Euskal esamoldeak eta esanahiak: 78 adierazpen azaltzen
Resumen
Dokumentu honek euskarazko 78 esamolde (idiomatikoak edo esaera ezagunak) biltzen ditu, bakoitza bere esanahi zuzenarekin batera. Ikaslea esamolde hauen esanahia ulertzen ikasiko du, eta testuan bertan ez hain argi dauden esapide arruntak ezagutuko ditu.
Puntos clave
- Esamoldeen esanahia ez da hitzez hitzekoa: zentzu figuratua dute.
- Esamolde bakoitzak bere adierazpen laburra du esanahi argiagoarekin alderatuta.
- Esamolde batzuek animalien edo gorputz-atalen irudiak erabiltzen dituzte (adibidez, 'zakurraren putza', 'ahuntzaren eztula').
- Esapide batzuek ironia edo iraina adierazten dute ('Hori gizon puska!', 'Neska matraka').
- Esamolde askok ohiko egoerak deskribatzen dituzte, esaterako, harridura, haserrea edo pobrezia.
Bazterrak harrotzen dabil: Iskanbila sortzen ari da.
Zepelin galanta harrapatu genuen: Mozkor galanta harrapatu genuen.
Nik segurutik jokatuko nuke: Nik, badaezpada ere, ziurtasunez jokatuko nuke.
Zuk esan duzunak ez dauka ez buru, ez hankarik: Zuk esan duzuna zentzugabekeria da.
Egin ezazu Jainkoa zahartu baino lehen: Noizbait egin ezazu.
Tximistak harturik joan zen: Korrika eta presaka joan zen.
Txapela batez bi buru estali nahian zabiltza: Gauza elkartezinak egin nahian zabiltza.
Putza ere ez izan eta puzkerra dela uste: Bere buruari den baino gehixeago iritzi.
Andoni beldurrak aidean dabil: Andoni beldurrak ebakita dago.
Tori eta tati egin zidan: Eskaini eta ez zidan eman.
Bizitzaren gazi-gezak ohikoak dira: Bizitzak dituen gorabeherak normalak ohi dira.
Hau neska kaskarina!: Hau neska txoriburua!
Berakatza baino finagoa zara zu: Fina, xarmanta eta iaioa zara zu.
Bostekoa luzatu zion: Eskua eman nahi zion.
Usteak erdi ustel: Uste duguna eta errealitatea gauza ezberdinak dira.
Bai, zakurraren bibolina!: Bai, baita zera ere!
Ume honek a zer kasketak dituen!: Haserraldi gogorrak ditu ume honek.
Bat nator zurekin: Zurekin ados nago.
Hezur berriturik itzuli da etxera: Erabat sendatuta itzuli da etxera.
Berebiziko afaria egin genuen: Apartako afaria egin genuen.
Ilea saretzen ari zaizu: Burusoil gelditzen ari zara.
Zalditik astora eta astotik lurrera: Gauzak okertuz joan.
Belarrixkina berotuko dizut: Bizkarra berotuko dizut.
Honelako gauzak muin emanda hartzekoak dira: Honelako gauzak estimazio handiz hartzekoak dira.
Hori eta ahuntzaren gauerdiko eztula...bat!: Hori eta zakurraren putza... bat!
Esan bazuen, esan zuen…: Ez dakit nola bururatu zitzaion halakorik esatea.
Esaten badut, esan!: Esaten badut, dena kontatuko dut.
Ez nuke inondik inora egingo: Ez nuke inolaz ere egingo.
Horrek ere atzean zuloa!: Horrek ere akatsen bat badauka.
Orpoz orpo jarraitu zitzaidan: Gertutik jarraitu zitzaidan.
Zehatz-mehatz azaldu zidan: Xehetasun guztiekin azaldu zidan.
Horrek jakin kuanto!: Horrek bai jakin!
Hori eta ganbaran laia aritzea...bat!: Alferrikako lana egin.
Anaiaren buruan ilea besterik ez da jaio: Anaia ergela da.
Filme hori garizuma baino luzeagoa da: Film hori oso luzea da.
Umeei ez zaie laineza eman behar: Umeei ez zaie haizea eman behar.
