Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,23 KB

Foruen egoera 1.Karlistada ondoren: Isabel II.Aren erregetza (1840-..Aurrera) eta Seiurteko demokratiko garaia (1868-1874).

Isabel II.Aren erregetza (1840-..Aurrera): 1.-Nafarroa: 1841 foruen modifikazioaren legea: Nafarroa erresuma izatetik foru-probintzia izatera pasatu zen, aduanak Pirineotara, fiskaltasunaren kudeaketa mantendu zen.

2.-Beste probintzietan Lehen karlistadaren ondoren ez ziren foruak ezabatu, baina hemendik aurrera bere ezaugarri asko galtzen joan ziren:
1841 urtean foru baimena abolitu
egin zuen Esparterok eta aduanak Ebrotik kostaldera eraman ziren. Hainbat ezaugarri mantendu: kinten salbuespena, juntak, fiskaltasunak,...

3.-Isabel II garaian: gobernuak estatu liberalaren eraikuntzan aurrera pausoak eman zituen, baina euskal elitearekin harreman ona mantentzeagatik eta matxinadak ekiditearren, foru diputazioen esku utzi zuten lurralde hauen administrazioa (1844 Errege dekretua.)

Seiurteko demokratiko garaia (1868-1874:Erlijio arazoa eta foruen etorkizuna gai oso garrantzitsuak Gloriosa iraultzaren testuinguruan=karlismoa indartu zen, prozesu iraultzaile honi aurre egiteko helburuarekin=1872 II karlistadak eztanda egin zuen.------------------------------------------------------

FORUAK: definizioa eta garrantzia euskal probintzietako biztanleentzako.

Forua beraz arau sistema, lege bilduma edo kode bat da. Kasu honetan, euskal lurraldeek historian zehar izan dituzten lege eta arauei egiten die erreferentzia. Arau hauen jatorria, baina, bi modutara uler daiteke:

1.-Subirano batek hiri bati, lurralde bati edo talde bati ematen dizkion pribilegioak

2.-Idatziz biltzen eta finkatzen den usadioa edo ohitura; ondoren, lege balioa ematen zaion arau bihurtzen da, ordura arte baliagarria zian delako.

Foru erregimenaren egoera XIX mendearen lehen herenaren zehar:

XIX mende hasiera… Iraultza Liberala: 1808-1814 Iraultza Liberalak foruak kendu nahi zituen, batasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko= Cadizeko Gorteak (espainiar guztien ordezkaritza, berdintasunean eta ondorioz foraltasuna alde batera uzteko arriskua).

1814-1820 Fernando VII.Aren itzulera: Gerra aurretik zegoen egoerara itzuli, erakunde tradizionalak berreskuratu. Hala ere pixkanaka foruen aurkako jarrera hedatu (provincias exentas kontsideratuz ziren horien “pribilegioen” aurka). Euskal probintziek ordaintzen zuten “donatiboa” kontribuzio finko bat bihurtu zen.

1820-1823 Hirurteko liberala: Konstituzio liberala berrezarri, beraz foruen ezabapena eta aduanen tokialdaketa suposatzen zuen. Aurreko epealdian -Cadizeko gorteetan- harturiko erabakiak gerra garaian aplikatzea zaila izan bazen, oraingoan Espainian harturiko erabakiak euskal lurraldeetan ere bete beharko ziren. Honek oposizio handia sortu zuen herritarrengan eta hauetariko asko 1823 urteko absolutismoaren berrezarkuntzaren aldeko jarrera hartuko zuten.

1823-1833 (Fernando VII. Hamarraldi “iluna”): Epealdi honek ez zuen Antzinako Erregimeneko erakunde guztien berrezarkuntza suposatu= pixkanaka Antzinako Erregimenaren alde eta liberalismoaren aurkako jarrerak hedatzen joan ziren euskal lurraldeetan (gerran aurrez aurre aurkituko ziren alderdiak definitzen joan).


Foru Baimena edo Foru Pasea

Kontzeptua: Herri baten estatutu eta eskubideak jasotzen dituen dokumentu juridikoa da.
Foruak, Erdi Aroaz geroztik euskal lurraldeetako biztanleen bizitza politikoa eta soziala arautzen zituen ahozko eta ohiturazko legedi zaharrean oinarritutako lege-bilduma ziren.

Sorrera: Erdi Aroan izan zuten, Cartas de Repoblación izena zutenetan. Hauetan eskubide eta betebeharrak markatzen ziren. Jaunak edo erregeak eman ohi zituen, batez ere hiriguneak garatzeko. Denboraren joanean, eskualde, haran eta gisa horretako lurralde erkidegoek beren bizitzak antolatzeko usadio eta ohiturak lege bihurtu ziren. Lege horien multzoa da Foru Legea.

Hiriak ere Foruen jabe egin ziren. Hiriaren sortzaileak, foru bat (ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik onuragarriak ziren lege batzuk) aldarrikatzen zuen biztanleak erakartzeko. Hiriak aukera berriak eskaintzen zizkien biztanle berriei handiki lurjabeen nagusitasunaren aurrean.

Non: Iberiar Penintsulako erresuma guztietan bideratu ziren foruak.

Egoera hau aldatzen hasi zen erregeek beren menpeko lurraldeak berdintzeko saioei ekin zietenean. Dekretu horien bidez berritu eta bateratu nahi izan ziren gobernu-legeak eta ohiturak. Ondorioz, Aragoiko Koroaren gobernua, instituzio politikoak eta justizia instituzioak kendu eta ezdeusean utzi zituen Aragoiren eta Gaztelaren arteko aduanak.

Hala ere, berdintzeko saio honetan, bereari eutsi zioten XVIII. Eta XIX. Mendeetan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako erresumako foru-erakunde publiko eta pribatuek eta “provincias exentas” izaten jarraitu zuten.

Entradas relacionadas: