Euskal Eleberriaren Bilakaera
Enviado por Luar y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB
Sarrera: Eleberria du literaturak generoen artean gazteena. Literatura-genero urbanoa dela esaten da; indartu ere, XIX. mendean, giro burges eta hiritarrean indar hartu baitzuen, Errealismoaren aldia bereziki. XX. mendeko eleberria mugatzeko ahaleginetan, honako ezaugarri hauek behintzat, baztertu ezinezkoak dira:
- Autorearen posizioa eta ikuspuntua: Idazle orojakilearen ordez, ezkutuan dagoen autorera ere pasatu da eleberria.
- Egituraketa: Sekuentzietan banatzea.
- Irakurlearen konplizitatea.
Euskal eleberriaren sorrera: Lore-jokoak. XIX. mende-bukaeratik 1957ra arte hedatzen den aldia bi ataletan aztertuko dugu:
- Ohitura eleberria: XIX. mendearen bukaera-bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldia da.
- Ezaugarri nagusiak:
- Erro erromantikoa duen eleberria da. Ohituren ikuspegi sentibera du; ondorioz, galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzea gustatzen zaio.
- Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da, bizimodu hori idealizazio nabariz hornituz.
- Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
- Ohitura-eleberriak deskriptiboak gertatzen dira. Kontalaria beti orojakilea izan ohi da.
- Idazleek euskal kontzientziak bultzaturik idazten dute.
Eleberrigile guztien artean hoberena Txomin Agirre da.
Txomin Agirre
Ondarroan jaio eta Zumaiako moja-kapilautza izan zuen bizibide. Patxadatsua zen, odol zurbilekoa, segaila. Euskaltzaindiko kide izan zen erakundearen sorrera beretik:
- Auñamendiko Lorea (1898)
- Kresala (1906)
- Garoa (1912)
KRESALA
Amodio-kontuak daude: Mañaxi eta Anjel maitemindurik daude. Jose Antonio Ameriketan lanean izan eta aberasturik itzultzen da. Bizkaieraz idatzita dago.
- Esaldi luzeak gustatzen zaizkio Agirreri. Erretorika (ongi hitz egitearen artea) kutsua ezartzen dio horrek testuari.
- Hiztegi oso landua eta aukeratua erabiltzen du, baina garbizalekeriaren tentaziotik zaindua.
- Izenondo ugari tartekatzea gustatzen zaio, horrela testuari seriotasuna eta heldutasuna ezartzen baitzizkion. Deskribaketetan bereziki, izenondoak binaka ere erabiltzen ditu.
- Hitz-jokoez, konparaketez nahiz paradoxez baliatzen oso trebea da.
GAROA
Baserri-giroaren isla da. Txomin Agirrek heldutasun narratiboa lortzen du. Gipuzkeraz idatzita dago.
Eleberri Modernoa
Euskal narratibak, 1957an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua argitara ematearekin batera, bere aro modernoa estreinatzen du. Eleberriaren modernitatea bermatzen duten ezaugarriak honako lau elementu hauetara bil daitezke:
- Subjektibitatea: Munduaren ikuskera norberarena dela nabarmendu nahi delako.
- Fragmentazioa: Denbora ez da lineala.
- Ironia: Kritika egiteko era bat da, errealitatearen ikuspegi kritikoa azaltzeko era.
Euskal idazleen ezaugarriak
- Unibertsitate-ikasketak dauzkate.
- Gazterik hasiak dira idazten.
- Hiri-girokoak dira.
- Europako literaturen ezagutza hurbila dute, hizkuntzak ere badakizkite eta.
- Heterodoxoak ere badira.
- Euskararekiko konpromiso garbia.
- Euskal literatura modernizatu eta Europako korronteekin sintonizatu nahi dute.
Txillardegi
Hizkuntzalaria eta kazetaria.
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
- Peru Leartzako (1960)
- Hizkuntza eta pentsakera (1972)
- Haizeaz bestaldetik (1988)
- Putzu (1999)
Leturiaren egunkari ezkutua
Obra hau bide-urratzailea da euskal eleberrien artean. Orain arteko eleberrigintzan arruntak izan diren erlijioa, baserri-giroa, edo protagonistaren sendotasuna edo eredu izan-beharra bezalako ezaugarriak alboan utzi, eta protagonista lehen pertsonan ari den ni zalantzaz beterikoa egin du Txillardegik. Eta horixe da obraren ekarri nagusia ere. Joxeba Leturia da euskal literaturako lehen protagonista gatazkatsua. Egunkari ezkutuak Joxebaren eta Mirenen arteko maitasun-harremanen istorioa kontatzen du, porrotean amaitzen den istorioa. Parisen gertatzen da. Obra, urtaroen arabera, lau partetan partitua dago: udaberri, uda, udazken eta negua. Aro bakoitzak protagonistaren barne-egoeran bere isla du. Mundu-ikuskera existentzialistan kokatzen da obra; Leturiak bere egunkarian giza bizitzaren zentzurik eta norabiderik eza azaltzen du.
Existentzialismoa
Bigarren Mundu Gerraren ostean indartu zen Mendebaldeko Europan. Jean Paul Sartre filosofo frantsesa da ezagunena.
Ezaugarriak:
- Gizakia derrigortua dago jaio eta izatera, berak inolako aukerarik egin gabe.
- Gizakia, hala ere, bere nortasunaren jabe da eta berak osatu behar du bere existentzia.
- Subjektibotasunak aurrea hartzen dio objektibotasunari.
- Existentzialistek behin eta berriro erabiltzen dituzten gaien artean, honako hauek daude: konpromisoa, bakardadea, larritasuna, heriotza, askatasuna...