Euskal autonomia erkidegoko industria sektore nagusiak 1

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

EAEko industria sektore nagusiak:
EAEko industriaren egitura prozesu hauetan zentratuta dago:Metalikoa energetikoa kimikoa egurra eta papera.Hauetan lehena da nagusiena izan ere ekonomiaren industria sektore eragile nagusienak metalikoak dira.Industria mota aipagarrienak:
Siderurgia eta metalurgia:Metal guztien prozesuari aplikazioari eta metalen erauzketari esaten zaio metalurgia.Siderurgia ordea burdinaren altzairuaren eta fundizioetako metalurgia da.Siderurgiak garrantzia handia dauka beste azpisektore askoren lehengaien ekoizlea baita,automobilgintza makina erreminta,eraikuntza metalikoak eta ingeniaritza metalikoa.EAEko siderurgiak spko premien %90 hornitzen du.Ibilgaiuen osagaien industria:Sektore honek spko automobilgintza hornitzen du eta bai europan bai nazioartean sendotu egin da.Bi azpi atal desberdindu behar dira,batetik aleazio ezberdinak erabiliz piezak ekoizten dituztenak eta bestetik kautxo eta plastikorekin lan egiten dutenak. Lehen taldean gurpila osatzen duten piezak transmisioaren zatiak… ekoizten dira aleazio bereziak erabiliz. Bigarren taldean ibilgailu eta elektratresnentzat osagai ezberdinak egiten dira:pneumatiko, potoia...Ontzigintza:Euskal itsasontziek betidanik izan dute ospe ona.Ontzi mota desberdinak eraikitzen dira,gas eta petrolio produktuak eramateko, produktu kimikoak eta zama arruntak garraiatzeko ontziak,ontzi-izozkailuak,erreskate ontziak eta arrantza ontziak. Ontzioletako ekoizpena jaitsiz doa orokorrean,garai batean euskal sektoreak zeuzkan langileen %50 galdu baitu.Euskal ontzigintzaren sektoreak espainian pisua irabazi du liderraren postua galiziari kendu baitio.


Gehienetan europa iparraldetik etortzen dira enkarguak.Azken 3 urteotan teknologia altuko enkargu asko jaso ditu euskal ontzigintzak,hauetako bakoitza urte batzutarako lana suposatzen duelarik gehienetan.La naval zamakona eta murueta dira nagusienak. Automozioa:Estatuko automozioaren %47a ekoizten da bertan.EAEn automobilgintzan diharduten 300 enpresa daude.Irizarrek ere pisu handia dauka bere merkatu propioan kontinente ezberdinetatik zabalduta dagoelarik(Amerika Asia).Azpi sektore honetako enpresak oso dinamikoak dira eta EAEn hauetako enpresen %64ak dauka I+G+I departamentua.160 kide daude berton eta hauen elkarlanari esker azken 15 urteetan fakturazioa laukoiztu egin dute. Beste zonalde batzuek eredu hau kopiatu dute.Kimika papera eta egurra:Inportatutako gaien menpe daude eta horiek osagarriak dira batasunaren barneko fabikrazioan.Energia elektrikoa eta fintzea; Hauetan petrolioa eta ikatza inportatzen dutenak hartzen dira kontutan.Bigarren maila batean ehungintza eta elikagaien industria aurkitzen dira gaur egun azken honek nahiz eta ez izan dagokion garrantzia.EAEko industria gehienak dira tamaina txikikoak:Enpresen %42ak langileen %9 dutelarik.Baina industria handiek sortzen dute lanpostu guztien %60.Gip enpresa txikiak dira nagusi,biz eta arab handiak kokatzen dira.Gaur egun indarrean dago 2014-16 industrializazio plana.Honek lortu nahi du industria euskal ekonomian daukan garrantziari eustea eta euskal programa markoaren barruan dago.Gainera eusko jaurlaritzaren basque industry 4.0 estrategia abian jarri da,2020ko epemuga batean industriak BPGaren %25a osatzeko eta esportazioak %30era ailegatzeko asmoarekin.

Entradas relacionadas: