Euskal Antzerkia: Piarres Lartzabal eta Pastoralak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Piarres Lartzabal eta euskal antzerkia

Piarres Lartzabalek drama eta komedia egiten ederki zekien. Koldo Mitxelenaren ustez, lapurtarraren antzerkiak herrikoiak eta ikasiak dira; jende landu eta jende arruntarentzat eginak, maiz txalotuak Bidasoaren alde bietan.

Herri literatura: Pastoralak

Herri literaturaren barnean, antzerkia ere izan dugu geure literaturan. Eremu geografiko oso murritza du, ia emanaldi guztiak Zuberoan geratzen dira eta.

Pastoralen jatorria eta ezaugarriak

Pastoralak Frantzian XV. eta XVI. mendeetan antzezten ziren misterioetan dute jatorria, erlijio giroko antzerkian. Istorio bat edo bizitza bat kontatzen da; tragikoa eta komikoa nahasirik daude, ez dute lekuaren ez denboraren batasunik zaintzen, eta ez dago ez ekintzen ez eszenen banaketarik.

Pertsonaiak eta gaiak

  • Pertsonaiak: Onak (kristauak) eta gaiztoak (turkoak). Herrikoiak dira antzezleak, denak mutilak edo denak neskak.
  • Gaiak: Kontakizun historikoak izaten dira. Azpiegituran gai bakarra dago: onaren eta gaitzaren arteko borroka, Jaungoikoak eta Satanek pertsonalizatuta.

Antzezlekua eta hizkera

Antzezlekua: Herriko plazan kokatzen da, eta antzerkia tarima baten gainean.

Hizkera: Zuberera dugu batez ere; dena dela, baxe-nafarreraz eta lapurteraz ere badaude. Beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira:

  • Latina: Elizako zeremonia edo kantuak egiten direnean.
  • Frantsesa: Iritzi ezberdinak edo zentzu peioratiboan (Satan) pertsonaia bat azpimarratzeko.
  • Biarnesa: Atsedenaldi barregarrietan.

Emanaldia eta iraupena

Antzezteko tokira heltzean bi talde egiten dira: kristauak eta turkoak. Kristauak ilaran eta isilik agertuko dira; turkoak, berriz, Satanak dantzatuz. Iraupenari dagokionez, laburtuz joan da: 1839an hamabi ordukoa zen; egun, aldiz, lau ordukoa.

Iparraldeko herri literaturaren bilakaera

Iparraldeko herri literaturan, Pastoralak, Maskaradak eta Xaribariak dira nagusi. Pastoralaren bilakabideari dagokionez, gerra inguruan etenaldi luzetxoa izan zuen. Bigarren Mundu Gerrara arte pastoralgairik gehienak Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik ateratzen baziren ere, azken berrogei urteotako sujetak arras aldatu dira. Orain, protagonistak Zuberoakoak izan daitezke edo baita beste euskaldun batzuk ere.

Entradas relacionadas: