Euskal fonemak: /j/ eta /h/ fonemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da. Azter ditzagun banan-banan ahoskerak:

1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin, jan ...

2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:

* e-akin > *i-akin > yakin.

3.- Zubererazko ahoskera /ž/: jin (Z), jinko (Z). Frantsesaren /ž/ soinuaren parekoa omen da, frantsesez Gillete eta Gironde ahoskatzen denean, entzuten dena.

4.- Nafarroako zenbait herritan “x” ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan, xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da, baita Arakil ingurukoa ere.

/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. XVI. mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren- Naffarrete, Zuffia … bezalako adibideak baititugu – euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen esanetan, ez zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.

/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere, gipuzkera, esaterako: pormal, pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile …

Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat hartzen da, eta aski hitz ditugu /f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bati.


Aspirazioa: /h/ fonema

/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita Erdi Aroko dokumentuetan ere: Elhorriaga, Harrieta, Hegilior …

Hala ere, /h/ zahar horrek aztarnak utzi ditu hegoaldean:Uharte > UgarteLe(h)un > legun

Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan gehiago entzuten da eta edadekoen artean usuago, maiazago. Alabaina, /h/a ez da hitz beretan ahoskatzen Iparraldean:

(EB) on > hun (Z)auzo > aizo (Z)haize > aize (Z) haragi > a(r)agi (Z)hodei > odei (Z)

o Hitzaren hasieran:(EB) hemen > heben (Z)(EB) hiru > hirur (Z)

o Sonanteen inguramenduan: nh, lh eta rh.Adib.: (EB) senar > sen/har (Z),(EB) alaba > al/ha/ba

Dardakariak

/r/ leuna bokal artean:(L) mendirat > mendiat(Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
fonetika fonemak euskara