Asteak guretzat bi ostiral ditu: Gu oso pobreak gara.
Futbola ikustera lantzean behin joaten gara: Futbola ikustera noizean behin joaten gara.
Osasunez urratu!: Zerbait berri gozatu.
Aitonak arima hortzetan dauka: Aitona hiltzear dago.
Seko gelditu da: Zerraldo gelditu da.
Larunbatero zabu-zabuka ibili ohi da: Larunbatero zialdoka ibili ohi da.
Amona zena Mutilokoa zen: Hildako amona Mutilokoa zen.
Iñakik muin egin dio irudiari: Iñakik musu eman dio.
Dantzaldian azak eman zizkidaten: Dantzaldian ez zuten nirekin dantzatu nahi izan.
Nahitaez joan beharra dago: Derrigorrez joan beharra dago.
Mikel kamino betean joan zen etxera: Mikel total eginda joan zen etxera.
Hori beti mauka hutsik ibiltzen da: Hori beti alkandora hutsik ibiltzen da.
Kukuak oker jo digu: Zorte txarra izan dugu.
Maritxuren semea haur lorea da: Maritxuren semea haur lasaia da.
Neska horrek buruan ere hesteak ditu: Neska hori jatun handia da.
Bere burua zuritzen saiatu da: Bere burua garbitzen saiatu da.
Aho bete hortz utzi ninduten: Guztiz harrituta utzi ninduten.
A zer tximak dituzun!: A zer sapak dituzun!
Aintzanek begi loreak zituen: Aintzanek oso begi eztiak zituen.
Babalore horrek ez daki ezer: Inuzente horrek ez daki ezer.
Hori egin behar dugula buruak eman dio: Hori egin behar dugula bururatu zaio.
Hori gizon puska!: Hori gizon handia!
"Udaberriko larrosa" esan zidan Arkaitzek: Lore bat bota zidan Arkaitzek.
Ez dugu amore emango: Ez dugu etsiko.
Eguzki galdatan ezinda lanik egin: Eguzkiaren saparen azpian ezin da lanik egin.
Buruz buru esan zidan: Aurrez aurre esan zidan.
Hau, mutila, hau! Mutur aurrean daukazu eta!: Hau, mutila hau! Parez pare daukazu eta!
Uste ez genuen zakurrak egin digu zaunka: Espero ez genuen zerbait gertatu zaigu.
Geure buruaren jabe bagina, beste kuku batek joko liguke: Geure buruaren jabe bagina, gauzak ezberdinak izango lirateke.
Ez zaitez hor gera behiaren bosgarren txahala bezala!: Ez zaitez aho zabalik gera!
Hori lumatu gabeko txorikumea da: Hori ume mukizua da.
Hori neska matraka!: Neska bihurriei esaten zaie.
Esku ona duzu: Idazkera txukunez idazten duzu.
Liburua aditu batean ikusi dut: Liburua azaletik aztertu dut.
Total eginda etorri zen bilerara: Ink eginda etorri zen bilerara.
Hori beti egoten da hileta jotzen: Hori beti kexaka ibiltzen da.
Ekarriko ez dut, bada!: Horixe ekarriko dudala!
Sartu-irten bat egin eta joan egingo gara: Bisita laburra egin eta joan egingo gara.
Handia da horratio!: Handia da, gero!
Gaur zortzi ezkonduko gara: Gaur asteazkena bada, datorren asteazkenean ezkonduko dira.
A zer patata daukazun galtzerdian!: A zer zuloa daukazun galtzerdian!
Arkusunka dabil: Doministikuka dabil.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da esamolde bat?
Esamolde bat hitz-multzo finkoa da, zeinaren esanahia bere osagaien esanahien baturatik kanpo dagoen. Testuan, esamolde bakoitza bere esanahi zuzenarekin azaltzen da.
Zer esan nahi du 'Osasunez urratu!' esamoldeak?
Testuaren arabera, esamolde honek zerbait berri gozatzea esan nahi du.
Zer esan nahi du 'Ez dugu amore emango' esamoldeak?
Testuaren arabera, 'Ez dugu etsiko' esan nahi du, hau da, ez gara errenditzen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.