Euskal estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

21.Testua Baionako hitzarmena


Aztertuko dugun testua Baionako hitzarmena da, 1945-03-31. Formaren aldetik testu zirkunstantziala da, lege izaerarik ez duen hitzarmen edo adierazpen bat delako. Edukiaren aldetik testu politiko bat da, Frankoren diktaduraren aurka, II. Errepublikaren alde eta Eusko Jaurlaritzaren alde agertzen direlako sinatzaileak daudelako. Iturria lehen mailakoa testu historikoa da, erbesteratutako garaiko protagonistek idatz zutelako. Egilea Kolektiboa da, ilegalizaturik eta erbesteraturik zeuden Euskal indar politiko eta sindikal ezberdinak; EAJ, UGT, Alderdi Errepublikar Federala, ELA, Euskadiko Sozialisten Batzordea, Ezker Errepublikarra, Euzkadiko Alderdi Komunista, eta Eusko Abertzale Ekintza (ANV) egin zutelako. Hartzailea publikoa da, Euskal Herritar guztiei zuzenduta dagoelako eta ohiartzun internazionala bilatzen du, frankoren erregimena salatuz. Testu honen helburua Espanaian, demokrazia eta Errepublika ezartzeko borrokarako konpromizua adieraztea da. Garaia II. Errepublika eta Gerra zibilaren ostean, Frankismoaren lehen etapan, II.Mundu gerra bukatzear zegoenean eta Frankoren erregimenaren aurka Aliatuen laguntza jasoko zutenaren garai itxaropentsuan kokatzen gara. 1945ko martxoaren 31an, Baionan hitzartu zen. Euskal gobernua legez kanpokoa zelako erbestean dago

. Idei nagusia

Erbestean dauden euskal indar politiko eta sindikalak Frankoren erregimenaren aurkako indar bateratua (Eusko Jaurlaritzarekin) aurkezten dute Espanian demokrazia eta Errepublika defendatzeko. 

Bigarren mailako ideiak

II.Errepublikako gorteetk euskal estatutua onartu zuten eta Eusko Jaurlaritza sortu zen ideologia ezberdinekin, J.A Agirre lehendakari jarri zelarik.  Estatutuak emandako batura hori berretsi nahi dute. Eusko Jaurlaritzan konfiantza jartzen dute eta laguntza eskeiniko diote. Normaltasun demokratikoa ezartzean, euskaldunek askatasunez erabakiko dute etorkizuna. Euskal gobernuak, erakunde aholku emailea eratuko du. Borrokan jarraituko dute, erregimenaren eta monarkiaren aurka eta demokraziaren alde. 

Kontzeptuak

Euzkadi: Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldeko autonomia erkidego bat osatzen du 1979. Urteaz geroztik. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak biltzen ditu. 1936ko urtailak 18ko altxamendu militarra: 1936an hauteskundeak egon ziren; ezkerrak irabazi zuen. Uztailaren 18an, Francoren altxamendua. Jendea berehala hasi zen mugitzen: armak lortu; etab. Hala ere dena oso bapatekoa izan zen; ez zen antolaketarik egon. 1936ko urriko estatutua: jatorrizko euskal izenaz Euzkadiren Berjabetasun-Araudia, Euskal Herriaren zati baterako onartu den lehenengo autonomia estatutua izan zen, ipar-mendebaldeko hiru herrialdeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituena. Falangea:1933ko urriaren 29an Madrilen José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasasek sortutako Espainiako alderdi politiko faxista eta ultranazionalista da. 

Aurrekariak

1936ko otsailean F.Pren programan aldarrikapen nazionalistak batu ziren. Indalecio Prietok zuzenduta Euskal Estatutua idazteko batzordea sortu zen 1936ko uztailaren 18 altxamendu militarra. Nafarroan eta Araban gehiengoa altxamenduaren alde. 1936ko urrian euskal estatutuaren onarpena.  Urriaren 7an Eusko Jaurlaritza sortzen da eta J.A Agirre izendatzen da lehendakaria Euskal gobernua ideologia anitzeko jendeak osatzen dute (komunistak barne) 1937ko ekainean tropa Nazionalak Bilbo hartzen dute  Santoñako hitzarmenaren porrota eta Eusko Jaurlaritza erbestera.  Euskal Gobernuak, atzerrian lanean jarraitu Frankoren erregimenaren aurka eta Errepublika berreskuratzeko. Gerra zibilaren ostean Frankoren diktaduraren ezarpena. Gizartearen banaketa irabazleak eta galtzaileak. Errepresio sistematikoa (Erantzunkizun Politikoen Legea). Erregimenaren lehenenego urtetako oposizioa desagerrarazteko lege nagusia. Lege honen bitartez garbitasun ideologikoa, atxiloketak, kontzentrazio esparruak, exekuzioak, erbesteraketak.  Gizartea kontrolatzeko arma nagusiak aipatu: hezkuntzaren kontrola, zentsura, erregimenaren aldeko propaganda, adoktrinazioa, Elizaren kontrol morala… II. Mundu Gerrak hartzen duen aliatuen aldeko norabide berriak itxaropena pizten du Frankoren aurka indarrak batzeko. (testua idatzi zen garaia). 

Ondorioak

II. Mundu Gerra ostean, Espaniari zigorra estatu totalitario faxista izaten jarraitzeagatik, itxaropen urteak oposizioarentzat.
Gerra Hotzaren testuingurua ( kapitalista demokratak eta komunista iraultzaileak). 1947tik aurrera Euskal oposizioaren itxaropenak sapuztuta geratu ziren. Aliatuek Frankoren erregimena gaitsetzi arren, Gerra Hotzaren testuinguruan onartua izan zen, komunismoaren aurka zegoelako.
Oposizioaren lana kanpoaldetik, grebak eta protestak antolatzea izan zen.
1953an, kanpo politika harremanak hasi zituen Espaniak. Vatikanoarekin eta AEBekin akordioak eginez 1955ean NBEan onartu zen Espania Eztabaida Euskal oposizioaren barruan: Komunistekiko politika bateratuan jarraitu Errepublika ala monarkia ETA eta EKINen sorrera.
Balorazioa testuinguru itxaropentsu batean egindako elkartasun dokumentua da. Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza onartuz eta Errepublikaren defentsa eginez. Monarkikoak etsaitzat hartzen dira eta hurbilketa ez da ikusten. Demokrazien jokabidea erregimen frankistarekiko Gerra Hotzak aldatu zuen eta bertan behera geratu ziren Errepublika garaiko sistema politikoa berreskuratzeko itxaropenak.

Entradas relacionadas: