gortea Lizarran ezarri zen. Katalunian eta Maestrazgon ere antolatu zen armada karlista.

Aurreko gerran bezala, karlisten helburua Bilbo konkistatzea izan zen, baina oraingoan ere ez zuten lortu. Liberalen armadak garaipena lortu zituen eta Don Karlosek atzerriko bidea hartu zuen.

1876ko uztailaren 21ean, Espainiako gorteek euskal foruen azken aztarnak ezabatu zituzten, soldadutza egin eta zergak ordaintzeko betebeharra ezarriz Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

4. KONTZERTU EKONOMIKOAK

Ondorengo urtetan, euskal diputazioak protestaka ibili ziren. Diputazioek ez zuten kolaboratu nahi zergak biltzeko lanetan eta Madrilgo gobernuak ez zeukan momentuz administraziorik Euskadin lan hori aurrera eramateko. Gainera, beste altxamendu baten beldur ere baziren. Beste faktore bat Alemaniaren bateratze eredu federala izan zen, oso arrakastatsua bere momentuan. Azkenean, diputazioak eta Canovas, Madrilgo gobernu burua, nolabaiteko akordiora iritsi ziren: euskal diputazioak arduratuko ziren zergen bilketaz eta urtero, bildutako diruaren zati bat, kupoa, ordainduko zioten Espainiako gobernuari.

Akordio hori Kontzertu ekonomikoa da. 1878koa da lehenengo kontzertua, zortzi urterako negoziatu zena. Kupoan ordaintzen zena probintziaren aberastasunaren arabera kalkulatzen zen; probintzia bakoitzak zerga-sistema berezia jarri zuen eta probintzien artean aduana modukoak zeuden: arbitrio- etxeak.

Kontzertu ekonomikoen sistemari etekin handiena atera ziona burgesia liberala izan zen. Industriaren etekinak gutxi kargatzen ziren, baina oinarrizko produktuetan, bidesarietan eta merkantzien garraioan zergak nahiko altuak ziren. Diputazioek, kudeatzen zuten diru-zatiarekin, lan publikoak egiten zituzten.

1937an Francok iparraldea hartu zuenean kontzertu ekonomikoa kendu zien Bizkaia eta Gipuzkoari. 1980an, berriro ezarri zen.


Entradas relacionadas: