Euskal fonetika: /j/, /f/, /h/ eta dardakarien azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Euskal fonetika: /j/ fonemaren alofonoak

/j/ fonema alofono edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da. Azter ditzagun banan-banan:

  • Gipuzkoako ahoskera (/x/): XVII. mendean gaztelaniaren eraginez zabaldu zen. Adibidez: joan, jakin, jan...
  • Nafarrera, lapurtera, behe-nafarrera eta bizkaiera (/y/): Euskaltzaindiak gomendatutako ahoskera da, jatorrena eta zabalduena. Bilakaera: *e-akin > *i-akin > yakin.
  • Zubererazko ahoskera (/ž/): Frantsesaren /ž/ soinuaren parekoa da (adibidez, Gillette edo Gironde). Adibidez: jin, jinko.
  • Nafarroako zenbait herri (/š/): Erronkarieraz, zaraitzueraz, aezkeraz eta Arakil inguruan erabiltzen da. Adibidez: xoan, xakin, xan.

/f/ fonemaren bilakaera eta euskaltasuna

/f/ soinua ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea da. XVI. mendetik aurrerako testuetan eta Erdi Aroko dokumentuetan agertu arren (Naffarrete, Zuffia), euskal sistema kontsonantikoan berritzat hartu izan da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hedatua.

Bere euskaltasuna askotan eztabaidatu da. Euskalki batzuek, gipuzkerak esaterako, /f/ren ordez /p/ erabili izan dute: pormal, pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile.

Gaur egun, euskal fonema jatortzat hartzen da (afari, alferrik, Nafarroa), nahiz eta gehienbat erdal maileguetan erabiltzen den.

Aspirazioa: /h/ fonema

/h/ fonema Euskal Herrian betidanik ahoskatu da. Akitaniako izen zaharretan (cison, sembe, bihox) eta Erdi Aroko dokumentuetan (Elhorriaga, Harrieta, Hegilior) agertzen da.

Hegoaldean aztarnak utzi ditu: Uharte > Ugarte; Le(h)un > legun.

Iparraldean bizirik dirau, batez ere baserri giroan eta adinekoen artean. Hala ere, ahoskera ez da berdina euskalki guztietan:

  • Aldaketak: on > hun; auzo > aizo; haize > aize; haragi > a(r)agi; hodei > odei.
  • Hitzaren hasieran: hemen > heben; hiru > hirur.
  • Sonanteen inguruan (nh, lh, rh): senar > sen/har; alaba > al/ha/ba.

Dardakariak

/r/ leuna bokal artean: mendirat > mendiat; zelarik > zelaik.

Entradas relacionadas: