Euskal Dialektologia eta Idazle Klasikoen Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,01 KB

Fonetika

[1] Prozesu morfo-fonologikoa: Lazarraga eta Kapanaga: -a -a > -ea (inesiboan eta pluralean izan ezik). Mendebaldeko euskaran: Etxepare -e -a > -ia, -u V > uyV eta oa > ia. Belapeire: -e-a > -ia eta -ü-V > -iV.

[2] Mendebaldeko euskara: -IZ > -X eta -ITZ- > -TX. Gainerako euskalkietako -iz- > mendebaldeko -x-, eta -itz- > mendebaldeko -tx- (Lazarraga/Kapanaga).

[3] Zubereraren U > Ü: Salbuespenak: r, rT, s, ez (Belapeire).

[4] Zubereraren (Belapeire) AU > AI: Kenduta testuinguru hauek: /s, ts, r, rr/ eta /j_/.

[4’] N eta L ondoren K eta T ez dira ahostuntzen: (Baxe-naf eta Lapurtera).

[5] Hasperena: Leizarraga, Axular, Etxepare, Belapeire. h- edo -h- /ph, th, kh/ (1 edo 2 silaban) eta /nh, lh, rh/ (2. silaba).

Morfologia

Izen-deklinabidea

[6] Artikulu plural hurbila: (Gertutasuna adierazten du 1. edo 2. pertsonari lotuta; jaun-andreok). Mendebaldeko euskara: -oa. Gainerakoetan: Axular, Leizarraga, Etxepare (bakarrik egitura batzuekin: bi-ok, guzti-ok, gu… bekatari-ok).

[7] Ergatibo plurala: Erdi mendebaldea: -ak (Lazarraga, Kapanaga, Otxoa Arin). Erdi ekialdean: -ek (Etxepare, Leizarraga, Beriain, Axular, Belapeire).

[8] Jabego-genitiboa: -aren (sg). Lazarraga: -aren, -aen, -en; Kapanaga: -aren, -een, -en. (pl) Laz: -aen, -en; Kap: -aen, -en.

[9] Datibo plurala: Erdi mendebaldean: -ai (Lazarraga, Kapanaga, Otxoa Arin). Erdi ekialdean: -ei (Leizarraga, Beriain, Axular). Ekialde muturrean: -er (Etxepare, Belapeire).

[10] Soziatiboa: Mendebaldeko euskaran (Otxoa Arin ez): Kapanaga: -agaz, -akaz; Lazarraga: -arekin. Gipuzkera (Otxoa Arin): -arekin (sg), -akin (pl). Lapurtera (Axular, Leizarraga): -erekin (sg), -ekin (pl). Hego ekialdean: Beriain -ereki, -eki. Etxepare: sg -arekin, pl -eki / -rekila / -reki. Belapeire: sg -areki, pl -eki.

[11] Instrumentala: Hegoaldeko goi-nafarreran (Beriain): amaieran -s; gizonas, nizas/nisas. Singularrean -as eta pluralean -es, pertsona-izenordainetan -zas / sas.

[12] Alatiboa: Hegoaldean ezebez. Iparraldean: Axular eta Leizarraga: -(e)ra, -(e)rat. Etxepare: aditzondoetan (honat, harat, norat). Belapeire (Zub): -ala(t), -ra(t).

[13] Ablatibo-prosekutiboa: Mendebaldeko testuetan. Lazarraga + Kapanaga: sg -rean (abla), -ti (prosekut); pl -etarik (erdi ekialdean), -etarean.

[14] Motibatiboa: -agaiti (bakarrik ABS). Mendebaldean: -egaitik, -agati, arren eta ga(i)ti(a)rren. Leizarraga, Axular: -gatik. Belapeire, Etxepare, Beriain: -gatik, pl genitiboa -e-, -engatik. Lazarraga, Kapanaga, Otxoa Arin: -gatik, gati, gatikan, pl -(a)rren.

[15] Bizidunen lekuzko kasuak: “Andretan”, pluralean beti: “gizonetara, gizonetan”. Beragan, zugan: -gan- genitiboari edo absolutiboari (Etxepare, Leizarraga, Lazarraga, Beriain, Axular, Kapanaga, Belapeire, Otxoa Arin) eta Baitha (iparraldean eta nafarroan).

[15’] Lehen graduko: hon > hun (Iparraldeko euskalkietan: Leizarraga, Axular, Etxepare, Belapeire).

Idazle Klasikoak

  • Bernat Etxepare: 1480-1545. Behe-nafarrera ekialdarra. Euskaraz inprimatutako lehen liburuaren egilea (Linguae Vasconum Primitiae, 1545).
  • Joanes Leizarraga: 1506-1601. Lapurdiko idazlea, protestantea. Lehen prosa-idazle eta itzultzailea. Lan nagusiak: Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC.
  • Joan Perez Lazarraga: 1547-1605. Arabako idazlea. Lazarragaren eskuizkribua da bere lanik garrantzitsuena.
  • Joan Beriain: 1566-1633. Nafarroako idazlea. Dotrina Christioarena euscaras (1626) idatzi zuen.
  • Pedro Agerre “Axular”: 1556-1644. Lapurdiko idazle klasiko nagusia. Teologian aditua.
  • Atanasi Belapeire: 1698an hil zen. Zubereraren lekuko garrantzitsua. Catechima (1696) idatzi zuen.
  • Joseph Otxoa de Arin: 1672-1843. Goierriko idazlea. Doktrina kristianaren explikazioa (1713) idatzi zuen.
  • Martin Otxoa Kapanaga: 1661ean hil zen. Mañariarra. Exposición breve de la doctrina cristiana (1656) idatzi zuen.

Aditz-joskera

[16] Partizipio burutuak: Mendebaldean -adu/-atu, -idu/-itu. Otxoa Arinek biak erabiltzen ditu.

[16’] -tu/-du atzizkia: Erdialdean (gipuzkera, goi-nafarrera): -izandu, egondu. Lapurteraz: izatu, egotu.

[17] Aditz-oina vs. partizipio burutua: Erdi-mendebaldean partizipio burutua testuinguru guztietara zabaltzen da.

[18] Aditz-izenen eraketa: -te (Axular, Beriain). -ite (Etxepare, Leizarraga). Mendebaldean -te eta -keta.

[19] Partizipio geroaldikoa: Erdi mendebaldean: -ko/-go. Ekialde muturrean: -ren/-en.

[20] IZAN aditzeko 3. pertsona: Erdi mendebaldean -a (da, zan). Erdi ekialdean -e (den, zen).

[21] IZAN aditzeko -de pluralgilea: Mendebaldeko euskaran ez da erabiltzen.

[22-24] Ekialde muturrean (Etxepare, Belapeire): zira, gira, naiz/niz, gai-/zai- > gi-/zi-.

[26] -te eta -teke: Morfema modala. Nor saileko indik. laguntzaileekin -teke.

Sintaxia

[43] Atributua: Artikuluaren bidez adierazten da (Axular).

[44] TOG fenomenoa: Aditz-izenaren gaineko menpeko perpausetako osagarri zuzena genitiboaren bidez adieraztea (aitaren ikustera noa).

[45] Helburuzko perpausak: -(e)n, -(e)n-zat, -(e)n-gatik.

[46] BAIT- aurrizkia: Menperatzaile gisa erabiltzen da.

[47] Soziatiboa: Mendebaldean -gaz/-akaz; ekialdean -reki(n)/la.

Entradas relacionadas: