Euskal Eleberriaren Sorrera eta Txomin Agirreren Obra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Euskal eleberriaren sorrera eta testuingurua

Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. mende bukaeran euskararen aldeko kultura-mugimenduak suspertze bizi-bizia izan zuen. Olerkigintzan nabaria da hori, eta Lore Jokoak izeneko literatura- eta kultura-ekintzak antolatu ziren.

Politikan, Euzko Alderdi Jeltzalearen bultzada eta aurrerabidea ezagutu zuen Euskal Herriak. Karlismoa atzera uztera datorren abertzaletasuna hedatu zen euskaldunen artean. Euskal seneko mugimendu horien oldarretik ezin bereiz daiteke narratibaren esnatzea ere. XIX. mende bukaeratik 1957ra arte hedatzen den aldia bi ataletan aztertuko dugu.

1. Ohitura-eleberria

XIX. mende bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldia da. Euskarak urraketa-aroa du eleberrigintzan, garai horretantxe iristen baita generoa bere gailurretako batera.

Ezaugarri nagusiak:

  • Erro erromantikoa: Ohituren ikuspegi sentibera duen eleberria da.
  • Giroa: Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da.
  • Erlijioa: Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
  • Egitura: Ohitura-eleberriak deskriptiboak gertatzen dira, trama edo korapilo ahulekoak.
  • Kontzientzia: Idazleak euskal kontzientziak bultzaturik idazten du.

Txomin Agirre

Ondarrutarra jaiotzez, apaiz egin zen eta Zumaiako moja-kapilautza izan zuen bizibide hil arte. Lan lasaia izanak sermoigintzarako eta idazteko zituen dohainak erraztu zizkion. Patxadatsua zen, txukuntasunaren eta jasotasunaren zalea. Euskaltzaindiko kide izan zen erakundearen sorrera beretik.

Obra nagusiak:

  • Auñamendiko Lorea: Eleberri historiko-erromantikoa.
  • Kresala: Arrantzaren munduan girotua; Ondarroako ohitura eta bizimoduaz ari da, amodio-kontuak tartekatuz. Bizkaieraz idatzia dago.
  • Garoa: Baserri-giroa islatzen du eta gipuzkeraz idatzia dago.

Ekarpen estilistikoa:

  • Esaldi luzeak: Erretorika-kutsua ezartzen dio testuari.
  • Hiztegi landua: Hiztegi oso landua eta aukeratua, baina garbizalekeriaren tentaziotik zaindua.
  • Izenondoak: Izenondo ugari tartekatzea atsegin du, testuari seriotasuna ezartzeko.
  • Baliabideak: Hitz-jokoez, konparaketez nahiz paradoxez baliatzen da.
  • Elkarrizketak: Elkarrizketak eredugarri bihurtu ditu bere bizitasunagatik.

Agirreren eleberriek didaktismoa eta euskararekiko arreta berezia dituzte ezaugarri. Estiloa patxadatsua da, hitzak zuhur aukeratzen dituenaren gozotasuna darabil. Kritikak indarra eta balioa gordetzen duen prosa-moldearen eredutzat dauka Txomin Agirre.

Entradas relacionadas: