Euskal ekonomia frankismo garaian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,99 KB

Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)


Frankismo garaia ia 40 urte iraungo dituen diktadura da, non Francisco Franco botere osoaz baliatuko da eta gobernu diktatoriala ezarriko du. Garai honetako ezaugarri nagusiak, ekonomia autarkia eta nazioarteko isolamendua izango dira.

//

Euskal Herriaren (Bizkaia eta Gipuzkoa) lurraldearen konkista (1937) erabat aldatu zuen lurralde honetako ikuspegi ekonomiko, sozial, politiko eta demografikoa. Arabak eta Nafarroak ez zuten ia kalterik izan, matxinatuen alde jarri baitziren. Gipuzkoa eta Bizkaia, aldiz, berebiziko kalteak izan zituen. Matxinatuek Euskal Herriko herriak eta hiriak beren menpe hartu zituztenetik, guztiz bortitza izan zen errepresioa. Espetxeak erabat bete ziren, eta gerran hildakoak kontuan izanda, demografia asko jaitsi zen.

//

Gerra osteko garaia oso higiene, osasun eta elikadura egoera gogorreko garaia izan zen. Euskal probintziak Estatuaren antolamenduaren mende geratu ziren erabat. Garbiketa sakona egin zen politikan, eta utzitako hutsunea erregimen berriaren aldeko funtzionarioek osatzen zuten.

//

1945etik aurrera, Euskal Herriko demografiaren egitura gerra aurretik zuen joera bera hartzen hasi zen, eta ekonomiaren egoera hobetzen hasi zen berriro. Horrek industrializazio prozesu berri bat ekarriko zuen:Baionako Hitzarmena ( Helburua Eusko Jaurlaritzari sostengua eman eta monarkiaren Errestaurazioa galaraztea zen).1955 aldera inbertsioak urritu egin ziren, eta beheraldi hori Egonkortasun Plana abiarazi zen arte ez zen gainditu. Hala ere, errentek goraldi nabaria izan zuten. Susperraldi hori Industriaren sustapenerako planek eragin zuten Araban eta Nafarroan. Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, inbertsio pribatuak bultzatuta etorri zen. Atzerritik etorritako inbertsio gehiena metalurgiako eta kimikako sektoreetara joan zen. Hala ere, hazkuntza handiak izan ziren beste zenbait alorretan ere, adibidez, ontzigintzan eta makinerian.

//

1946-56 bitartean erregimen frankista oso errepresio gogorra eragin zuen erakunde sozial, politiko eta sindikalen kontra. Gatazka eta liskar gutxi zeuden, baina, oso gogorrak. Zenbait istilu eman ziren, Bizkaian eta errepresio gogorra izan zen arren,


helburuetako batzuk lortu ziren. Euskal langileria klase berri bat eratuz joan zen. Langile mugimenduarekin batera, nazionalismoa bihurtu zen berehala diktadorearen kontrako oposizioko indar nagusia. EAJ-PNVk ezin zion egoera hari aurre egin eta beste erakunde abertzale batzuk hasi ziren sortzen, egoera politikoari aurre egitek: ETA(1959) adibidez, sistema frankistari aurre egiteko borroka militarrez jardutearen aldekoa.

//

50eko hamarkadaren erditik aurrera, gatazka ugari sortu ziren langileriaren aldetik, baino langileak lortu zuten antolamendu maila eta indarra izan arren, Errebindikazio mugimendu horiei errepresio gogorrez erantzun zien sistemak, bortxakeria erabiliz, jendea atxilotuz eta torturatuz. 60ko hamarkadaren hasieran, abertzaletasun ideiak indartzen hasi ziren berriro. 1964an lehen aldiz ospatu zen Aberri Eguna, hurrengo urteetan errepresioak eragotzi egingo zuena. Azkenengo urteetan liskar handiak sortu ziren. Greba orokorra egin zen Bizkaian, ondoren Gipuzkoara zabaldu zelarik, eta 1970ean Burgoseko epaiketa izan zen. 70eko hamarkadaren hasieran, frankismoaren kontrako mugimenduak asko indartu ziren. Euskal Herriaren autodeterminazioaren eskariak, euskara biziberritzeko eskaria eta euskal kultura indartzeko errebindikazioak ugaritu ziren.

//

Hainbat hitzarmen eta lege sinatu ziren, baina egoerak okerrera egin zuen. Hildako asko egon ziren, bai ETAren atentatuen ondorioz, eta bai erregimenaren errepresioaren ondorioz. Unerik gogorrena, 1975eko irailean hainbat euskaldun fusilatu zituztenean izan ziren. Handik bi hilabetera diktadorea hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan, baina Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen.

23.Testua ( 1978ko espainiako konstituzioa)

Identifikazioa

Historiko+Juridikoa+Politikoa Egilea:
Juan Carlos 1+gorteek onartua+herriak berretsia+publikoa+egin zen urtea Testuingurua:transizio garaia.

Analisia(ideia nagusiak)

1.Estatuaren oinarri ideologikoak 2. Estatuaren balioak 3. Autonomien auzia 4. Estatuaren antolamendua.

Iruzkina:.


Ondorioak

1.Garrantzi andia du, demokraziako bidea da 2.Ondoren egindako lege guztiak EH estatutuarekin ados egon behar dira.


Diktadura Frankistaren finkapena eta krisialdia (2.Aldia) (1959-1975)


Frankismo garaia 40 urte iraungo dituen diktadura da, non Francisko frankok botere osoaz baliatuko da eta gobernu diktatoriala ezarriko du. Garai honetako ezaugarri nagusienak, ekonomia autarkia eta nazioarteko isolamendua izango dira, nahiz eta frankismoaren 2. Aldian, autarkia buka eta irekitze prozesu bat eman.

//

Politikari dagokionez, II Mundu Gerrak iraun zuen bitartean Espainian isolamendua ematen da,baina garai honetan, irekitze prozesu bat hasten da, non Vatikanoak (Konkordatua)sinatuko du lehen akordioa Espainiarekin. 1955. Urtean AEB-rekin paktu bat sinatuko da, non Marshal Planean sartuko da Espainia, trukean leialtasuna eta 4 base-militar utziko dizkio Espainiak AEB-ri. Honen ondorioa da 1955ean Espainia NBE-en sartzea. Hala ere, nazioartean ez dira aldaketa sanonak ematen irekitze prozesu honetan. Kristau eta militarrak izango dute protagonismo nagusia eta arautegia zorroztuko da, gizarte kontrolatuta mantentzeko, zenbait lege sortuz, “Principios fundamentales del movimiento” da, Frankoren erregimeneko lege funtsetako bat, non frankismo garaiko antolaketa politikoa zehazten zen. Beraz “Movimiento Nacional” bezala ezagutzen duguna, politikan aritzeko bide bakarra zen, estatuaren eta herriaren arteko bitartekari bakarra.

//

Ekonomiari dagokionez, 1959ko Ekonomia Antolamendu Berrirako Lege Dekretuaren bidez erregimenaren autarki aldia amaitu zen. 1962-1975 bitartean, garapen planak hasiko dira 4 helbururekin: gastu publikoa murriztu, esportazioa sendotu, “peseta”debaluatu eta inflazioa moztu. Honek onurak ekarri baitzituen ere, atzerriko inbertsioekiko mendekotasun handia ekarri zuen. Eraginkortasun txikikoak izan ziren, ez baitzuten eskualdeen arteko desoreka murrizterik lortu. Planak industriara bideratu ziren batez ere.

//

Espainia Europako ekonomian sartu zenean, Europara joandako langileak familiei bidalitako diruarekin garapenean laguntzen zuten. Bestalde, europarrak Espainiako kostetara etortzen hasi ziren,  turismoak oso eragin ona izan zuen.

//


Nazio-errenta hirukoiztu egin zen eta per kapita errentak gora egin zuen. Espainia herrialde industrializatua bilakatu zen. Nekazaritza-ekonomiatik, industria-ekonomiara aldatzearen ondorioz, barne eta kanpo emigrazioa eman zen eta igarotze honek aldaketak sortu zituen gizarte-egituran. Langile- klase berri bat sortu zen, ekonomia eta politika baldintzak hobetzeko borroka egin zuena, Langile komisioak (CCOO) sindikatuaren inguruan bildurik. Bizi-maila hobetzearekin, espainiarren ohituretan ere aldaketak eman ziren: pentsamolde berri bat nagusitu zen, frankismoaren kontrolak eta mugak gainditzen dituena.

//

Hala ere, 70eko hamarkadan Espainia herrialde industrializatua bazen ere, desoreka handiak zeuden oraindik. Bizi-maila hobera egin bazuen ere, zerbitzu publikoak urriak ziren eta langile asko babesik gabe zeuden. Biztanle zati handi baten kultura-maila oso baxua zen, horrek hazkundea moteltzen zuen.

//

1960eko hamarkadan, frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara garatu zen. Ikasleen eta langileen oposizioa geroz eta sendoagoa zen eta Eliza erregimenetik urrundu zen. Oposizio politikoaren protagonistak, alderdi politikoak izan ziren. Alderdi komunista izan zen aktiboena, PSOEn banaketa zegoen baina 1974an bere burua antolatzen hasi  zen. PCE oposizioa gidatzen eta monopolizatzen saiatu zen, baino porrot egin zuen.

//

Frankoren diktadura luzea amaitzear zegoen, erregimenak ez baitzuen jakin gizartera egokitzen. 1973an Frankok gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen eta gobernuko presidentea Carrero Blanco izendatu zuen, baino hau ETAko atentatu baten ondorioz hil zen, orduan Arias Nabarro (kontserbadorea) presidente ezarri zen, baino honek porrot egin zuen.

//

Francok, zahartuta zegoenez, ezin zuen zuzenean boterean jardun. Barne eta kanpo politika erregimenaren ahultasuna nabarmendu zen. 1975eko azaroaren 20an hil egin zen Franco, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen.

Trantsizio Garaia (1975-1982)


Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Trantsizioaren hasiera, Francoren heriotzarekin ematen da (1975eko azaroaren 20a), eta amaiera, berriz, PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna da .

//

Politikan, Arias Navarrok lehenengo gobernua egin zuen, baian hau erreformen aurkakoa izan zen (1975-1976). Bigarren gobernua Adolfo Suarezena izan zen eta honek erreforma ugari egin zituen eta demokraziarako bidea bultzatu zuen (1976-1979).

//

Franco hiltzean Juan Carlos I-ak 1975an zin egin zuen Espainiako erregetzari. Bitartean, herrian, hainbat gatazka egon ziren. Espainiako biztanleek beretzat hartu zuten kalea manifestazioen eta greben bidez, askatasuna, amnistia eta autonomia aldarrikatuz. Joan Carlos I.A erregearen etorrerarekin preso politikoen indultua iritsi zen. Bestalde, eliza eta armada erregearen alde zeuden.

//

Arias Navarroren (Carrero Blancoren hurrengo gobernuburua) ideologia frankista sendoa izan arren, bera izan zen prentsa-askatasuna, bilerak egiteko eta elkarteak eratzeko eskubidea eta Gorteen erreforma egin zituena. Baina, ez zuen inoiz benetako demokraziaren alde egin. Erregeak, trantsizioaren gidaritza onartu zuen eta bere helburua bete zen; hau da, Arias Navarrok gobernuko bere kargua uztea.

//

Erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernu buru 1976.Urtean. Aurreko gobernuan geldiarazi ziren aldaketa demokratikoak berriro ere martxan jarri ziren Suarezen etorrerari esker. Uste baino lehenago iragarri ziren preso politikoentzako amnistia, konstituzioaren erreforma eta hauteskunde orokor libreak. Alderdi politiko berri batzuk agertu ziren agerian zegoen tolerantziari esker. Demokraziarako urratsik garrantzitsuena geroago eman zuen, Erreforma Politikorako Lege Proiektua aurkeztu zuenean. Honen helburua, sistema politikoa aldatzea eta hauteskundeetarako deialdia arautzea zen.

//

 1977.Urtea aldaketa urtea izan zen. Bertan, ETA eta GRAPO asko indartu ziren, baina eskuin terrorismoak ere indar handia hartu zuen atentatuak sortuz.


Politikan, elkarte asko legalizatu egin ziren eta hauteskundeetan UCD-ek irabazi zuen. Hauteskunde demokratikoak izan ziren eta talde honek aldaketa ugari gauzatu zituen.

//

1978.Urtean Konstituzioa sortu zen. Gehiengo batek onartu zuen proiektua parlamentuan. Muturrezko ezkerrak, eskuin muturrak eta euskal nazionalistek eman zioten ezetza edo abstentzioa honi. Gorteek onartu ondoren, 1978ko abenduaren 6an egin zen erreferenduma eta erabateko baiezkoa  lortu zuen Espainian. Euskal Herrian ez, ezezkoek eta abstentzioak, biak batuta, baiezko botoa gainditu zuten. Konstituzioaren ezaugarriak hauek ziren: 1.Monarkiak, ezker indarrei praktikotasuna mugatu zien. 2.Erregimen parlamentarioa ezarri zen kongresu eta senatuarekin. 3.Estatua deszentralizatu zen, Erregio guztietan Autonomia Estatuak ezarri ziren. 4.-Estatua akonfesionala ze, baina harreman berezia zeukan eliza katolikoarekin. 5.-Eskubide indibidualak oso definituak geratu ziren.

//

1979. Urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Gernikako izena hartu zuen bertan adostu zelako, baina arazoak egon ziren mugekin eta Nafarroa kanpoan geratu zen. Estatutu honetan Euskal Herriaren nazionaltasuna aipatzen da. Bertan, Espainia barruko autonomia erkidegoa sortzen da eta euskara finkatzen da Euskal Herriko hizkuntza ofizial bezala. Horrela gaztelania eta euskara maila berean geratuko dira. Gernikako Estatutuak, EAEn sistema parlamentarioa ezarri zuen.

//

Estatutu honek zenbait ezaugarri ditu:1.-Lurralde antolaketa berezia. 2.-kontzertu ekonomikoa.3.-Polizia propioa.4.-Eusko legebiltzarra.5.-Hezkuntzan erabateko eskubideak. 6.-Foru eta eskubide historikoak.

//

Azkenean, 1981ean Adolfo Suarezek dimititu egin zuen. Bere ordez Calvo Sotelo jarri zen, baina bakarrik urte bat iraungo zuen. Urte beran Tejero jenerala estatu kolpe bat ematen saiatu zen senatuan tiroka sartzen, baina ez zuen ezer lortu. 1982.Urtetik haurrera Felipe Gonzalez jarri zen gobernuburu bezala PSOE-kin. Bertan demokrazia hasi zen.

Entradas relacionadas: